Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Agueda Osacar, in memoriam

Agueda Osacar, in memoriam

Mikel Iturria 2005/05/01 16:34

Apirilaren 28an hil zen Donostian Agueda Osacar, Iñaki nire lagunaren ama. Gazte hil dela esan beharko dugu, 68 urte ez baitira asko gaur egunean. Sareko orojakileari galdetu diot eta bere izena soilik eskeletan ageri da. Gaurtik aurrera, zeozer gehiago agertuko da emaitza horietan.

Iñaki 1983 urtean ezagutu nuen, institutura joan nintzenean. Ama ere handik gutxira ezagutu nuen. Nafarra zen, Etxarrikoa, Lekunberri ingurukoa. Kanpoan ibili zen lanean urte askoz. Parisen eta Suitzan ibili zela, esango nuke.

Senarra Salamancakoa zuen. Ez zion asko lagundu bizitzari aurre egiten. Justu kontrakoa esango nuke. 90. hamarkadaren hasieran hil zen bera.

Urte asko zeramatzan familiak Irunen bizitzen. Beti lanean ezagutu dut emakume hau, familia aurrera ateratzeko. Duela urte bi jubilatu zen arte, duela urte bi lasaigo bizitzera pasa zen arte.

Aspaldian ez nuen Iñakiren berri. Hilabete batzuk neraman berarekin harremanik izan gabe. Joan den urtearen amaieran kontatu zidan azkenean alde egingo zuela amaren etxetik.

Orain jakin dut ama gaixotu zenez, gauzak hobetu arte itxaron zuela. Egoera, hala ere, konpondu baino okertu egin zen.

Ostegun arratsaldean utzi zidan Rafak mezua patrikako telefonoaren erantzungailuan: "ez nuke horrelako mezurik utzi nahi, baina ez daukat beste erremediorik: Iñakiren ama hil egin da".

Handik bost minutura deitu nion Rafari eta esan zidan duela zenbait aste tumorea antzeman ziotela buruan. Duela astebete egin zioten interbentzioa. Ez zegoen ezer egiterik. Operazioak berak, gainera, areagotu egin du prozesua. Apenas iraun duen astebete gehiago.

Joan egin da. Atzo izan ziren hileta elizkizunak Irungo eliza batean. Larreaundi auzokoan.

Bakean (santuan berak hala nahi bazuen) egon dadila semeengatik, duintasunagatik hainbeste borrokatu zuen emakume langile hau. Maiatzaren lehena berea da. Biba zu!

etiketak: Harrikadak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter