Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Hau ta hori ta bestia, joik buruakin postia / Anton Artamendi: Euskal Herrixa identidade aldetik hobeto dagok baiña larri

Anton Artamendi: Euskal Herrixa identidade aldetik hobeto dagok baiña larri

Fernando 2005/12/22 04:03

Jose Antonio (Anton) Artamendi Mugerza filosofo eibartarrak orain dala gitxi atara daben, Hablando con Zubiri-Sobre la identidad Nacional, desde "sobre la esencia", liburu sakona eta aktualidade haundikuaren inguruan egin detsagu alkarrizketia, aurrez bere kurrikulum aberatsa errepasauta. Antonek ikasketak Eibarren hasi Donostian ea Gasteizko seminarixuan jarraittu eta Erroman biribildu zittuan, Aristoteles eta Alemaniako filosofuak lantzen. Ondorenian Parisera juan zan eta han Merleau Ponti ezagutu eta beran obra filosofikuan gaiñian egin zeban tesisa. Honuntz bueltatu eta irakasle moduan biharrian hasi zan, Donosian. Gero Madrilleko Complutenxsera juan eta, hor zeguala Zubirik deittu eta bost urte emon eta Donostiako EUTGn eta Deustuan jardun dau, eta bertan jubilau da baiña ondiokan be biharrian dihardu, erregular, liburu barrixak eten barik prestatzen. Galdera: Zer da zuretako filosofixia? Erantzuna:Azalpenak kenduta, berez dana azaltzia, errealidadia azaltzen saiatzia. Arrazoia topatzen ibilli barik. Berez dana azaldu, oreka lortuz bizi izateko. Filosofixia ez dok profesiño edo okupaziñua, filodofixia dok personian existenzia intelektualaren oiñarrizko faktoria. G: zein izan da zure pretensiñua honekin liburuakin? E: Askok egitten dau bestiek esandakuak barriro be esan. Nik egin dotena da, Zubirik esaten dabena landu, berarekin dialogua eginda. Zubirik esanten dau zer dan izatia eta nik diñot zer dan herri izatia. Begira zer gertatu dan Kataluiñan, eurak naziñua dirala esan dabenian. Zubirirendako izatia da inguruakin era bateko hartu-emona eukitzia eta gaiñera, Eibarren esaten dogun moduan, "hacer frente a la vida jarqui". Neretako Zubiri izan dok haundiñeitakua. Filosofixa guztixa, Platonetik Hegelerarte konzeptualismuan bidez juan dok. Horregittik jiñok Zubirik,ordua dala pentsamentuaren uretan sartu eta hor norberan izatiari eusteko, zegaittik eze herrixen eta personen bizitza mobitzen daben interesak isildu eragin jittuek. G: Pako Garmendia Deustuko soziologuak egindako sarreratik zer azpimarkatuko zenduke? E: Ba, identidadiaren oiñarrizko kontuak jarabizatela, hori problemiori filosofixatik eta Xabier Zubirikin topo eginda. Horrekin lotuta, identidade nazionala landuz erantzunak baiño gehixago galderak formulatzen dittudala.Esate baterako: Zer naiz ez naizenarekin konparauta?. Holan, Zubirik eskeñitako herreminttekin giza-edukixetan sakonduz. Baitta be euskaldunok dakagun ohitturia nungua zara batekin identifikatzeko eta horrek personiaren identifikaziño soziala dakarrela. G: Identidade linguistikuan gaiñian be badiharduzu, zer esan gura dozu? Identidade linguistikuak biharrezkua dan berezitasuna emoten desku, oiñarrizko nortasuna. Ondo dagok inglesa sartzia eskoletan, baiña ez jaukau erreza. Hau gaixau 17urtekin landuta nekan. Izan diranak, nortasuna izan eta dakenak, iraungo juek; bestiak pikutara. Guk euskeria aurrera ataratzeko zeozer barrixa eta geuria sortu biharko dogu. Esate baterako Arzakek eta egin daben moduan sukaldarixakin, kalidadeko eskopetia, makiña barrixak...betiko modeluekin jai dagok; holan bestiak ondo eta guk porrota. Gaurkotasuna galdu barik aukera barrixak sortu bihar dittuk dana dok eta prozesua, dana aldakorra dok eta holan ez badok egitten heriotza. G: Zure ustez Europan zer egin biharko litzateke herrixekin? E: Europan gertatu leikek eta oso probablia dok Inglesa oraingo moduan, gero be jaun ta jabe izatia, eta alemana eta beste bateron batzuk salbatzia, batez be estadua euki eta aberats samarrak diranak. Eta bestiak desagertu, aurretik uniformizatuta. Hori ebitatau gura bajuau influentzia bihar juagu. Hau gaixau 17urtekin landuta nekan. Izan diranak, nortasuna dakenak, iraungo dabe, bestiak pikutara. Hor demaseko desafixua jaukagu. G: "Pueblo" konzeptua be badarabizu. E: Gizakixa bestiakin da, bestia barik ez da norbera. Orduan gizartia bizitzeko era bat dok; gauzen aurrian posiziñua hartzeko kontestua. Herri bat existiduko dok sinboluak modu zehatz batian erabiltzen bajittuk, baiña beti errealidadia aktuakiazatuta, mugatu barik. Era horretan gai izango dok bere errealidadia eskaintzeko, auzo globala osatzen daben beste sujetueri. G: Identidade personala eta nazionala uztargarrixak dira? E: Sujetuaren identidadia gizakixaren esperientzia reflesibuan sortzen dok. Eta, bata zein bestia osatzeko tesisak bardin balixo juek bai personiandako, bai identidade kolektibuendako eta baitta gertaera sozialendako be. Euskal Herrixa identidade aldetik hobeto dagok baiña larri, inguruak dominatzen dabelako eta, goittik beherakua, hizkuntza lapurtuz hasten diralako lapurreta guztixak. Identidaia sortzeko errealidadiari aurre era zehatz batian egin bihar jakok, beti be aktualizaziñua kontuan izanda eta ,erregular, pentsatuta prozesu historikua dala. Halan da be, identidadia barrizteko kontuan euki bihar dok partikularidadia, globalidadia, lokalidadia, generalidadia eta baitta berezi izatia be, hórrek danok eskua emonda doiazela. Horregaittik gizakixan dibersidadian esperientziak eta baloria probetxu ekonomikora mugatzia, historixia mutilau eta kondenatzia dok, sormen gaittasuna antzutu egitten dok eta. G: Zehaztuko zenduke hori? E: Horrekin esan gura juat guretako identidadiak bere harriskuak dittuala, baiña baitta aukerak be, azken baten problemia eta soluziñua izan leikezak eta. G. Zelan ikusten dozu filosofixia Eibarren? Ez juat ikusten , zegaittik eze Eibar teknikiaz arduratu dok . G. Hurrengo publikaziñuak zeintzuk izango dira, demaseko etorrixa eta gogua ikusten detsut eta, biharrian jarraitzeko? E: Martxan jittuat Jalones para una posible recuperación dela cultura vasca. Beste bat, Teknika y civilización eta azkenik, Filosofia vasca. Laster kalian egongo dok, inprentan dagok eta, El sujeto de la historia.

Eta Kitto astekarian argitaratua (05-12-16)

etiketak: Gogoetak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: