Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Eskritore batzuk nerbioso jartzen direnean...

Eskritore batzuk nerbioso jartzen direnean...

Mikel Iturria 2005/10/25 17:49

Atzo irakurri nuen Gerardo Markuletak Asteleheneko Goienkarian idatzitako Blog, blog, blog zutabea. Joan den astean Harkaitz Cano egon da "Galde-eskean" atalean Berria egunkarian eta hemen aipatu nuen. Ez dakit zer gertatzen zaien eskritore batzuei, baina uste dut blogekin nerbioso jartzen direla...

Markuletarena

Joan den astean idatzi zuen Gaztelumendik bere blogean Lauaxetari eginiko omenaldi diskoari buruzko apunte bat. Erantzun asko izan zituen horrek, mezuaren azpian ikus daitekeenez.

Markuletari ez zitzaion gustatu eta Goienkarian duen zutabea aprobetxatu zuen bere argudioak-edo botatzeko. Kontua da argudio gutxi bota zituela (tartea ere ez da oso handia) eta blogari batek idatzitakoa kritikatu beharrean, blogak orokorrean kritikatu zituela.

Canorena

Uxoa Aramendik galdetu zion domekan: "Aspaldi prentsa idatzian ez da zure zutaberik ageri. Itzuliko al zara inoiz?"

"Halako batean itzuliko naiz. Autopistan ibiltzea bezala da zutabeak idaztea, nolabait: abiadura bat eskatzen du, erreflexuak, gaurkotasuna jarraitzea... Izotz gainean patinatzearen antzekoa da: gauza politak egin daitezke, baina zutabea zurian uzterik ez dagoenez... laprast egiteko aukera ere hortxe dago. Blogei arrisku hori ikusten diet, etengabe iritziak sortzen ari gara hamaika lekutan, ondo iragazi gabe askotan. Oso seguru gaude, nonbait, gure iritziak munduari interesatzen zaizkiona. Baina autobideak utzi eta bidezidorretara apartatzeko gogoa sortzen zait niri behintzat, boladaka".

Ez dakit zergatik aipatu behar dituen Harkaitzek blogak. Aipatu daitezke, noski. Harkaitzek egin du, baina blogen kontu honekin askok uste dute egunero idatzi behar dela eta hori ez dakit nondik atera duten. Bakoitzak ahal edo nahi duen maiztasunez idazten du. Hau da: ez da egunero idatzi behar.

Eskritoreak eta blogak

Sustatun zenbait erantzun ditu Markuletarenak (tartean Gerardoren bat ere zutabea hobeto ulertzeko-edo balio duena). Hasier Etxeberriak dioenarekin ados nago: "Nire ustez, energia galtzeko modu handia da idazleentzat, bai behintzat, benetako blog literarioak sortzen ez diren bitartean".

Idazleak gosetuta egon behar duela dio. Horrelako zeozer gertatzen zaie idazle batzuei prentsako kolaborazioekin. Cano izan daiteke bat edo Pako Aristi bestea. Erabaki dute prentsan azaldu beharrean, indarrak gorde eta literaturan xahutzea. Ederto.

Ijitoak eta blogariak

Azken finean, blogekin orain gertatzen ari dena da behin niri Irungo Mosku inguruan gertatu zitzaidana. Ezagun batekin geratuta nengoen taberna batean. Zain nengoen bitartean, leihotik edo atetik plazara begira nengoen. Eta nire talaiatik ijito koadrila ikusten nuen. Hara begira ari nintzela, laguna iritsi zen eta nire lehenengo hitzak:

"Zenbat ijito dabilen inguru honetan, kopon!"

"Ijito asko... Payo gehiago ikusten dut nik".

Arrazoi zeukan lagunak. Bost ijito eta dozenaka gizon-emakume payo. Eta nik zeri jarriko arreta eta ijitoei.

Kendu "ijito" hitza eta jarri "blogari". Lau pelakatu baino ez gara eta. Toki guztietan agertzen garela? Hori ez da horrela!

Lehen baino gehiago agertzen garela. Hori bai.

etiketak: Sareko harrikadak
Julen
Julen dio:
2005/10/26 00:49

Ni ere harrituta geratu nintzen erantzunaren erdian blogen inguruko erreferentzia aurkitzean. Lekuz kanpo ikusi nuen esaldia, galderaren eremuan ez behintzat. Antza, aipatzen duzun moduan, blogekin nerbioso jartzen dira batzuk. Blogfobia sustraitzen ariko ote da?

p. gaztelumendi
p. gaztelumendi dio:
2005/10/27 12:08

Iturria, zeien mezu paternalista bota didazun. Zelan neurtzen duzu tenperatura? Zintzotasuna debekatzen ari diren honetan, zirikatzaileak behar dituzu "batzutan" bakarrik?

Ah! klaro, zirikatzaileak eta militanteak, lanerako bakarrik behar dira herri honetan.

Esandakoa, gure herria SIMULAKRO handi bat da, ez besterik. Aurrera doan herria, esango digute tb-tik ordea.

Jada, ez nau ezerk harritzen...

iturri
iturri dio:
2005/10/27 00:47

Kaixo:

Egun berezia da niretzat gaurkoa: nire lehenengo iloba jaio baita gaur. Oier jarriko diote. Enpin... esan beharra neukan.

Harira:

Julenek aipatzen du blogfobia: bai, horrelako zeozer egon daiteke. Eta ez bakarrik idazleen artean.

Gari: bai, irakurrita nuen Gerardoren mezu hori. Baina, dena dela, hau idaztea erabaki nuen.

Gaztelumendi: nola berotzen haizen, motel! Hala ere, batzutan beharrezkoa da hi bezalako zirikatzaileren bat... Adibidez, B&B antolatzeko Bilbon. Ea joateko aukera dudan.

Aio.

iturri
iturri dio:
2005/10/27 19:56

Aupa Gaztelumendi:

Jada ez nau ezerk harritzen... niri ere ez,joder.

Mezu paternalista: ez nuen asmo horrekin bota, baina horrela ulertu baduzu edo horrela atera bazait, barkatu.

Zirikatzaileak eta militanteak: lanerako behar dira? Bai. Ohiko lan jardunaz kanpo, zoritxarrez. Zergatik? Zuk esan duzunagatik. Simulakro batean bizi garelako.

Eutsi ezkerrari.

Gari
Gari dio:
2005/10/26 10:28

Hala ere Gerardok azaldu du pixka bat bere komentarioarena, Sustatun bertan. Bere helburua ez ziren blogak, oinarritu gabeko iritziak baizik. Gaztelumendik erantzun dio bueltan!

Gerardo Markuletaren erantzuna

p. gaztelumendi
p. gaztelumendi dio:
2005/10/26 12:45

Ekintza publikoaren monopolioa hausten ari dira blogak. Edonork eman dezake iritzia, edonor izan daiteke aktualitatearen sujetoa.

Orain arte, iritzi zutabegintzan -gure herrian eta euskarazko prentsan orohar- batez ere idazleak eta bertsolariak aritu dira. Politikari profesional batzuk tartean.

Kontua da, medio ohikoak, zahartuak eta desfasatuak geratu direla maila batean. Iritzi artikulu interesgarriak, gero eta gutxiago dira. Eta arreta beste lekuetan jartzen da.

Idazleak, -oso egoista eta harroak asko- beldurrez eta kezkaz ikusten dute guzti hau. Badira, blogintzari begirunez, arretaz eta laguntzeko xedez begiratzen diotenak, baita murgildu ere, baina orohar gutxiengoa dira.

Beti gutxiengo bat da, aurrera egiteko prest dagoena... eta masa, marmarka hasten da sarri.

Gerardo Markuletarena, txiste txar moduan hartu dut nik, txarra eta ez gaiztoa. Txiste eskasa, erraza, gipuzkoar eta bizkaitarrenaren antzekoa. Eta ez diot garrantzia handirik eman, nahiz eta bi erantzun jarri ditudan jada Sustatun.

Gehiago gustatu zait zure harrikada, Iturria. Idazleen iritziak kontutan hartu dituzulako. Azterketarako une bat izan duzu, bat batean hiruzpalau iritzien gune izan direlako blogak. Ez da txarra.

Badakizu, azaroaren 27an blogs&beers 2 ospatuko dugula 2lbON eta han, izango dugu horretarako astirik. Idazleak ere, gonbidatuak egongo dira... duda barik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter