Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Urteurrenak

Urteurrenak

Mikel Iturria 2006/03/14 09:37

Gure mundua, gizartea, jendartea, herria edo dena delakoa buru belarri sartu da urteurrenen zurrunbiloan. Gogoratzeko behar-beharrezkoa al da urteurrena? (Bide batez, orain gogoratu dut niretzat Zurrunbilo amarenetik gertu dagoen baserri baten izena dela, Irungo eta Oiartzungo mugetan dagoena).

Bilintx jaio zela 175 urte beteko dira aurten. Pio Baroja zendu zela 50 laster batean. Igandean Jose Artetxe idazlearen jaiotzaren mendeurrena bete zela gogorarazi zigun Anjel Lertxundik bere txokoan pasa den larunbatean. Mozart jaio zela 250 urte 2006an. Francisco Ayala idazle espainiarrak 100 urte beteko ditu hilaren 16an eta bizi-bizi jarraitzen du. Apirilaren 26an, 25 urte Realak lehenengo liga irabazi zuenetik… eta bizi-bizi jarraitzen du idatziko dut.

Urteurrenekin ez ote gara pasatzen ari? Hau da, gogoratu behar dena eta ez dena, beti gogoan. Askotan maila berean, gainera. Eta hori ez da gauza serioa!

Kultur munduan erakunde publikoetan lanean gabiltzanok askotan erortzen gara ere tranpa horretan. Ez bakarrik gu, herri eragileak ere antzeko-parezido. Zer esanik ez politikariak, baita komunikabideak ere. Den-denak.

Kontuz gero, norbaiten anibersayua gogoratu gabe pasatzea, eh? Denok txorakeria dela horrelakoetan gogorarazi beharra jendea, baina kasu, gutarraren anibersayuaren berri eman gabe pasatzen bada.

Batzuk herriko semea (alaba gutxitan) erabiltzen dute herria bera mapan kokatzeko. Marketing, propaganda, publizitatea.

Ados jarri beharko genuke zifrak ospatzeko orduan: 25-50-75-100-125.

Edo, bestela, auto markek babestea urteurrenak: Seat-ek Pepito Grilloren 127. urteurrena babesten du; Peugeot-ek Fruits de mer zeraren 307.a edo 405.a.

Tira, has dadila moda berria. Edo zaharra, izan ere auto berrien izenak aldatu dira eta gutxitan dituzte tartean zenbakiak. Eskerrak.

Oharra: blog honen 230 post-aren jaialdira gonbidatuta zaudete. Ez esan inori.

etiketak: Harrikadak
eneko
eneko dio:
2006/03/15 17:10

Guziz ados zurekin. Gertatutakoak edo izandako pertsona ezagunak ez direla ahantzi behar, begi bistakoa. Baina zergatik gogora ekarri zenbaki borobiletan? Zergatik ez beste edozein momentutan edo garai bateko testuinguruaren arabera?

iturri
iturri dio:
2006/03/14 23:06

Aupa Anjel:

Ez nuen ezagutzen ipuin-liburua. Ea Aste Santuan irakurtzen dudan, Tenerifen.

Aio.

anjel
anjel dio:
2006/03/14 13:08

Enrique Vila-Matasek badu artikulu-ipuin liburu polit bat urteurrenei barre egiten diena. Guztiz gomendagarria eta zuk zeurean diozuna biribltzen duena. Para acabar con los números redondos du titulua eta Pre-Textos argitaletxeak kaleratu zuen. On egin.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter