Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Artista baten fabrikan

Artista baten fabrikan

Mikel Iturria 2006/01/29 12:36

Autoa hartu nuen asteazken arratsaldean. Donostiako Herrera ingurura hurbildu nintzen. Inguru guztia obretan zegoen. Eta ez dakit oso ondo zer egiten ari diren. Zementua barra-barra. Hautsa. Zaratak.

Artista batekin nuen hitzordua. Esandako tokian aparkatu nuen kotxea. Fabrika zahar bat zen. Kanpotik ez zen aktibitate askorik antzematen. Autotik atera eta telefono dei bat egiteko aprobetxatu nuen. Berbetan ari nintzela iritsi zen nire solaskidea. Eraikinaren ateak ireki zizkidan. Nik telefonoz hizketan jarraitzen nuen. Halako batean bukatu nuen.

Kaixo eta guzti hori esan ondoren. Barrualdera sartu ginen. Hemen ezkerratara ez dakit zein dagoen, hor goian bulegoak daude, han ez dakit zer. Eta hau da nire eremua. Txoko hau? Ez, nabe guztia.

Harrittuta eta perplejua geratu nintzen. Ez dut gogoratzen inoiz artista baten estudioan egon naizenik baina 600 metro koadro dituen espazio zabal baten aurrean nengoen. Edifizioak ez du gehiegi iraungo: porlanezko progresoak agintzen baitu gure herrian ere. Hilabete batzuk barru, urte batzuk barru gehienez ere, edifizio hori pikutara joango da eta artista hau eta beste batzuk beste norabaitera joan beharko dute.

Nola lortu zuen hain espazio handia galdegin nion tipoari. Lagun baten aitarena zela, artezale amorratua dena, eta eraikuntza plan berriak moldatu arte bertan egon daitezkeela ordaingarria den diru kopuru baten truke.

Esan bezala, sartu gabea nengoen horrelako arte fabrika baten barruan. Bazter guztietan hamaika kuadro, zirriborro, oihal, kristal, auto kapota, mahai, disko, argi… kaosaren kontzertu zoragarri baten gisara.

Noiztik zeraman bertan esan nion, zenbat denbora behar izan zuen hura guztia moldatzeko. Bi urte inguru. Eta hemendik alde egiteko deia jasotzen duzunean, non sartuko duzu hau? Ez dakit, kalean egin beharko dugu sute handi bat eta dena pikutara joan dadila.

Indarberritu ninduen ikusitakoak. Enpresaritza ikasketak amaitu eta buru belarri pintatzera jarritako gazte autodidakta bat.

Fabrika zaharrak sormen fabrika berri bihurtzekoak direnean (Tabako Fabrika dut gogoan), Donostiako beste muturrean dagoen fabrika da Ibonena.

etiketak: Kultur harrikadak
iturri
iturri dio:
2006/01/29 21:53

Ondo zoaz, Hasier. Beste izen horiek ez nituen aipatu nahi, ez nekielako zein neurritan zegoen zabalduta pabiloi horren esistentzia.

Eta Julian A.ren izena ere aipatu zidan Ibonek.

Honek Ernest Lluch-en erakutsiko ditu bere lanak martxoa-apirilean.

H. Etxeberria
H. Etxeberria dio:
2006/01/29 20:17

Ezagutzen dut lekua. Ibon Mainar horrek ehunka lan ditu hantxe jarriak. Bera baino lehenago, JR Amundarain, Muniategiandikoetxea, Maider López eta beste batzuk pasatu dira eraikin horretatik. Horiek ere ikusi genituen han lanean. Txiste bat eginez, esan liteke, Artelekuk adina eman duela ia Julian A. izeneko lagunaren ekimenak. Gainera, nik dakidanez, EHko bildumagilerik handiena da eta, gutxi balitz, aurki egingo ditu Baionan lau erakusketa, lauak aldi berean, Hegoaldeko euskal artista gazteei buruzkoak. Batzuk aberatsak dira zortez edo merituz, eta ez horregatik zozoak. Julian A. da horietako bat.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter