Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Negu Gorriak eta Neguko Zirkua

Negu Gorriak eta Neguko Zirkua

Mikel Iturria 2005/09/30 07:30

Atzoko apuntea Muguruzatarren anaia nagusiari buruzkoa zen. Eta bertan azaltzen zen Harkaitz Cano. Gaur Cano bera da apuntea merezi duena, herenegun aurkeztutako "Neguko Zirkua" ipuin liburuak laudorio asko jaso baititu prentsa idatzian.

Negu Gorriak taldearen DVD bilduma aipatu zuen Gorkalimotxo mitikoak bere blogean asteartean. Durangoko Azokako kuttunetako bat izango da 40 urtetik gertu gauden askorentzat.

Esaten dutenagatik, "Neguko Zirkua" ere izango da jarraitu beharreko beste erreferentzia bat. Hitz potoloak bota dituzte zenbait kazetarik eta Jon Alonso aurkezleak Harkaitzen liburu berriari buruz. Alonsok irakurri du liburua. Kazetariek, ez dut uste. Hala ere, txundituta atera ziren aurkezpen ekitalditik.

Hona hemen Juan Luis Zabalaren kronika Berrian. Hitz neurtuak.

Loreak bota dizkiote Garan, baita Ibargutxik ere diarioan. Kronika nahikoa ez eta zutabetxoa idatzi du kazetariak.

Aurkezlearenak dira, Jon Alonsorenak, ondorengo berba hauek:

"Harkaitz Cano dagoeneko euskal literaturak duen erreferenterik handieneko bat bihurtu da".

"Orain hogei edo hogeita bi urte Sarrionandiak Narrazioak argitaratu zuenean gu bezalako idazlegaientzat flash bat izan zen, lurrikara bat. Hunkipen estetiko handia sortu zigun eta liburu hark esan zigun guri nondik joan behar genuen euskaraz literatura egiteko. Neguko zirkua irakurri ahala, behin eta berriz etorri zait burura garai hura, pentsatzen dudalako liburu honek markatzen duela erreferentzia garbi bat; alegia, euskal prosa literarioa nora doan markatzen duen liburua dela".

Harkaitz: liburua irakurtzeko desiatzen nago.

Susa: oso ondo ausartak izateagatik eta idazle honen 6 ipuin sareratzeagatik. Zuek badakizue horrek ez diola batere kalterik egingo liburuari, justu kontrakoa. Ea besteak ere horretaz konturatzen diren.

etiketak: Kultur harrikadak
iturri
iturri dio:
2005/10/03 16:43

Kaixo Patxi-Urepeleko ertzaina:

Nork esan du fm-k utzi egin dituela eszenatokiak? Berak ez. Ferminek esan zuen beste modu batez arituko zela. Hau da, aldatuko zuela diskoa-bira derrigorrezko zirkulu hori.

Adierazpen horiek egin zituenetik, atera ditu diskoak, egin izan ditu zuzenekoak, gehienak DJ gisa, hori bai.

Beraz, ez da erretiratu eta jarraituko du eszenatoki gainean.

Menudo-es-él.

patxi lurra
patxi lurra dio:
2005/10/03 16:08

Urrutien ailegatu dana, Fermin Muguruza bera. Kortatu eta NG-ren zutabe nagusia izatetik izen propio dauan artista izatera pasau da urte gitxitan. Hainbat saltsatan sartutakoa, gustukoa eduki ditzakezu haren musika-estiloak ala ez (edo haren joera politikoa), baina eztabaidezina da euskal (euskaradun) musikarien artean geurean eta kanpoan oihartzunik handiena lortu dauan musikaria dala.

Eta zalantzarik ez dot eszenarioen ganean ikusiko dogula atzera luze barik, modu batean edo bestean.

Iturri
Iturri dio:
2005/10/04 00:48

Patxi:

Hona hemen gelditzen ez denaren beste seinale bat:

27. komunikatua

Urriaren 8an, Gasteizko gaztetxearen aldeko jaian arituko omen da.

Atzerrian, berriz, Bolonian eta Berlinen.

Enpin.

Iturri
Iturri dio:
2005/10/03 00:10

Kaixo Usaia:

Musikazale bihurtu gintuen Kortatuk, bai. Horrela da, baina NGrekin aurrerago joan ginela uste dut, aurrerago joan zen euskal musika. Besteak beste Kortatu gazteleraz hasi zelako.

Bi talde horietatik nor iritsi da urrutiago? Galdera uzten dut hemen, erantzuna ez dakit-eta.

Eskerrik asko mezua uzteagatik.

Usaia
Usaia dio:
2005/10/01 01:21

Kortatu Negu gorriak baino gehiago gustatzen zait. Beharbada Harkaitz Cano-ren liburua irakurriko det, ea gustatzen zaidan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter