Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Hau ta hori ta bestia, joik buruakin postia

ELKARRI, XERKATZAILE NEKAEZINA.

Fernando 2005/12/22 04:03

Azken batzarra eta gero, honako gogoeta egitea otu zait, Elkarrik egindako ibilbideak tamalez zeresan gutxiegi sortu baitu eta nik uste merezi duela. Nire ustez Elkarrik hainbat ekarpen egin dizkio euskal jendarte-gizarteari eta horien artean, honakoak azpimarratuko nituzke:

Lehenengo eta behin, jarduera politikoaren bakeginza-normalizazio esparru korapilotsuan, alderdien eta Euskal Herriko politikagintzaren bilakaera eraginkorra elikatzea litzateke, lengoaia eta batez ere kontzeptu berriak gizarteratu eta denon ahotan jarriz, gizarte-jendarteak bereganatu dituelatik. Horrek, bere eragin oso positiboa izan duelarik hiritarren pertzepzio eta sentsibilitatean, azken baten hori baita kontzeptualizazioren zeregina. Bernardo Atxagak ere honela dio, Elkarri aldizkarian egindako elkarrizketa batean, eta Lekuak" bere liburu berrian jasotakoak: "txarrena da gehiengo bat diskurtso mortu horien artean harrapatuta gaudela, eta zerbait berri esan nahi dugun bakoitzean momiak esnatu eta karrika hasten zaigula. Hitz berriak behar ditugu, eta Elkarrik nik uste, hortxe du aukera. Baina eufemismorik ez, arren. Benetako hitz berriak".

Hurrengo ekarpena nik bakegintzan jarduteko metodologia kotrastatuetako baten ekarpena egitea azpimarkatuko nuke. Baita ere, horren prozesua temati eta inoiz etsi barik eta baikortasun miresgarriz, kanpoko esperientzia egokiak ekarri eta horien esperimentazioa sozializatu eta berton garatuz. Hasieran izan zuen konsentimendua, denboraren joanean konbentzimendu bihurtuz.

Uste dut era horretan lana eginez, Elkarrik izena eta izana uztartzea lortu duela. Horren ondoria lirateke egindako kanpainetako sinadura bilketen arrakasta. Jokaera horrek, nire iritziz demokrazia igatua eta elektistarendako badauka halako lekzio, gutxienez, txikia. Eta, horrez gain, babes horrek sinesgarritasuna eta funtzionamendu-autonomia eta morrontzarik eza ekarridio, beste erakunde bat edo besterekin gertatu ez bezala.

Faktore guzti horiek halako imaginario transbertsala sortu eta finkatu du, sasoi gogor eta latzetan esperantza sortu eta horri baikortasunez eustea izan da Elkarriren beste ekarpen garrantzitsuetako bat.

Ahatik, erregular, baita ere, ez kritikatu, hori baita biziki erraza norberak deus gutxi eginez. Orduan, Elkarriren ibilbideari erreparatuz, kritikatu baino gehiago egin-eragin bektore horiekiko akats edo-ta desegokitzat jotzen ditudan ekimenak, honakoak lirateke: Alde batetik tarteka alderdiei merezi izan duten baino protagonismo handiagoa ematea muturka ibili direnean eta, horretan kemena eta adorea xahutuz jardutea,bestelako herrigintza lanean jardun beharrean. Horrekin esan gura dut, batez ere gerora begira, modestiaz, Eraginek kontuan izan dezan, sasoiak desberdinak izan arren. Azken baten, Elkarri-Eraginen ezaugarri nagusietakoa gizarte-jendarte erakundea izatea baita. Akatsei dagokienez, uste dut gazteriarekiko erakarmen-indarraren ahuldadea izan da, nahiz eta bere garain ikastunitatea egin. Arlo horretan ziur nago saioak egin direla baina baliabide faltak eta estrategia(?) izan direla kale egitearen faktoreak. Beste aldetik, uste dut Jonan Lehendakariaren aholkulari gisa agertzen saiatu zirela batzuk seguru asko bera zein erakundea bentiladorea atera eta zipristinduz. Baina, tamalgarriena da Elkarrik ez zuela deus esan eta nahiz eta ekimen puntuala izan, Lehendakariaren kontsulta deira joatea, aurrreko zein atzeko atzeko atetik denak joaten baitira, uste dut sektore batean sinesgarritasuna urritzea ekarri zuela eta hori argitzen gehiago saiatu beharra zegoela, errezeloak zeudeen sektore batean joera hori ez handitzeko. Akatstzat jo beharko genuke baita ere,euskararekiko ekidistantzia, deskriminazio positiboa aplikatu beharrean; batez ere azken sasoiotan, eta, adibide moduan, hor daude azken agerraldietako pankartak.

Esanak esan, ostera, ez nuke amaitu gura arestiko ildoa alde batera laga eta Elkarriren ausardia azpimarratu barik. Esaterako, Lizarra-Garaziko garaian gehiengo sozialarekin bat eginda jardun zuelako, bere baitan eraginez.

Eta, azkenik, bere burua begirada posible guztietatik kuestionatuz, egin berri duen prozesua eta erabakia hartzeko gaitasuna. Hori da hainbatek: alderdi, elkarte, bazkunek eta herri-erakundek egin beharko lukeena, jakina, desagertu ala bakotxaren jarduera garai berrietara egokituz eta birformalizatuz. Horregatik Eragini eragile izatea opa diot, benetan sasoi erabakitzaileak badatoz bederen, eta hala dirudi, bere esperientzia enpirikoa oinarri, ekarpenak eginez.

ERLEA GURE SENDAGILE.

Fernando 2005/12/22 04:03

Hori da irakurri berri dudan liburuaren izenburua. Autorea Julio Cesar argentinar mediku, zirujau eta baita homeopata ere. Bere helbidea, (epumer@infovia.com.ar) Baditu beste publikazio batzuk ere baina ospetsuena "Apiterapia Hoy. En Argentina y Cuba eta, "Apiterapia Hoy, En Argentina, Cuba, Uruguay y Colombia" biak ahituak. Gizon aurrerazale eta kritikotzat daukate bere jarraitzaileek. Liburua Argia Liburuak sailean argitaratu dute eta helburua Apiterapiaren ikuspegi orokor eta zehatza, sorburu testuari lotuta, euskara samurrean ematea dela diote atarikoan Luis Mari Intzak(gazpio@euskalnet.net) eta Pello Zibiriak(zubiria@argia.com) liburuaren euskarazko bertsioaren apilariek. Itzulpena Malores Etxeberria eta Pelo Zibiriak egin dute, baina ez da, jakina, erleen inguruan euskaraz dagoen liburu bakarra. Euskarazko produkzioaren berri nahi duenak Mikel Celestinok egindako "Erle gobernatzallen gidariya" izenbua duen web gunean (www,euskalnet.net/mikelc/index.htm) aurkituko du. Eta,orokorren, gai honen inguruan sakondu nahi duenak badu aukera honako helbidera jota:www.argia.com/apiterapia. Esango nuke liburua gomendagarria dela hainbat gaitzen aurrerabide alternatiboa erakusten duelako. Alde horretatik, liburuaren balioa da erleek sortzen duten produktuen gaineko informazioa eta aplikazioak modu dibulgatiboan denon eskura jartzea. Gaia kokatzen. Gaia kokatze aldera, esan liteke, gizakiak, idazten hasi zenetik utzi dituela polena, eztia, ezkoa eta propolioa sendagai gisa erabiltzen zela dioten aipamenak Egipto, Mesopotamia,Txina eta abarretan. Bestalde, adituek diotenez, naturaren baitan erlearen familiaren elikadura eta gaitzen kontrako defentsa hauek oso eraginkorrak izan dira. Akatsik ez dute izan, eta horren ondorioz erleak milaka urtez iraun du gizakiaren esku-hartzerik gabe. Komeni da gogoratzea apiterapia bloke sozialistako herrialdeetan egindako ikerketa publikoak bultzatu zuela: Errumanian lehenik eta Errusian gero. Denborarekin, eta gaztelaniaz mintzo diren herrialdeen zorionerako, Kubak urrats horien jarraipena egin zuen, eta ez bakarrik apiterapiaren, oro har medikuntzaren abanguardian jarri zen; eta ugarte horretako zientzi produkzioak bete zuen gaztelaniaz zegoen hutsunea. Erleek sortzen duten haibat produktu eta horien aplikazioak Liburuaren lehen atalak Apitoxinaz, erleen pozoiaz dihardu eta dio erabilera asko dituela eta efikazia izugarria erabilera enpiriko moduan, batez ere hezurretarako. Autoreak dioenez, maiz hitzegiten da artritis,artrosia eta bestelako hezur-gaitzez eta pozoiaren sendatze-aukeraz. Sasoi batean minez zegoen gorputz ataletan jartzen zen erleak bere eztena sar zezan. Gaur ikerketa zientifikoek berresten dituzte herri jakintzaren uste horiek. Produktuen eremuan banan-banan hasteko, Argizaria-Ezkona dugu substantzietan koipetsuena; horregatik erabiltzen da gehienetan beste prestakinetarako, batez ere kosmetikan eta baita industrian ere. Erregina-jalea dietaren osagarri gisa hartu behar da medikuaren tratamenduaren arabera. Bioestimulatzailea naturala da eta honako erabilera egokia du: gripearen kontrakoa,emakumeen hilekoaren arazoak konpontzeko, pixaren inkontinentzia tratatzeko, astenia edo sexu inpotentziaren kasuetan ere erabiltzen da. Azkenik esan, Down sindromea duten haurren garapen mentala nabarmen hobetzen duela eta demostratuta dagoela. Eztiaren gainean autoreak dio betiko aplikazioez at, emakuarendako, menopausiarekin dagoenean garrantzitsua dela, ohi baino kaltzio gehiago galtzen duelako. Horrekin batera antibiotikoak hartzen diharduenari eztia jogurtarekin batera hartzea komeni zaio. Eta, dermatologia mailan larruazalaren leungarri ona da eztia zikratizatzaileam baita. Erabilera horiez gain, arteriosklerosia eta osteoposiaren arloan ere onuragarria gertatzen da, diuretikoendako gomendagarria eta baita ere lasaigarri eta lokarrarazteko ahalmena damaigu. Polenari dagokionez, zirkulazio kontuetan oso gomendagarria da eta estresa dela medio galtzen den kemena berreskuratzen laguntzen du. Horregatik suspergarria da sexu inpotentzia kasuetan. Bista nekatuta dagonean aski da iluntzean polena hartzea nekea gainditzeko. "A" bitamina asko duenez azaleko gaitz kronikoa dutenendako azala bere onera ekartzeko laguntzaile ona da. Hezur gaitzen eremuan artrosi edo erreuma deformatzaileari aurre egiteko erabilgarria da. Ildo beretik edozein jatorriko depresioetan eragain handia dauka burmuinean eragiten duelako. Propolia Erleen produktuen artean gehien aztertua da eta herritarrek gehien ezagutzen dutena izan arren, medikuen artean alderantziz gertatzen da. Adierazi beharra dago propoliak ez duela dena sendatzen, baina liburuan kapitulu luzeena berari eskeinitakoa dela. Propoliaren aplikazioa hainbat esparrutakoa da, ia amai gabea. Nagusietakoak aipatze arren, hona hemen: zauri traumatikoak, zorne-zorroak, mikosiak, otitis-zorroak, otitis kronikoa, erredurak,dermatitisak.... Hori guztia, bere konposaketa bai mineral bai bitamina mailan oso aberatsa delako. Mineraletan, honakoak ditu: alumioa, barioa, bismutoa, kaltzioa, astrontzioa, kobaltoa, kobrea, burnia, magnesioa, manganesoa,nukela, zilarra, silizioa, banadioa eta zinka. Bitaminak, ostera, hauek: A, B2, B6, C, E, azido nikotinikoa eta azido pantotenikoa. Horiei gehitu behar zaie propoliak dituen polen hondarren bitaminak. Azpimarragarri gisa jakinaren gainean egotea komeni da eta ez ahaztu, propoliak 250 osagai ezagunetik gora dituela eta giza gorputzean substantzia bizi baten moduan lan egiten detenak direla. Amaiera moduan. Liburuaren azken atal biak informazio ez terapeitikoa dakarkigute. Alde batetik, "Erlazain eta erlezaleek kontuan eduki behar dutena" deituriko atala. Hor hainbat zibilizaziok erleekiko izan duen harremana, lurra eta erlearen artekoa; desforestazioaren ondorioak... Horrekin batera, izenburuak dionari eutsiz, erlazainendako aholkuak eta kaliateari eta produktu garbiei garrantzia emateko lehentasuna kontuan hartzea, ekoizten dituzten produktuak inongo adulterazio barik egin behar direlarik, osasunarendako onuragarriak gertatu behar dira eta. Eta,bestetik, Babelis doktorearen historia. Babelis doktorea Siberian jaioa 1919an, mediku ikasketak egin eta gero Lituanian doktoradua lortu zuena. Gerra handitik bizirek atera eta bere herriaren independentzia lortuta, Almaniara migratu zuen. Hor mediku lanetan jardun eta gero Argentinara joan zen eta ordurako erlazain ere bazen.

Xerkatzaile nekaezina, apiterapiaren balio sendatzaileen eta erabilera herrikoa alde konbentzimenduz borrokatu zuen, baina batez ere propoliaren erabileraren abantailak goraiipatuz. Jardun horrek medikunta ofizialaren aldekoen kritika eta erasoei enpirismoz eta emaitzez erantzuten zien, baina, hala ere, zoritxarrez, bizitza osoan izan zuen sektore korporattibista horrengandiko fagozitazioa jasan beharra.

Anton Artamendi: Euskal Herrixa identidade aldetik hobeto dagok baiña larri

Fernando 2005/12/22 04:03

Jose Antonio (Anton) Artamendi Mugerza filosofo eibartarrak orain dala gitxi atara daben, Hablando con Zubiri-Sobre la identidad Nacional, desde "sobre la esencia", liburu sakona eta aktualidade haundikuaren inguruan egin detsagu alkarrizketia, aurrez bere kurrikulum aberatsa errepasauta. Antonek ikasketak Eibarren hasi Donostian ea Gasteizko seminarixuan jarraittu eta Erroman biribildu zittuan, Aristoteles eta Alemaniako filosofuak lantzen. Ondorenian Parisera juan zan eta han Merleau Ponti ezagutu eta beran obra filosofikuan gaiñian egin zeban tesisa. Honuntz bueltatu eta irakasle moduan biharrian hasi zan, Donosian. Gero Madrilleko Complutenxsera juan eta, hor zeguala Zubirik deittu eta bost urte emon eta Donostiako EUTGn eta Deustuan jardun dau, eta bertan jubilau da baiña ondiokan be biharrian dihardu, erregular, liburu barrixak eten barik prestatzen. Galdera: Zer da zuretako filosofixia? Erantzuna:Azalpenak kenduta, berez dana azaltzia, errealidadia azaltzen saiatzia. Arrazoia topatzen ibilli barik. Berez dana azaldu, oreka lortuz bizi izateko. Filosofixia ez dok profesiño edo okupaziñua, filodofixia dok personian existenzia intelektualaren oiñarrizko faktoria. G: zein izan da zure pretensiñua honekin liburuakin? E: Askok egitten dau bestiek esandakuak barriro be esan. Nik egin dotena da, Zubirik esaten dabena landu, berarekin dialogua eginda. Zubirik esanten dau zer dan izatia eta nik diñot zer dan herri izatia. Begira zer gertatu dan Kataluiñan, eurak naziñua dirala esan dabenian. Zubirirendako izatia da inguruakin era bateko hartu-emona eukitzia eta gaiñera, Eibarren esaten dogun moduan, "hacer frente a la vida jarqui". Neretako Zubiri izan dok haundiñeitakua. Filosofixa guztixa, Platonetik Hegelerarte konzeptualismuan bidez juan dok. Horregittik jiñok Zubirik,ordua dala pentsamentuaren uretan sartu eta hor norberan izatiari eusteko, zegaittik eze herrixen eta personen bizitza mobitzen daben interesak isildu eragin jittuek. G: Pako Garmendia Deustuko soziologuak egindako sarreratik zer azpimarkatuko zenduke? E: Ba, identidadiaren oiñarrizko kontuak jarabizatela, hori problemiori filosofixatik eta Xabier Zubirikin topo eginda. Horrekin lotuta, identidade nazionala landuz erantzunak baiño gehixago galderak formulatzen dittudala.Esate baterako: Zer naiz ez naizenarekin konparauta?. Holan, Zubirik eskeñitako herreminttekin giza-edukixetan sakonduz. Baitta be euskaldunok dakagun ohitturia nungua zara batekin identifikatzeko eta horrek personiaren identifikaziño soziala dakarrela. G: Identidade linguistikuan gaiñian be badiharduzu, zer esan gura dozu? Identidade linguistikuak biharrezkua dan berezitasuna emoten desku, oiñarrizko nortasuna. Ondo dagok inglesa sartzia eskoletan, baiña ez jaukau erreza. Hau gaixau 17urtekin landuta nekan. Izan diranak, nortasuna izan eta dakenak, iraungo juek; bestiak pikutara. Guk euskeria aurrera ataratzeko zeozer barrixa eta geuria sortu biharko dogu. Esate baterako Arzakek eta egin daben moduan sukaldarixakin, kalidadeko eskopetia, makiña barrixak...betiko modeluekin jai dagok; holan bestiak ondo eta guk porrota. Gaurkotasuna galdu barik aukera barrixak sortu bihar dittuk dana dok eta prozesua, dana aldakorra dok eta holan ez badok egitten heriotza. G: Zure ustez Europan zer egin biharko litzateke herrixekin? E: Europan gertatu leikek eta oso probablia dok Inglesa oraingo moduan, gero be jaun ta jabe izatia, eta alemana eta beste bateron batzuk salbatzia, batez be estadua euki eta aberats samarrak diranak. Eta bestiak desagertu, aurretik uniformizatuta. Hori ebitatau gura bajuau influentzia bihar juagu. Hau gaixau 17urtekin landuta nekan. Izan diranak, nortasuna dakenak, iraungo dabe, bestiak pikutara. Hor demaseko desafixua jaukagu. G: "Pueblo" konzeptua be badarabizu. E: Gizakixa bestiakin da, bestia barik ez da norbera. Orduan gizartia bizitzeko era bat dok; gauzen aurrian posiziñua hartzeko kontestua. Herri bat existiduko dok sinboluak modu zehatz batian erabiltzen bajittuk, baiña beti errealidadia aktuakiazatuta, mugatu barik. Era horretan gai izango dok bere errealidadia eskaintzeko, auzo globala osatzen daben beste sujetueri. G: Identidade personala eta nazionala uztargarrixak dira? E: Sujetuaren identidadia gizakixaren esperientzia reflesibuan sortzen dok. Eta, bata zein bestia osatzeko tesisak bardin balixo juek bai personiandako, bai identidade kolektibuendako eta baitta gertaera sozialendako be. Euskal Herrixa identidade aldetik hobeto dagok baiña larri, inguruak dominatzen dabelako eta, goittik beherakua, hizkuntza lapurtuz hasten diralako lapurreta guztixak. Identidaia sortzeko errealidadiari aurre era zehatz batian egin bihar jakok, beti be aktualizaziñua kontuan izanda eta ,erregular, pentsatuta prozesu historikua dala. Halan da be, identidadia barrizteko kontuan euki bihar dok partikularidadia, globalidadia, lokalidadia, generalidadia eta baitta berezi izatia be, hórrek danok eskua emonda doiazela. Horregaittik gizakixan dibersidadian esperientziak eta baloria probetxu ekonomikora mugatzia, historixia mutilau eta kondenatzia dok, sormen gaittasuna antzutu egitten dok eta. G: Zehaztuko zenduke hori? E: Horrekin esan gura juat guretako identidadiak bere harriskuak dittuala, baiña baitta aukerak be, azken baten problemia eta soluziñua izan leikezak eta. G. Zelan ikusten dozu filosofixia Eibarren? Ez juat ikusten , zegaittik eze Eibar teknikiaz arduratu dok . G. Hurrengo publikaziñuak zeintzuk izango dira, demaseko etorrixa eta gogua ikusten detsut eta, biharrian jarraitzeko? E: Martxan jittuat Jalones para una posible recuperación dela cultura vasca. Beste bat, Teknika y civilización eta azkenik, Filosofia vasca. Laster kalian egongo dok, inprentan dagok eta, El sujeto de la historia.

Eta Kitto astekarian argitaratua (05-12-16)

"Kaukasiar kreazko borobila", antzerki obraz.

Fernando 2005/12/06 04:05

Azpetiko Antzerki Topaketan izan dugu aukera, Theatre Des Chimeres eta Pok Produkzioak aurkeztutako eta izenburuan aipatu Bertolt Brecht-en lana ikusteko. Eta, esa eharra daukat, inongo lausegu barik, antzerki-lan bikaina ikusi ahal izan genuela, bizigarri den zuzeneko musika lagun, Ipar zein Hego aldeko aktore-lan ederrekin. Hori da katalanek esaten duten moduan, "fer país" modu artistiko eta sortzailean, euskara eta bere ahoskera eta musika multiplizitatea oinarri. Beste alde batetik begiratuz, eskenategiaren originalitatea ere aipatu behar, ikusleak bertatik bertara daudelarik, gertutasunak aktoreen arnas beroa eta estua sentitu eta izerdi tantak jasotzeko modua dagoela, era horretan sekuentziak berotasunez eta modu barnekoian jarraituz. Itxaro Bordaren itzulpena ere zoriondu behar, mugaz alde bietako ikusleendako hizkuntz miszelanea koherentea eta egokia gertatzen delarik. Bera, zorionak eta ea aurrerantzean antzerki-programatzaileek euren lehentasunetan kokatzen duten, merezi du eta.

Euskalgintzaren Diakronia, Sinkronia eta Geroaz.

Fernando 2005/12/06 04:05

Badakit gehiegizkoa dela izenburuan aipatu hiru kontzeptu horiek orrialde batean behar den moduan garatzea, baina zenbait zertzeladarekin espero dut nire pretzepzioa eta sentsidibilitatea agerian lagatzea, nahi duenak ondorioak ateratzeko. Diakroniaren arloan euskalgintzaren lehena oso antzinakoa ez denez, eta azken ehun urteko esperientzia horietatik ikasteko, Antxon Narbaizak Alberdanian argitatutako "Euskaria Show" liburu gomendagarria ekarri nahi dut, zeinetan garbi ikusten den gaur eguneko euskararen auzi askok, eta bereziki estatusaren eremukoek sustrai luzeak dituztela. Lekukotza esanguratsuak bildu ditu eta orrialdeetan zehar euskararen identifikazio, loturak, bilakaera eta ondorioez dihardu. Hor ikus litezke oraindik ere, ehun urte pasa arren, zenbait auzik bere horretan darraitela.

Esaterako, Serafin Baroja idazlearen esnak: euskararen gabezien gainean: "el vascuence puede comporarse á un piano en el que faltan ciertas notas intermedias". Joera politikoak direla eta, " sozialismoak liberalismoaren ustezko unibertsaltasuna jasoko zuen eta, bidenabar, euskararenganako axolagabekeriaren zama". Nazionalistez dio " karlisten oinordeko moduan, erruralismoaren baloreen alde hiri bizitzari kontrajarriz egin zuen, euskararen aldeko diskurtsoa erabiliz". Eta, Narbaizaren ustez, hortik dator euskaldun zenbaiten konplexua. Kontestu horretan, gaur egunean gertatzenden moduan Udaletan,ikastetxeetan burruka egin beharra egon zen, Sabino Aranaren berbak ez baitziren betetzen: "el euskara debe ser necesario y apto" Pare bat berbatan bai corpusaren bai estatusaren aldetiko ikuspegia.

Laster lotu zen euskara aberzaletasunarekin eta "euskaldun fededun"a dela eta, baita kleroarekin ere. Hor hasiko da liberalen euskaren aurkako diskurtxoa ideologia atzerakoien aitzakiari lotuta. Testu inguru horretan aurkariak arrotzeko ondo etorri zen Unamunoren diskurtsoa. Orduan ere Euskalgintza ahul eta erantzunik emateko adore barik. Izan ziren, jakina, irakaskuntzan arazoak, orain Bertondakoen eta Sanz-Pegenauteren aintzindariak: "Para nada hace falta el vascuence para comunicar la instrucción" ziotenak.

Diakronia

Diakroniaren ildoari jarraituz, gatozen berri onekin, ibilbide historikoaren zertzeladak eman eta gero. Eta, oroimen historikoa osatzeko ezinbestekoak dira, besteak beste pare bat bilduma. Bata Bidegileakena, sasoi zailetan hainbat euskaltzale saiaturen biografiak eman baitizkigu, omen gisa.

Euskararen alpinista eta xerpa mordoa dago hor. Alde horretatik 1987an bere eraginez ekin zitzaionez, zorionak Mari Karmen Garmendiari. Ildo beretik jarraituz, Antonio Zavala ere zoriondu eta eskertu behar, Auspoa-bildumaren egile eta kudeatzaileak, laster denon eskueran egongo den altxorra laga baitu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapean. sinkronia Diakronia adibide hartuz eta ikusita hainbat gertaerak duela ehun urte lez errepikatu egiten direla, begirada kritikoa azaldu nahi dut. Nik uste, autokritika kulpabilitatetik hurrean egon arren, ezinbestekoa dela alde instituzionalak zein jendarte-gizartekoak, bakotxaren jarduna justifikatzeko narzisismoaren autokonplazentzia alde batera laga eta banderizo setatien ildotik segi barik , noria antzuaren irtenbide bako zurrunbilotik irtetzeko ahalegina egin beharra dagoela. Euskarari berandu baino lehen benetako aukera-alternatiba, eman diezaiogun, impassetik irtetzeko, denon ahotan dagoen elkarlana egikarituz, indarrak optimizatu beharrean txarto xahutzen dihardugu eta, egin-eragin bektoreak behar den bezala kudeatzeke.

Benetan demasekoa, barka ezinezkoa, litzateke politika arloan elkar muturka jardun duten alderdiek normalizaio politikoa bideratu ahal izateko ados jartzea eta euskalgintzak betiko dikotomian murgilduta jarraitzea, nahi-ta-ezinean endogamia elikatuz, euskara zehar lerro izan dadin bere behar izanetik abiatu beharrean. Benetan gogorra esango dut baina une honetan horrela eskatzen didate tripek. Hori horrela gertatzen bada nik uste dimisioak eskatzen hasi beharko dugula alde batean zein bestean, aldeak konparagarri egin barik, deitoragarriak diren tik-joera metatuak irtenbiderako oztopo baitira. Era horretan ea arnas berrituta sinergiaren filosofia barneratzen dugun.

Geroa

Nik uste, geroa beste kolore batez irudikatzeko, jabetu egin behar dugula R. Labaienek duela urte batzuk esan zuen moduan, gure Brunetea euskara-euskalgintza eta hori oinarri duen kulturgintza direla. Bada ordua aspaldi bizi-jasan dugun bat-ezinik hori bat-eginik, osotara ez bada ere, osagarritasuna bihur dadin prozesua abian jartzeko. Badakit, jakin, lidergoan dagoela jokoan baina hori gainditzen, nik uste hiru bat gauzak lagun dezaketela. Alde batetik, Aholku Batzordearen ordezkaritza jendarte-gizarte arloko sektorea hobeto ordezkatuta egotea eta, baita ere sektore basquistei zabaltzea. Era horretan askoz ere onarpen handiagoa eta konbentzimendu-sinesgarritasuna izango duen jarduna lizango da hikuntz politika. Eta horrek bai Nafaroan bai Iparraldean eragin onuragarria izango luke.

Beste aldetik, nik uste, Sailburuorde berriak ere, euskalgintzaren ezagutzailea bera, lagundu behar duela eta gauzak perpektibarekin ikusi, epe laburra eta paseko txoria izateari lagata.

Azkenik esan dezadan I.F.Kren igoera izango duen aurrekontuak gainditzeak ere asko lagunduko lukeela euskara estrategikoa baita, A.H.T ren adinakoa, inor mindu nahi barik. Ea bada, hurrengo legegintaldirako beste giro bat dugun, ala orainik ere honakoa esaten jarraitzeko behar izan deitoragarri eta salagarria dugun: "La crise du projet est avant tout la crise du "nous", autrement dit, la difficulte croissante á definir" un être ensemble" au profit d'une survaloratione du "je". ( Zaki Laïdi )

Oharra: artikulu hau Argian (2005eko abenduaren 1ean argitaratu da)

MARKETINA=ERREZKERIXIA?

Fernando 2005/11/28 04:04

Marketinak gauzak labur eta deigarri eskatzen dittuenez, horra hor zein titulu jarri doten eta benetan zein jarri biharko neuken: marketinaren transbersalizaziñuaren beste ondorixo kaltegarrixetako bat. Kontua da hainbat bidar entzun dogula, eta, biharbada, geuk be esan, edozein kontestutan euskera erreza Baiña uste dot konfundiduta gabiltzala, edo gitxienez nahastuta.sinplizidadiak bere konplikaziñua euki bihar dau, bestela ez da ezertxo be. Eta egixa esan askotan gauza, arrazoi, ejenplu,tesis...sinplienak emoten deskue zer pentsatu gehixen. Gaurkuan Ignacio Ramonet, Le Monde Diplomaique-eko zuzendarixak emondako konferentzia bat irakorri barri dot eta bertan diño errezkerixia linguistikuak badakala bere prezixua:pobrezia linguistikua eta baitta bere jatorrixa: marketiña. Berarendako komunikaziñuak egin bihar daben azkena aspermena zabaltzia da. Horregaittik mensajiak tilin egin deixan emotibidadia bihar dau. Eta zelan lortu hori? Ba gauza laburrak eta errezak egiñez; hortik dator gero eta artikulu motxaguak, gero eta esaldi laburraguak,gero eta berbakera errezagua eta emotibuagua. Garrantzitsuena komunikaziñua emoziñuaren transferentzia bihurtzia. Zelan komunikatzen dabe umiek? Berba gitxikin, zelanegitten jakue berba? Kontzeptu barik, berba klitxeak errepikatz, esaldi laburrez...era horretan konprenditzen joateko. Uniek gehixago konprnditzen dabe emotibidadia arrazoia baiño. Horrekin esan nahi da, komeni jakula hori gogoan izatia gaur egunian kultura egiten diharduela esaten daben askokmerkauaren menpe dagoen masa-kultura, entretenimientuarena, manejatzen dabelako, kontsumo-kultura eta bere helburua dirua egittia dala. Horren guztixaren aurrian, hona hamen nire errezetia: pentsatzia biajatzia da. Orduan, astindu garuna laguna. Lotu abentura eta zailtasun-superaziño-ahalegiña.

Aurkezpen berbak

Fernando 2005/11/17 15:50

Lehenengo eta behin nire ondo etorria eman nahi diot irakurtzen eta iritzi-trukean ibilki dabilen horri, iustaposizio sortzailearena eginez.

Hori esan eta gero, zera: "barne huts diren kanpo ederrez inguratua nago" zioen Oteitzak eta niri zer pentsatua eman dit eta emango esaldi horrek. Zenbateraino ote hori horrela bolgaren mundura salto egin dugunon kasuan?. Bederen, barne huts horrena, gero, ez ote da hala izango!. Nire helburua eta estiloa komunikazio-estretegietan jardutea, portua harrapatzea, porturatzea baino, nabigatzea gehiago izango delakoan nago, ibilki jardutea; gogoetei delako "derive" gisakoak eginez, zertzelada filosofiko-kontzeptualen laguntzaz. Blogera salto egiteko erabakia hartzea ez da samurra izan, baina horretan Joxe Aranzabalen aholku eta animoek, eskerrik asko, Joxe,eta nire egoerak zerikusia izan dute. Azken baten, José San Pedrok bere hitzaldietako baten sarreran esango lekeen moduan, "No he venido aquí a hacer retórica, ni literatura... nik neuk, "ni dialectica" gehituko neuke, "he venido aquí a vivir, a vivir cuando se me está acabando la vida y, por tanto, disfrutarla más". Bada horrelako zerbait eta gisa horretako aldartearekin nator beraz blogera.

Ziur asko, nire-gure egoeran dagoenak gauzak beste era horretan ere ikusten dituelako. Gaitz larriak izakiaren dimentsio nagusi biak: espazioa eta denbora eta deklinazioz, horiei lotua dagoen pentsamenduak, kontestuaren arabera gaitzaren gaiak hartzen du gaina, baina, zorionez, ez da beti erreferentzia-gai bakarra. "Bizitza opari" leloa dela medio, aldarte eta jarrera adoretsu eta kementsua eta baita oldarkorra ere sustatzen delako, bizitzaren hariari eusteko, edozein gerlatan lez. Spinozak dioen moduan, "La voie de la salut est la voie même de l'expression: devenir espressif c'est-à-dire devenir actif", Jon Enbeitak bere kantuetako batean dioen moduan: "une bakotxa bizitzea da zorion giltza, bestea ez da bizitza".

hau ta hori ta bestia, joik buruakin postia

fernando 2005/11/11 00:03

DESMASIAREN URBANITATE KRISI-PORROTA. Frantziako gertaerak direla hona hemen neure gogoeta helduleku, begirada eta talaia filosofiko-politikotik. Horretarako pare bat autoreren laguntza izan dut, hasiera eman eta gaia kokatzeko: Paul Virilio eta Lopez Petit. Lehengo eta behin,aipa dezadan Paul Virilio, urbanista, arkitektoa eta filosofoa, 70.hamarkadan abiaduraren fenomenoa, jendarte-bilakaera-eragilea aztertzeari ekin zion "Vitesse et politique" lanarekin, Paris aldean oihartzun polita izan zuena, arlo hori lantzen lehenengoetakoa izan zen eta.

Harrezkero kontzeptu horren eta berarekin lotuta dauden faktoreak, eraginak eta ondorioak aztertu ditu eta mundu mailako arloko erreferentzia nagusietakoa da. Bada, Paul Viriliok berari egindako elkarrizketa-liburuan, "El cibermundo la politica de lo peor" Urbanitateaz egindako galderetako batean.Galdera:según usted, ¿por qué surge el conflicto en los suburbios? honakoa dio:"porque no son un paisaje. No hay inversión. Si existe un estado de ánima es ellos, es montruoso, un infierno. Existe todo el confort que se puede desear, pero no se da ese astado de ánima, sino el caracter infernal de un lugar abandonado por todos.

Beste batean, galdera:que es un paisaje de acontecimientos?Hona hemen erantzuna: "Si consideramos el paisaje rural, en él existen más paisajes que acontecimientos. Hoy en día es fundamental plantear la cuestión del paisaje de acontecimientos -y no la cuesión del land art que se ocula detrás de los debates museograficos. ¿Como concevir el espacio como un escenario para el ser humano y no simplemente como objeto de contemplación más o menos nostálgico?. Hay reinventar una dramaturgia del paisaje. Una escenografía del paisaje con actores y no simplementeee con espectadores. El paisaje rural que hemos perdido el abandono delcultivo era un paisaje de vivencias surgido del inicio del cultivo por los seres humanos. La historia fe los campos es una historia de hechos mucho más importante que la de la ciudad, pero lo hemos olvidado. Galdera: De dónde proviene la expresión "paisaje de acontecimientos? Erantzuna: Es una imagen del paisaje de la acción que tiene lugar en alguna parte y que es necesario reencontrar. De otro modo,no resolvemos lo que ocurre en los surbios.

Lopez Petitek, ostera, azken sasoian denon ahotan dabilen prekarietatearen terminoaz dihardu, baina oso begirada sakona eginez.

"Bizitzaren mobilizazio globalak -gero eta tinkoago eusten dizu abandonatzen zaituen neurrian- gizabanako mota berri bat sortu du: izaki prekarioa, subjektu hauskorra, bizirik jarraitzeko sen hutsez -bizi nahi izate hutsez- existentziarako baldintza mota orotara egokitzen dena bera". Hori da Lopez Petitek bere "El infinito y la nada. El querer vivir como desafío" bere azken liburuaren tesi nagusia eta Artelekun emandako hitzaldian azaldu zuena. Horren ondorioz, "gaur egun bizitza da gure benetako kartzela, botereak gu manderatzeko eta azpiratzeko erabiltzen duen tresna".

"Prekarioak garela onarturik, ateratzeko modu bakarra gorrotoa baliatzea da". Eta egun bizitza baldin bada bizi nahi izatea"ri zentzua eta norabidea ematen dion neurrian gure egonezina erantzun politikoak behar ditu. Horra hor Paris inguruko St.Denisen hasitako urbanitatearen krisia ulertu ahal izateko heldu lekuetako bat.

Iraultza egin ondoren liberté, egalité eta fraternitéa zigilatu zituen estatua, kontzeptu fetitxe horien porrot ("sécurité" ez ote da falta?)modernoaren ondoren frantziar errepublika iraultza berri baten enbrioia izan liteke: gerla zibila eta harakiria. Frantzia, iraultza jokaleku? Frantziar iraultza, 68ko maiatza, HLMz osaturiko banlieuetako "bidon ville"etan (70eko hamarkadan Parisen erabiltzen genuen eta aspaldian entzun ez dudan termino egokia)"bizi" direnen bitalistenen amorruaren intifada...

"Non future-rale bol"aren desesperatuen oinordekoen manifestazio-modua ematen du. Gorrotoaren eta bitalistenen espresioa, denbora pasa ahala komunikazioa bihurtuko dena, sistemaren metodo-tresnekin?:abiadura eta intentsitateren bektorea, "ismo" berria bihurtzen diharduguna, abiadura popularizatu duen utoa suntsituz?. Kapitalismo eta bere areagotzea den nihilismoari bere neurriko erantzuna?

"Operación triunfo", liderren, marketinaren (komunikazio modernoa, nornairi saltzea zeregin gorena duen akto supremoa) transbertsalizio tronpatzaile eta ankerkerra oinarri duen jendarteari erantzuna.

Bitartean Estatu-arrazoiak bere berean darrai, osasuntsu eta aktualitateari lotua, naiz denboraren eta espazioak mutaziorik eragin barik."L'Etat c'est moi" esan zuen Louis XIV.ak eta hala dio Sarkozyk. Hiritar beharrean subdito nahi gaituzte.