Espainian hasi da jendea berriro "No en mi nombre"” esaten
Nacho Escolarri irakurri diot kontzentrazioak egingo dituztela Espainiako zenbait hiritan: Sevilla, Xixon, Madril... Eta Euskal Herrian? Seguru baietz.
Hona hemen mezu originala:
"¿Vamos a consentir que abandonen a los chicos en el desierto? El gobierno de Zapatero tiene que impedirlo. No más muertos en la valla. Domingo 9 a las 20.00 vigilia en Sol (Madrid), sin siglas ni banderas (y todo lo que aporte la imaginación). PÁSALO!"
Mugarik ez egotea horietako bat da, utopia ederra. Eta goseterik hainbeste jentek pairatu behar ez izatea, beste utopia polit bat.
Neure ustez, ZP-ri (eta Chirac-eri, Sanz-eri, Ibarretxe-ri, Azkuna-ri,...) exijidu behar deutsagu %0.7ra hurbiltzea (eta azkenean ailegatzea). Horixe dalako Estatu aberats guztien eginbeharra, espainiarra eta frantziarra barne. Baina ezin dogu ahaztu geuk be, kaleko hankabiko arruntok, geure "aurrekontuen" %0.7 be bideratu dezakegula gosetea, gaixotasunak eta gorriak ikusten dituztenei laguntzeko. Eta gutariko zenbatek egiten dau hori, minimo hori?
Agintarien abusuez eta biolentziaren erabilpenaz, zer esanik ez. Danok ados egongo gara.
Baina berba handiak erabiltean (Bakea, Justizia, Goserik ez, Mugarik ez,...) kontutan hartu behar dogu geuk egiten ez doguna agintariei exijitzea apur bat faltsua dala. Eta mugen asuntuagaz demagogia egitea zilegia dala, baina gustauko litzaidake norbaitek azaltzea zelan bizi daitekeen mundu nazkagarri honetan muga barik. Estatu batek (bardin jat zeinek) jasan dezake etengabeko jente jario bat, muga barik? Prest egongo ginan Euskal Herrian magrebtarrak, bestelako afrikarrak eta abar geu (bertoko zuritxoak) baino gehiago izateko zenbakitan? Geu geurean "etnikoki" minoria izatea (euskaradunok gagozan moduan, adibidez)? Alkate ekuatorearra edukitzea Iruñean, esate baterako, ekuatorearrak "betiko iruindarrak" baino gehiago dagozalako?
Ez dira erantzuten galdera errazak. Adiskide bategaz behin, gai hauei buruz berbetan genbiltzala, ez genduan (noski) konponbide egokirik topetan. Baina ados gengozan etorkinendako filtro edo muga bat egon behar dala, nahiz eta gogorra izan, nahiz eta orain arteko atzerritarren legeekin bat ez egin.
Adiskide hori ez dakit zenbat bider egon da Afrikan dagoeneko (Mozanbiken, Angolan, Ghanan, Boli-Kostan,...), berean laguntzen, mediku.