Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Hau ta hori ta bestia, joik buruakin postia / hau ta hori ta bestia, joik buruakin postia

hau ta hori ta bestia, joik buruakin postia

fernando 2005/11/11 00:03

DESMASIAREN URBANITATE KRISI-PORROTA. Frantziako gertaerak direla hona hemen neure gogoeta helduleku, begirada eta talaia filosofiko-politikotik. Horretarako pare bat autoreren laguntza izan dut, hasiera eman eta gaia kokatzeko: Paul Virilio eta Lopez Petit. Lehengo eta behin,aipa dezadan Paul Virilio, urbanista, arkitektoa eta filosofoa, 70.hamarkadan abiaduraren fenomenoa, jendarte-bilakaera-eragilea aztertzeari ekin zion "Vitesse et politique" lanarekin, Paris aldean oihartzun polita izan zuena, arlo hori lantzen lehenengoetakoa izan zen eta.

Harrezkero kontzeptu horren eta berarekin lotuta dauden faktoreak, eraginak eta ondorioak aztertu ditu eta mundu mailako arloko erreferentzia nagusietakoa da. Bada, Paul Viriliok berari egindako elkarrizketa-liburuan, "El cibermundo la politica de lo peor" Urbanitateaz egindako galderetako batean.Galdera:según usted, ¿por qué surge el conflicto en los suburbios? honakoa dio:"porque no son un paisaje. No hay inversión. Si existe un estado de ánima es ellos, es montruoso, un infierno. Existe todo el confort que se puede desear, pero no se da ese astado de ánima, sino el caracter infernal de un lugar abandonado por todos.

Beste batean, galdera:que es un paisaje de acontecimientos?Hona hemen erantzuna: "Si consideramos el paisaje rural, en él existen más paisajes que acontecimientos. Hoy en día es fundamental plantear la cuestión del paisaje de acontecimientos -y no la cuesión del land art que se ocula detrás de los debates museograficos. ¿Como concevir el espacio como un escenario para el ser humano y no simplemente como objeto de contemplación más o menos nostálgico?. Hay reinventar una dramaturgia del paisaje. Una escenografía del paisaje con actores y no simplementeee con espectadores. El paisaje rural que hemos perdido el abandono delcultivo era un paisaje de vivencias surgido del inicio del cultivo por los seres humanos. La historia fe los campos es una historia de hechos mucho más importante que la de la ciudad, pero lo hemos olvidado. Galdera: De dónde proviene la expresión "paisaje de acontecimientos? Erantzuna: Es una imagen del paisaje de la acción que tiene lugar en alguna parte y que es necesario reencontrar. De otro modo,no resolvemos lo que ocurre en los surbios.

Lopez Petitek, ostera, azken sasoian denon ahotan dabilen prekarietatearen terminoaz dihardu, baina oso begirada sakona eginez.

"Bizitzaren mobilizazio globalak -gero eta tinkoago eusten dizu abandonatzen zaituen neurrian- gizabanako mota berri bat sortu du: izaki prekarioa, subjektu hauskorra, bizirik jarraitzeko sen hutsez -bizi nahi izate hutsez- existentziarako baldintza mota orotara egokitzen dena bera". Hori da Lopez Petitek bere "El infinito y la nada. El querer vivir como desafío" bere azken liburuaren tesi nagusia eta Artelekun emandako hitzaldian azaldu zuena. Horren ondorioz, "gaur egun bizitza da gure benetako kartzela, botereak gu manderatzeko eta azpiratzeko erabiltzen duen tresna".

"Prekarioak garela onarturik, ateratzeko modu bakarra gorrotoa baliatzea da". Eta egun bizitza baldin bada bizi nahi izatea"ri zentzua eta norabidea ematen dion neurrian gure egonezina erantzun politikoak behar ditu. Horra hor Paris inguruko St.Denisen hasitako urbanitatearen krisia ulertu ahal izateko heldu lekuetako bat.

Iraultza egin ondoren liberté, egalité eta fraternitéa zigilatu zituen estatua, kontzeptu fetitxe horien porrot ("sécurité" ez ote da falta?)modernoaren ondoren frantziar errepublika iraultza berri baten enbrioia izan liteke: gerla zibila eta harakiria. Frantzia, iraultza jokaleku? Frantziar iraultza, 68ko maiatza, HLMz osaturiko banlieuetako "bidon ville"etan (70eko hamarkadan Parisen erabiltzen genuen eta aspaldian entzun ez dudan termino egokia)"bizi" direnen bitalistenen amorruaren intifada...

"Non future-rale bol"aren desesperatuen oinordekoen manifestazio-modua ematen du. Gorrotoaren eta bitalistenen espresioa, denbora pasa ahala komunikazioa bihurtuko dena, sistemaren metodo-tresnekin?:abiadura eta intentsitateren bektorea, "ismo" berria bihurtzen diharduguna, abiadura popularizatu duen utoa suntsituz?. Kapitalismo eta bere areagotzea den nihilismoari bere neurriko erantzuna?

"Operación triunfo", liderren, marketinaren (komunikazio modernoa, nornairi saltzea zeregin gorena duen akto supremoa) transbertsalizio tronpatzaile eta ankerkerra oinarri duen jendarteari erantzuna.

Bitartean Estatu-arrazoiak bere berean darrai, osasuntsu eta aktualitateari lotua, naiz denboraren eta espazioak mutaziorik eragin barik."L'Etat c'est moi" esan zuen Louis XIV.ak eta hala dio Sarkozyk. Hiritar beharrean subdito nahi gaituzte.

etiketak: Gogoetak
antxon
antxon dio:
2005/11/24 00:04

Gabon Fernando! Liberté-ren erresuman kale-borroka berezi bat sortu dela. Ez najok bape harritzen. Frantziar estatua itxurakerixiak moldeatutako estatua dok. Aspalditik. Susterretan dagok gaitza. Zer dala eta beren estatu eredua Europa eta mundu guztira zabalduko eban estatua! Estatu naziñuan sortzaillea. Citoyen-ak gora eta behera. Eta inor baiño nazionalistagoa! Errepublikan oiñarrituta eta nahi duana baiña itxura arrazionala dakan nazionalimoa, baina azken finean nazionalismo zapaltzaillea. Nago Eibarren bertan be, gure espainiar estatalismoa errepublikanoek ekarri ebela...Gero sozialistek mimetizatu ebena...

antxon
antxon dio:
2005/11/24 00:47

Fernando Ahaztu iatak. Asier Sarasua eta konpañiaren liburuan aurkezpenean egon nok. Aretoa beteta. Nostalgiaz blai. Baiña bueno...Ondo. Liburuak, danak saldu jittuek. Spinozakin habil. Ondo. Baikortasunaren filosofikoa dok -neretako-. Irakurri dok zorionaz zer diñon? Laster arte

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: