Aurkezpen berbak
Lehenengo eta behin nire ondo etorria eman nahi diot irakurtzen eta iritzi-trukean ibilki dabilen horri, iustaposizio sortzailearena eginez.
Hori esan eta gero, zera: "barne huts diren kanpo ederrez inguratua nago" zioen Oteitzak eta niri zer pentsatua eman dit eta emango esaldi horrek. Zenbateraino ote hori horrela bolgaren mundura salto egin dugunon kasuan?. Bederen, barne huts horrena, gero, ez ote da hala izango!. Nire helburua eta estiloa komunikazio-estretegietan jardutea, portua harrapatzea, porturatzea baino, nabigatzea gehiago izango delakoan nago, ibilki jardutea; gogoetei delako "derive" gisakoak eginez, zertzelada filosofiko-kontzeptualen laguntzaz. Blogera salto egiteko erabakia hartzea ez da samurra izan, baina horretan Joxe Aranzabalen aholku eta animoek, eskerrik asko, Joxe,eta nire egoerak zerikusia izan dute. Azken baten, José San Pedrok bere hitzaldietako baten sarreran esango lekeen moduan, "No he venido aquí a hacer retórica, ni literatura... nik neuk, "ni dialectica" gehituko neuke, "he venido aquí a vivir, a vivir cuando se me está acabando la vida y, por tanto, disfrutarla más". Bada horrelako zerbait eta gisa horretako aldartearekin nator beraz blogera.
Ziur asko, nire-gure egoeran dagoenak gauzak beste era horretan ere ikusten dituelako. Gaitz larriak izakiaren dimentsio nagusi biak: espazioa eta denbora eta deklinazioz, horiei lotua dagoen pentsamenduak, kontestuaren arabera gaitzaren gaiak hartzen du gaina, baina, zorionez, ez da beti erreferentzia-gai bakarra. "Bizitza opari" leloa dela medio, aldarte eta jarrera adoretsu eta kementsua eta baita oldarkorra ere sustatzen delako, bizitzaren hariari eusteko, edozein gerlatan lez. Spinozak dioen moduan, "La voie de la salut est la voie même de l'expression: devenir espressif c'est-à-dire devenir actif", Jon Enbeitak bere kantuetako batean dioen moduan: "une bakotxa bizitzea da zorion giltza, bestea ez da bizitza".
Lurker honek gustora irakorri jittuk hire bixak. Animo hi!. Besarkada estu-estu bat Fernando.