Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Boris Matijas eta bere paperak

Boris Matijas eta bere paperak

Mikel Iturria 2005/10/12 19:17

Magda Bandera kazetariak bere blogean jasotako testu honen bidez izan nuen Boris Matijasen berri. Bartzelonan bizi den balkandarra da gizona. Hiru urte pasatxo daramatza bertan eta blog bat idazten ari da udaberritik: Los papeles de Boris. Interesgarria da oso Balkanak ulertzeko, Espainia ulertzeko, Catalunya ulertzeko, finean, bizitza zer den ulertzeko.

Gaur, irakurri ditut berak azken hilabete hauetan idatzitako mezu asko. Atentzioa deitzen du tipoak zer ondo idazten duen gazteleraz. Baina ez horrek bakarrik. Uste dut asko ikasiko dugula gizon honek idazten dituen mezuak irakurrita.

Zenbait mezu itzultzea erabaki dut. Euskara onean ez badaude, barkatu. Lost in traslation

Berehala esan zidan Bartzelonako epaitegietara joan behar nuela hurrengo egunean. Hori egin nuen eta eserita egon nintzen zai nire bezero "jugoslabiarra" agertu arte.

Eskuburdinak jarrita zetorren eta bera ikusterakoan behin danimarkar batek kontaturiko txisteaz gogoratu nintzen:

  • "Auto batean doaz lau lagun: serbiar bat, bosniar bat, kroata bat eta albaniar bat. Nor da gidaria?"
  • "Polizia".

Jatorrizkoa

Odio los domingos

Gorroto ditut igandeak!

Gehien tristatzen nauten egunak dira (...) Azken aldi honetan jai-eguna dut igandeetan eta "gogoeta-egun" bihurtu dira.

Hainbeste "gogoetak" piztu egiten nau eta zeozer hartzera ateratzen naiz. Orduan ikusten ditut bapo jan duten familia horiek, hiru plater eta postrea. Eta dardartia bihurtzen naiz, zaurgarria, ikusezina. Garagardo bat eskatzeko gogoa izaten dut eta kamarerari txispaz beteriko esaldi tuntuna esatekotan nago, baina nire hizkuntzan esan nahiko nioke. Eta nahiko nuke berak dagokion aurpegia jartzea, baina nire hizkuntzan. Gustatuko litzaidake dena ez itzuli behar izatea, esan aurretik. Gustatuko litzaidake presenteago egotea. Gustatuko litzaidake izatea eta ez soilik egotea.

Eta orduan zer egiten ote dudan? Ba beste etorkin baten bila joan eta astelehenetaz hitz egin.

Jatorrizkoa

Graffiti de la mañana

Atera zenean, zera esan zuen:"¡Qué cabrona es la luna! ¡¿De dónde saca la pasta para salir cada noche?!"

Jatorrizkoa

Estoy hecho un toro

Azkenean, Espainiako Gobernuak benetako lan-baimena, ez kopia bat, eman didan eguna iritsi da. Plastifikatuta, albo batean nire argazki eta guzti. Haren bila joan nintzenean hunkituta nengoen. Niretzat diploma bat jasotzearen parekoa zen, egindako ahalegin guztiengatik eta izandako portaeragatik.

(...)

Txartela jaso eta, liluratuta, bertan idatzitakoak irakurtzen hasi nintzen. Nire izena, jaiotze-data, jaiotze-tokia, dena ondo, EGOITZA ETA LANA, oso ondo... Nire argazkia, tonto aurpegiarekin... Beno, ondo, hori da dagoena... Baina, itxoin! Hau zer da? Argazkiaren gainean zezen bat dago. Bai, zezen bat!

Jatorrizkoa

Un catálogo muy práctico

Txantaietaz ari garela, kontrolatutako "paperik gabeko" multzo bat izatea ona da, zeren eta horrela, jendea alferra bada, beti daukazu karta bat gordeta esateko:

"Ez zaizkizula gustatzen ematen dizkizudan lau txanponak? Ez zaizula gustatzen egunero 14 orduz jardun behar izatea? Oporrak, aisialdia, Gizarte Segurantza nahi dituzula? Ba segi eta atera kaletik "paperik gabeko" jendea.

Dena katalogo barruan dago: txinatarrak sukalderako, "sudakak" garbiketa lanetarako, afrikarrak karga-deskargan aritzeko, magrebiarrak almazenerako, Europako Ekialdeko jendea eraikuntzan aritzeko, etab. Dena ondo antolatuta izan behar da, zeren eta eredu hau oso ona da.

Jatorrizkoa

Itaka ataca

Abuztuaren 5ean 10 urte beteko dira (bete ziren) nire "Ulises" partikularra hasi zenetik. Egun horretan, Kroaziako armadak 250.000 lagun kanporatu zituen Kroaziatik, tartean ni eta nire familia. Geroztik, etxerik gabe nago.

Jatorrizkoa

El Estatut de Carmen

-A cuánto salen los melocotones?
-¡Salen muy bien!
-Pues, ponme un kilo.

Horrelako hizketaldi laburrengatik pentsatzen dut herri hau dela emozionalki munduan dagoen tokirik "sanoetakoa". Hizketaldia etxe aldameneko fruta-dendan gertatu zen. Bizilagun batek eta doña Carmenek, fruta-saltzaileak, hartu zuten parte. Bi urte pasatxo daramatzat auzoan eta frutak eta berdurak bertan erosten ditut, nahiz eta merkeagoak izan supermerkatu batean.

Merkeago ez soilik supermerkatuko prezioak merkeagoak direlako, supermerkatuan doña Carmen ez dagoelako, batez ere.

Patata batzuk erostera joaten banaiz, erosi behar ez nituen beste produktu batzuekin bueltatzen naiz eta etxera iristerakoan behar ez nituela konturatzen naiz. Doña Carmen-ek, bere istorioekin, beti lortzen du zeozer gehiago saltzea. "Rey" deitzen dit eta produktu bakoitzarentzat du errezeta edo aholku onik.

Batzuetan super-era joatekotan egoten naiz, bere istorioak albo batera utzita, baina gutxitan bazkaltzen dut etxean eta hori gertatzen denean berak saltzen didan errezetaren batetaz akordatzen naiz. Horrela, berak oparitzen dizkidan "giza-eskarmentu" kiloak gogoratzen ditudanean, badakit "erosketa ona" egin dudala. Supermerkatu batean egin daitekenaren oso bestelakoa, zeren establezimendu horietan lanean ari direnek ez dute saltzen, kobratu bakarrik egiten dute.

Lagun batzuk diote irudimen handikoa naizela, baina buruan bueltaka ari zait zer izango litzatekeen doña Carmen entzutea Gorteetan Estatuta aurkezten. Zeren nire ustez, funtsean, arazoa ez da Estatuta, ezta katalanak edo espainolak ere. Ez Carod ez Rajoy. Benetazko arazoa, lagun batek dioen bezala, multinazionalek sortzen duten sistemaren arriskua da eta dirutza mugitzen duten sozietate anonimoak.

Aurpegirik gabeko sistema da, hitzik gabekoa, arimarik gabekoa. Saltzen ez duen sistema da. Kobratzen duena.

Jatorrizkoa

etiketak: Sareko harrikadak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter