Euskalgintzaren Diakronia, Sinkronia eta Geroaz.
Badakit gehiegizkoa dela izenburuan aipatu hiru kontzeptu horiek orrialde batean behar den moduan garatzea, baina zenbait zertzeladarekin espero dut nire pretzepzioa eta sentsidibilitatea agerian lagatzea, nahi duenak ondorioak ateratzeko. Diakroniaren arloan euskalgintzaren lehena oso antzinakoa ez denez, eta azken ehun urteko esperientzia horietatik ikasteko, Antxon Narbaizak Alberdanian argitatutako "Euskaria Show" liburu gomendagarria ekarri nahi dut, zeinetan garbi ikusten den gaur eguneko euskararen auzi askok, eta bereziki estatusaren eremukoek sustrai luzeak dituztela. Lekukotza esanguratsuak bildu ditu eta orrialdeetan zehar euskararen identifikazio, loturak, bilakaera eta ondorioez dihardu. Hor ikus litezke oraindik ere, ehun urte pasa arren, zenbait auzik bere horretan darraitela.
Esaterako, Serafin Baroja idazlearen esnak: euskararen gabezien gainean: "el vascuence puede comporarse á un piano en el que faltan ciertas notas intermedias". Joera politikoak direla eta, " sozialismoak liberalismoaren ustezko unibertsaltasuna jasoko zuen eta, bidenabar, euskararenganako axolagabekeriaren zama". Nazionalistez dio " karlisten oinordeko moduan, erruralismoaren baloreen alde hiri bizitzari kontrajarriz egin zuen, euskararen aldeko diskurtsoa erabiliz". Eta, Narbaizaren ustez, hortik dator euskaldun zenbaiten konplexua. Kontestu horretan, gaur egunean gertatzenden moduan Udaletan,ikastetxeetan burruka egin beharra egon zen, Sabino Aranaren berbak ez baitziren betetzen: "el euskara debe ser necesario y apto" Pare bat berbatan bai corpusaren bai estatusaren aldetiko ikuspegia.
Laster lotu zen euskara aberzaletasunarekin eta "euskaldun fededun"a dela eta, baita kleroarekin ere. Hor hasiko da liberalen euskaren aurkako diskurtxoa ideologia atzerakoien aitzakiari lotuta. Testu inguru horretan aurkariak arrotzeko ondo etorri zen Unamunoren diskurtsoa. Orduan ere Euskalgintza ahul eta erantzunik emateko adore barik. Izan ziren, jakina, irakaskuntzan arazoak, orain Bertondakoen eta Sanz-Pegenauteren aintzindariak: "Para nada hace falta el vascuence para comunicar la instrucción" ziotenak.
Diakronia
Diakroniaren ildoari jarraituz, gatozen berri onekin, ibilbide historikoaren zertzeladak eman eta gero. Eta, oroimen historikoa osatzeko ezinbestekoak dira, besteak beste pare bat bilduma. Bata Bidegileakena, sasoi zailetan hainbat euskaltzale saiaturen biografiak eman baitizkigu, omen gisa.
Euskararen alpinista eta xerpa mordoa dago hor. Alde horretatik 1987an bere eraginez ekin zitzaionez, zorionak Mari Karmen Garmendiari. Ildo beretik jarraituz, Antonio Zavala ere zoriondu eta eskertu behar, Auspoa-bildumaren egile eta kudeatzaileak, laster denon eskueran egongo den altxorra laga baitu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapean. sinkronia Diakronia adibide hartuz eta ikusita hainbat gertaerak duela ehun urte lez errepikatu egiten direla, begirada kritikoa azaldu nahi dut. Nik uste, autokritika kulpabilitatetik hurrean egon arren, ezinbestekoa dela alde instituzionalak zein jendarte-gizartekoak, bakotxaren jarduna justifikatzeko narzisismoaren autokonplazentzia alde batera laga eta banderizo setatien ildotik segi barik , noria antzuaren irtenbide bako zurrunbilotik irtetzeko ahalegina egin beharra dagoela. Euskarari berandu baino lehen benetako aukera-alternatiba, eman diezaiogun, impassetik irtetzeko, denon ahotan dagoen elkarlana egikarituz, indarrak optimizatu beharrean txarto xahutzen dihardugu eta, egin-eragin bektoreak behar den bezala kudeatzeke.
Benetan demasekoa, barka ezinezkoa, litzateke politika arloan elkar muturka jardun duten alderdiek normalizaio politikoa bideratu ahal izateko ados jartzea eta euskalgintzak betiko dikotomian murgilduta jarraitzea, nahi-ta-ezinean endogamia elikatuz, euskara zehar lerro izan dadin bere behar izanetik abiatu beharrean. Benetan gogorra esango dut baina une honetan horrela eskatzen didate tripek. Hori horrela gertatzen bada nik uste dimisioak eskatzen hasi beharko dugula alde batean zein bestean, aldeak konparagarri egin barik, deitoragarriak diren tik-joera metatuak irtenbiderako oztopo baitira. Era horretan ea arnas berrituta sinergiaren filosofia barneratzen dugun.
Geroa
Nik uste, geroa beste kolore batez irudikatzeko, jabetu egin behar dugula R. Labaienek duela urte batzuk esan zuen moduan, gure Brunetea euskara-euskalgintza eta hori oinarri duen kulturgintza direla. Bada ordua aspaldi bizi-jasan dugun bat-ezinik hori bat-eginik, osotara ez bada ere, osagarritasuna bihur dadin prozesua abian jartzeko. Badakit, jakin, lidergoan dagoela jokoan baina hori gainditzen, nik uste hiru bat gauzak lagun dezaketela. Alde batetik, Aholku Batzordearen ordezkaritza jendarte-gizarte arloko sektorea hobeto ordezkatuta egotea eta, baita ere sektore basquistei zabaltzea. Era horretan askoz ere onarpen handiagoa eta konbentzimendu-sinesgarritasuna izango duen jarduna lizango da hikuntz politika. Eta horrek bai Nafaroan bai Iparraldean eragin onuragarria izango luke.
Beste aldetik, nik uste, Sailburuorde berriak ere, euskalgintzaren ezagutzailea bera, lagundu behar duela eta gauzak perpektibarekin ikusi, epe laburra eta paseko txoria izateari lagata.
Azkenik esan dezadan I.F.Kren igoera izango duen aurrekontuak gainditzeak ere asko lagunduko lukeela euskara estrategikoa baita, A.H.T ren adinakoa, inor mindu nahi barik. Ea bada, hurrengo legegintaldirako beste giro bat dugun, ala orainik ere honakoa esaten jarraitzeko behar izan deitoragarri eta salagarria dugun: "La crise du projet est avant tout la crise du "nous", autrement dit, la difficulte croissante á definir" un être ensemble" au profit d'une survaloratione du "je". ( Zaki Laïdi )
Oharra: artikulu hau Argian (2005eko abenduaren 1ean argitaratu da)