Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Jarri hesiak, jarri sirgak, jarri ostiak

Jarri hesiak, jarri sirgak, jarri ostiak

Mikel Iturria 2005/10/07 18:56

Aurreko batean irakurri nuen Ceuta eta Melillako presidenteak haserre zeudela, PPkoak biak ala biak, Espainiako Erregeak lurralde horiek bisitatu ez dituelako kargua hartu zuenetik (portzierto, 30 urte beteko dira laster). Jakina da Juan Carlosek Marokoko koroarekin hartu-eman onak izan dituela beti. Anaia zen beretzat Hassan, ia semetzat omen du Mohamed VI.a.

Argi eta garbi dago Marokoko estatuak egoera aprobetxatu nahi duela Europari diru gehiago eskatzeko, Espainiari koskabiloak ukitzeko eta Melilla-Ceuta lurralde horien marokortasuna aldarrikatzeko.

Europar Batasunak diru gehiago emango dio Marokori eta, agian, afrikar pobreei hesiak Ceutan eta Melillan jarri beharrean, Marokoren hegoaldean jarriko dizkie(gu).

Marokoko gobernua nolakoa den oso garbi dago, besteak beste, Saharako herriak bizi duen egoera kontutan hartuz, baina hori ez litzateke posible mundu (ustez) zibilizatuko gobernuen laguntzarik gabe.

Europarrek hegoaldean jartzen ditugun hesien kontu honek, Henning Mankell idazle suediarrak maiatzaren 24an Okendo Kultur Etxean emaniko hitzaldia ekarri dit gogora, Literaktum jaialdiaren baitan. Orduan, komunikabide ezberdinekin izandako harremanetan ere, Zapatero jaunaren gobernuak etorkinen egoera normalizatzeko pasa den udaberrian eginiko prozesua goraipatu zuen Mankell-ek. Kontu horietan, Europarentzat eredugarri zela Espainiako gobernua esan zuen. Gehiegizkoa iruditu zitzaidan, baina, tira, bakoitzak nahi duena esan dezake.

Egon naiz orojakileari Mankell-ek garai hartan Donostian esan zituenak ea bilatzen ote zituen galdezka eta Ricardo Aldarondo kazetariak eginiko elkarrizketa izan da emaitzetako bat.

Titularra: "Necesitamos a los inmigrantes para que inyecten nueva sangre a Europa". Egia borobila.

Elkarrizketan:

"Y creo que las cuestiones importantes en Suecia son básicamente las mismas que en toda Europa. Una de ellas es la inmigración. Y en este sentido creo que es importante lo que se está haciendo en España, porque es un ejemplo para toda Europa. El centro de Europa hoy no es Bruselas, sino la pequeña isla de Lampedusa, al sur de Sicilia, donde llegan los emigrantes albaneses o kosovares, o el estrecho de Gibraltar. Podemos pensar qué es lo que queremos que sea Europa, pero mientras tanto la gente muere tratando de llegar a la otra orilla. No podemos tratar de pararlo, la gente vendrá de todas maneras (...)".

Jope. Berriro jarriko dut: España es un ejemplo para toda Europa. Aznarren esaldi hura ezin ahaztu: "Teníamos un problema y lo hemos resuelto", afrikar ilegalak (sic) drogen bidez lokartu eta Espainiatik Afrikara abioian bidali zituen hartan. Gaurko egoerak harekin du zerikusi gehiago.

Beste galdera bat: "¿Cual sería la mejor manera de aceptar esa inmigración?"

Eta erantzuna: "Primero tenemos que evitar que la gente muera en las pateras, cualquier solución es mejor que eso. Pero es que además necesitamos a los inmigrantes para que inyecten nueva sangre a Europa. Lo que no podemos hacer es mirar para otro lado y dejar que toda esta gente viva como vagabundos o en la ilegalidad, es mejor afrontarlo y encontrar una manera de integrarlos. Un puente entre Europa y África a través de Gibraltar sería algo estupendo".

Lehenengo oharra: Mankell-ek urte erdia pasatzen du Mozambiquen. Ezagutzen du Afrika. Gainerako sei hilabeteak Suedian pasatzen ditu. Ezagutzen du Europa.

Bigarren oharra: Idazleak 25 milioi liburu saldu omen ditu. Hemen gero eta gehiago ezagutzen da haren lana, baina Alemanian-eta, rock star baten moduan tratatzen dute.

Hirugarren oharra: Leireren apunte honek gogorarazi dit Mankell-enak

Laugarren oharra: Jabier Muguruzak Lugaritzen eskaini behar duen emanaldira doa. Aingeru bat omen dago berarekin. Bihar kontatuko dizuet.

etiketak: Besteen harrikadak
patxi lurra
patxi lurra dio:
2005/11/09 21:06

Gaur hesi ospetsu baten urteurrena izan da, antza, eta egunkarian Gure hesiak izeneko artikulua argitaratu dabe, Mieltxo Monfortek idatzitakoa.

Berton, hauxe irakurri dot: "Europara sartzeko ahaleginetan, Mugarik Gabeko Medikuak taldeak aditzera eman duenez, 6.300 lagun hil dira azken 10 urteetan: nola gelditu etorkinen sarrera omen da askorentzat galdera. (...) Euskal Autonomi Erkidegoko %70 etorkineei sarrera libre mugatzearen aldekoa dela argi dago lan handia dagoela egiteko."

Ni neu nago %70 horren barruan, beste behin Iturriblog honetan aitortu neban legez. Neuk ezin deutsat erantzun egokirik topa galdera horreri ("zelan erregulatu etorkinen sarrera?").

Eta okerrena da erantzunak ez baizik galderak direla pilatzen jatazanak. Zer egin urtez urte (astez aste) gertatzen diran tragedia hauekin? Paterak, Melilla, Paris,... Jatorrizko herrialdeetan zer aldatu behar daben, gitxi gora-behera, badakigu. Eta zer egin dezakegun geuk (aberatsok) aldaketa horien alde, be bai.

Baina behin Europako (AEB-etako, Australiako,...) ateetan egonda, zer egin behar dogu geuk aberatsok txiro ausart haiekin?

PD Badakit, Iturri, "the answer my friend is blowing in the wind..."

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter