Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Tungsteno koloreko zerupean euskararik ez

Tungsteno koloreko zerupean euskararik ez

Mikel Iturria 2005/11/16 00:00

Aste bukaera Espainiako kirol selekzio askoren egoitza ofiziosoa bihurtu den bainuetxean egon ondoren, igande iluntzean Bilboruntz abiatu ginen. Kafe Antzokiaren aldamenean dagoen hotelean gauzak utzi ondoren, Zazpi Kaleetan barrena galdu ginen. Eguraldi tristea izan dugu asteburuan. Tristeago etorri naiz ni berriro frogatu ondoren euskara apenas entzuten dela euskal hirian. Goian bego. Zazpi Kaleak

Domeka arratsaldeko eguraldiak jendea etxean utzi zuelakoan nago. Apenas zebilen-eta gizakirik kale horietan. Kalderapekon hartu genuen tragoa. Builoso batzuk bazebiltzan. Bazkalostea bapo luzatzen. Plaza Barriko taberna gehienak itxita edo ixtear zeudela, Boulevard kafetxean hartu genuen zeozer. Hotelera segidan. Kafe Antzokian kontzertua zegoen eta goiz hoteleratu ginen.

Albia

Astelehen goizean, jaiki ondoren, hotelaren atarian La Razón eta ABC periodikuaren aleak barra-barra. La Vanguardiaren aleren bat eta Deiaren beste batzuk.

Café Iruñan gosaldu dugu. Han ikusi dut lehen aldiz 20 minutos paperean.

Zubiarte

Zubiarte merkataritza gunearen tripetan galdu gara. Sartu eta Andoni Zubizarretaren argazki batzuk agurtu gaituzte. Zubiarte honetan, Aretxabaletako atezainak zerikusia izango zuelakoan nengoen, baina ez. "Euskadiren 5 aupegiak. Ekintza solidarioa" ekimenaren boskoteko kide genuen Andoni. Gainerakoak, Ainhoa Arteta, Kepa Junkera, Martin Berasategi eta Joane Somarriba. Bakoitzak gobernuz kanpoko erakunde bat babesten du. Bezeroek botoa eman behar dute ("gogoratu… zure botoarekin euskal keg batek 1 euro jasoko du"). Hilabete bukaeran botoak zenbatu eta diru hori emango diote elkarte horiei.

Hantxe geundela, azken pisura igo gara. Kafetegian Guggenheim Bilbao museoaren parean jarri gara aperitiboa hartzera. Bi eraikinen tartean lurzoru hutsa dago. Gutxi faltako zaio betea izateko. "Vallehermoso" dioen letrero urdin erraldoia ikus daiteke. Amenabar dio kartel txikiagoak. Barrakoiak, putzuak, lokatza, hondea-makinak, garabi mugikorrak, obreroak, enkargatuak, autoak… eta gu begira… Noizbehinka Bilboko tranbiaren bat pasatzen zen.

Azken geltokia

Gobernu Delegaziordetzaren aldamenean dagoen Elkar dendara sartu naiz. Han ere euskara gutxi entzun dut. Berezoen matraka gaztelerazkoa zen.

Abandoko batzokian hartu dugu beste tragoska bazkalaurretik. Han ere ni bakarrik euskaraz kamareroarekin. Gainerako bezero guztiak erdara batua perfektua darabilte. Y es que los vascos hablamos castellano cojonudamente... Euskadik behar zaitu zioen kamareran elastikoak.

Bazkalondoren, Gran Via kalean, Foru Aldundiaren balkoi batean-edo: Bakea behar dugu. Necesitamos paz lelodun pankarta.

Hau da

Badakit Ñoñostira egunpasa etorri eta euskaldunek nik Bilbon bizitakoaren esperientzia berdintsuarekin joan daitezkeela etxera. Bai, badakit. Irungoa naiz ni eta badakit zer den euskaldunik ez egotea inguruan.

Baina, triste utzi nau tungsteno koloreko zerupean euskararik ez ikustea, ez entzutea (apenas).

etiketak: Harrikadak
Eibar
Eibar dio:
2005/11/24 20:36

Bilbora asko bidaiatzen dut eta zuk aipatutakoarekin ados nago, Donostiaren konparaketan izan ezik. Donostian Bilbon baina euskara askoz gehiago entzuten da kalean, eta ia edonon atenditu zaitzakete euskaraz (nahiz eta elkarrizketa euskaraz jarraitzeko gai ez izan).

Hau alde batera utzita, Bilbori dagokionez, esan beharra dago hiri hori guztiz erdalduna dela. Euskara zerbait foklorikoa baino ez da. Toki izenak, abizen batzuk, eta zeinen "guayak" garen erakusteko modu anekdotikoan erakusteko (manifestsazioetako edo erakundeetako slogan-etan, adibidez) baina ez dute euskara agertzen Bizkaiko hiriburuan.

Bilbo aurrera doa, modernizatzen ari da, eta lehen mailako hiriburu bat bilakatzen ari da. Biziki maite dut hiri hori eta litekeena da etorkizunea horra bizitzera joatea. Baina beren kaleetan murgildu eta euskararik ez entzutea benetan penagarria da.

Eibar
Eibar dio:
2005/11/24 21:00

Bilbok nere ustez euskararen etorkizuna isladatzen du Euskal Herrian. Argi eta garbi:

· Ume eta gazte gehienek B eta D ereduetan ikasten dute. Hau da, gutxi gora behera euskaraz hitzegiteko gaitasuna dute, baina gero ez dute hitzegiten. Beraiek nahi ez dutelako; ez zaileko interesatzen. Ez inork debekatzen dielako.

· Dirulaguntzek euskaraz ekoiztea ordaintzen dute, baina ez jendeak hizkuntza bat hitzegiteko gogoak. Dirulaguntzen politika aldatu beharra dago, entrepresa askorentzat ("20 min." edo "El Nervión" moduko doako egunkariak adibidez) diruulaguntza hauek aparteko diru kopuru bat lortzeko baino ez baitira bilakatu. Ez dute emaitzarik ematen.

· Etorkinek euskara ezagutzeko interesik ere ez dute jartzen (euskaldunak pozik utzi eta gure burua engainatzeko egunkarietan agertzen diren bizpahiru kasu izan ezik). Zertarako egingo dute esfortzu hori, kalean euskarazko hitz bat ere entzuten ez badute eta beraien lanetan aparteko hizkuntzarik behar ez badute?

· Euskaraz bizitzeko lokal konkretu batzuk bisitatu beharra izateak, gure hizkuntzaren erabiltzaileak "getizatzeko" modu bat baino ez da. Jarrera okerra nere ustez: nik ez dut zerbait kontsumitzen euskaraz dagoelako, horren beharra dudalako baizik (adibidez, ETB1-en programazioa zabor hutsa iruditzen zait, eta horregatik ez dut ikusten; nahiz eta biziki gustora ikusiko nukeen kalitatezko telebista euskaraz). Zertarako joango naiz adibidez, Kalderapeko-ra bazkaltzera, giroa, tokia, eta prezioak gogoko ez baditut? Euskaraz hitzegiten delako? Hori euskara "geto" batetan sartzea da, eta "euskaldun militanteak" (nolabait deitzearren) "getizatzea".

· Gaur egungo bilbotarren aisialdi gehiena aisialdi entrepresek kontrolatzen dute (zinema, erosketak, gaugiroa...). Entrepresek ez dute hizkuntza bat erabiliko bere kontsumitzaileek eskatzen ez badute. Herritarrek, eta euskaldun gehienek ere, gaztelera erabiltzen duten bitartean, ezin diegu gure aisialdia kontrolatzen duten entrepresei euskarazko eskaintzarik eskatu, ez baitago eskaera errealik (jende orok ondo dakien bezala, entrepresek beraien komunikazioa kontsumitzaile potentzialaren izaera eta beharretara egokitzen baituelako)! Harrigarria da adibidez MediaMarkt denda kateak Bizkaian publizitate guztia gazteleraz egitea eta Gipuzkoan aldiz elebiduna. Zergatik ote?

Amaitzeko, eta laburbilduz, euskararen etorkizuna Bilbon euskaldunon eskuetan dago. Gaur egun bezala, gazteleraz hitzegiteko joera hartzen badugu, euskara betirako hilko da Bilbon (nahiz eta kartel elebidunak izan, erakunde guztiak Berria-ra harpidetuta egon, etab).

Euskararen etorkizuna Bilbon bilbotarren baitan dago. Eta beraien baitan bakarrik, gaur egun inork ez baitie hizkuntza hori erabiltzea debekatuko.

gaztelumendi
gaztelumendi dio:
2005/11/17 10:59

Euskararen iturria: Ikasturte honetan, ia egunero hurbildu ohi naiz Bilbora, hiriburura. Eta, zelan ibilbidea ia zehaztuta izaten dudan, euskaraz izaten dira, nire elkarrizketarik gehienak, euskaraz eskatu, erosi, saldu eta komentatzen ditugu jokaldirik onenak.

Zuk zeuk ere, Donostian egun euskaldun bat edota egun finlandiar bat egiten asmatuko zenuke. Non zer zelan ekuazioak funtzionatzen du, edonon.

Badakit adibidez, Likiniano liburudendan euskara gehiago Elkar berrian baino. Kalderapekon AEK-ko batzuk dira gaztelania gehien egiten dutenak, baina jendea zintzo zintzo joaten dela kafea hartu eta euskaraz apurtxo bat egitera. Lagun asko topatzeko gunea izaten da.

Dendarik denda, saltzaile asko dago, euskara saldu ez duena, eta zure lehenengo berbaren ostean, euskaraz salduko dizuna.

Kalean, loteria saltzailea, itsua eta beste asko ere euskaraz topatuko dituzu. Plaza Barrian Mikel Martinez aktoreak gidatzen duen Cafe Bilbao tabernan euskaraz egingo dizute kamarero guzti guztiek. Skunk Funk edo Loreak Mendian dendak ere erabat euskaldunak dira. La Palma zapatadendan euskaraz egingo dizute esperientzia gehien duten zapata saltzaileek.

Eta kalean gora edo kalean behera egingo duzu. KAfe Antzokia duzu eredugarri, Bilbo hiria entzunez irratian, autobus gidari gorria ere euskaldunberria den arren, saiatzen da euskaraz txukun egiten.

Hormetan afitxak ikusten dira, euskaraz asko, asko euskaraz. Kontzertuak, disko berriak, tartean Benito Lertxundirenak.

Metroak 10 urte bete dituela esango dizu errotulo gorriak. Eta gu, hemen ari gara, euskaraz bizitzen saiatzen.... ia egunero. Ia beti.

Hurrengoan, Bilbora zatozenean, blogean egingo dizugu plan euskaldun bat, gura baduzu.

Eibar
Eibar dio:
2005/11/24 20:36

Bilbora asko bidaiatzen dut eta zuk aipatutakoarekin ados nago, Donostiaren konparaketan izan ezik. Donostian Bilbon baina euskara askoz gehiago entzuten da kalean, eta ia edonon atenditu zaitzakete euskaraz (nahiz eta elkarrizketa euskaraz jarraitzeko gai ez izan).

Hau alde batera utzita, Bilbori dagokionez, esan beharra dago hiri hori guztiz erdalduna dela. Euskara zerbait foklorikoa baino ez da. Toki izenak, abizen batzuk, eta zeinen "guayak" garen erakusteko modu anekdotikoan erakusteko (manifestsazioetako edo erakundeetako slogan-etan, adibidez) baina ez dute euskara agertzen Bizkaiko hiriburuan.

Bilbo aurrera doa, modernizatzen ari da, eta lehen mailako hiriburu bat bilakatzen ari da. Biziki maite dut hiri hori eta litekeena da etorkizunea horra bizitzera joatea. Baina beren kaleetan murgildu eta euskararik ez entzutea benetan penagarria da.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter