Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Realaren kapital handitzea zertarako

Realaren kapital handitzea zertarako

Mikel Iturria 2006/05/04 08:00

Igande arratsaldea. 17:00ak izateko hogei minutu falta dira eta Anoeta Estadiora sartu naiz. Gure mutilek beroketa ariketak nola egiten dituzten ikusi ondoren, nire eserlekua dagoen zonaldera abiatu naiz. 7. atetik sartu naiz estadiora, eskailerak igo eta gora egin dut.

Nire eserlekua dagoen tokira hurbiltzen naizenean, aldameneko bi eserlekuak uso kakaz blai daudela konturatzen naiz. Bietako batekin, gainera, usoek ezin hobeto asmatu dute.

Aldamenean nire bi lagun eseritzen dira. Badakit ez direla etorriko, baina txartela lagun batzuei utzi dietenez, eta denbora dudanez, inguruan dagoen atezain bati kontatzen diot nire arazoa. Ea norbaitek garbi dezakeen galdetzen diot. Berak ezin duela handik mugitu eta Segurtasun kabinan daudenei esateko. Bertan dagoenak, bera ez dela klubeko langile, ertzaina baizik, eta joateko beheko atera.

Sartu naizen atera, 7. atera, hurbildu, bertan dagoenari nire prolemak berriro kontatu eta lehenengo atezainaren moduan berak ezin duela handik mugitu. 8. atera joateko, han dagoela koordinatzailea.

Nire pazientzia, normalean potea akitu samarra eramaten dut, agortzear dago, baina ez dut aurpegia aldatzen. 8. atean dagoen koordinatzaileari, berriro, nire arazoa esplikatu. Hartu talkia gure lagunak. Norbaiti deitu. Haren mezuren bat jaso. Nire eserlekura joateko eta azalduko zela norbait.

Norbait azaldu? Seguru nago tokia oraindik garbitu gabe dagoela, nahiz eta igandean partida garrantzitsua jokatu behar gure mutilek.

Eserleku bakoitzean kapital handitzearen berri ematen duen foileto bana dago. Hartu foileto batzuk eta aldameneko bi eserlekuak behar diren bezala tapatu genituen.

Nire lagunen lagunak etorri ziren, eseri eta Realak nola galdu egin zuen ikusi zuten. 1-2 Sevillaren aurka.

Realaren kapital handitzea zertarako? Usoen kakak estaltzeko.

etiketak: Kirol harrikadak
Ezjakin honek
Ezjakin honek dio:
2006/05/09 11:52

Lagun batek nere laino idilikotik jetsi ninduen. Esan zidan, jokalari askok hurrengo urterako kontratoa egina dutela beste talde batzuetan. Klaro, hauei bost ajola "koloreak". Motibazioa ezin berbera izan.

Eta beste hamaika kontu.

Futbolzale sutsuek badaukazue nahikoa merito.

Nahiz bere xarma duen, denboraldi guztian sufritzen egotea urtero: azken partiduetako poza maila mantentzean! taularen erdian bukatu dutenek ez dute bizipoz hori izan.

Patxi
Patxi dio:
2006/05/05 14:35

Iturri, baina baina...

Pazientzi potea akitu xamarra ez, ERABAT akituta.

Jokalariak dira lehenbizikoak, bigarren mailara jetsi nahi ez dutenak.

Presiopean jokatzea ez du errexa izan behar. Egoera txar batean taldeari gogobetez animatzea bezain zaila.

Futbolzale hauek!

_

iturri
iturri dio:
2006/05/06 12:03

Kaixo Trapero:

Lasai, ;-) Mutikozkor garaiak kenduta, inoiz ez diot zaplasteko bat eman inori. Beraz, are gutxiago, Realeko jokalariei. Eta Anoetara joaten naizen ez diot inoiz txistu egin Realeko jokalariei.

Eta futbolean izaten didutan haserreak, laster batean ahazten ditut. Ez da hain inportantea.

Ondo segi.

patxi lurra
patxi lurra dio:
2006/05/04 17:05

Hegaztien bonbardaketak albo batean lagata, neu sutan atara nintzan domekan Anoetatik. Ez bakarrik galdu gendualako. Ez bakarrik epailearen lan txarra baino txarragoagaitik. Sutan atara nintzan, bereziki, Anoetan egon nazen azken partidetan gero eta argiago konprobatu dodalako taldea eta afizinoaren artean dagoen dibortzio nabarmenagaitik.

Zaletu gehienek esaten dabe jokalariak alper hutsak dirala, ez dabela korrika egiten, dexente kobratzen dabela bueltan lan ziztrin hori eskaintzeko... Eta ziur aski zuzen dabilz, neu ez naz hain aditua football-ean.

Baina dakidana da gaur egun kirol hau nahikoa kakaztu egin dabela, eta talde guztietan mertzenario bihurtuta dabilzala jokalariak. Eta Errealaren kasuan, izatekotan, geure alperrontziak dirala jokalari txuri-urdinak. Eta geuk animatzen ez baditugu, nork egingo dau ba? Ondo jokatzen dabenean bakarrik txalotzea (edo Liga irabaztear ibili ginanean soilik bandera leihoan paratzea) zer da ba?

Su artifizialen ikusle moduan akaso onak izango dira txistulari horiek guztiak, baina football-zelaietan...

PD Parkatu tonua.

iturri
iturri dio:
2006/05/05 00:01

Aupa bikote:

Realak kapital handitzea saltzeko eginiko kanpaina ez zait batere gustatu, batez ere estadioan jarri dituzten karteltzar gutxi landu gabe horiek.

Estadioa Anoeta Kiroldegia izeneko eta osorik udal kapitalaz osaturiko sozietate anonimo batena da. Duela gutxi udalak kanpaina bat abiatu du, birziklapena lantzeko. Oporretatik bueltan, gure zentroaren atarian kartel handi batzuk jarriak zituztela konturatu nintzen.

Handik egun batzuetara Kirol Etxekoa galdezka ea guk jarri ote dugun, hari Anoeta Estadiokoak galdetu ziolako. Biek pentsatu zuten nik emana nuela baimena.

Nork emana zuen baimena? Auskalo.

Horrela egiten dira gauzak.

Patxi: zer nahi duzu esatea? Atzo gure mutilak, arbitroa barne, harrapatuz gero partida amaitu eta minutu erdira, paretaren kontra akabatuko nituzkeen guztiak.

Moraleja: badakit zergatik ez dudan armarik eramaten soinean.

Luistxo
Luistxo dio:
2006/05/04 11:59

Aizu Iturri, enpresa horrek baimena du iragarki komertzial erraldoiak jartzeko udal instalazio batean? Esan nahi dut akzio bilketarako kale-iragarki handi batzuk daudelako Anoetako estadioko paretetan. Arauen barruan dago hori?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter