Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Hau ta hori ta bestia, joik buruakin postia / ERLEA GURE SENDAGILE.

ERLEA GURE SENDAGILE.

Fernando 2005/12/22 04:03

Hori da irakurri berri dudan liburuaren izenburua. Autorea Julio Cesar argentinar mediku, zirujau eta baita homeopata ere. Bere helbidea, (epumer@infovia.com.ar) Baditu beste publikazio batzuk ere baina ospetsuena "Apiterapia Hoy. En Argentina y Cuba eta, "Apiterapia Hoy, En Argentina, Cuba, Uruguay y Colombia" biak ahituak. Gizon aurrerazale eta kritikotzat daukate bere jarraitzaileek. Liburua Argia Liburuak sailean argitaratu dute eta helburua Apiterapiaren ikuspegi orokor eta zehatza, sorburu testuari lotuta, euskara samurrean ematea dela diote atarikoan Luis Mari Intzak(gazpio@euskalnet.net) eta Pello Zibiriak(zubiria@argia.com) liburuaren euskarazko bertsioaren apilariek. Itzulpena Malores Etxeberria eta Pelo Zibiriak egin dute, baina ez da, jakina, erleen inguruan euskaraz dagoen liburu bakarra. Euskarazko produkzioaren berri nahi duenak Mikel Celestinok egindako "Erle gobernatzallen gidariya" izenbua duen web gunean (www,euskalnet.net/mikelc/index.htm) aurkituko du. Eta,orokorren, gai honen inguruan sakondu nahi duenak badu aukera honako helbidera jota:www.argia.com/apiterapia. Esango nuke liburua gomendagarria dela hainbat gaitzen aurrerabide alternatiboa erakusten duelako. Alde horretatik, liburuaren balioa da erleek sortzen duten produktuen gaineko informazioa eta aplikazioak modu dibulgatiboan denon eskura jartzea. Gaia kokatzen. Gaia kokatze aldera, esan liteke, gizakiak, idazten hasi zenetik utzi dituela polena, eztia, ezkoa eta propolioa sendagai gisa erabiltzen zela dioten aipamenak Egipto, Mesopotamia,Txina eta abarretan. Bestalde, adituek diotenez, naturaren baitan erlearen familiaren elikadura eta gaitzen kontrako defentsa hauek oso eraginkorrak izan dira. Akatsik ez dute izan, eta horren ondorioz erleak milaka urtez iraun du gizakiaren esku-hartzerik gabe. Komeni da gogoratzea apiterapia bloke sozialistako herrialdeetan egindako ikerketa publikoak bultzatu zuela: Errumanian lehenik eta Errusian gero. Denborarekin, eta gaztelaniaz mintzo diren herrialdeen zorionerako, Kubak urrats horien jarraipena egin zuen, eta ez bakarrik apiterapiaren, oro har medikuntzaren abanguardian jarri zen; eta ugarte horretako zientzi produkzioak bete zuen gaztelaniaz zegoen hutsunea. Erleek sortzen duten haibat produktu eta horien aplikazioak Liburuaren lehen atalak Apitoxinaz, erleen pozoiaz dihardu eta dio erabilera asko dituela eta efikazia izugarria erabilera enpiriko moduan, batez ere hezurretarako. Autoreak dioenez, maiz hitzegiten da artritis,artrosia eta bestelako hezur-gaitzez eta pozoiaren sendatze-aukeraz. Sasoi batean minez zegoen gorputz ataletan jartzen zen erleak bere eztena sar zezan. Gaur ikerketa zientifikoek berresten dituzte herri jakintzaren uste horiek. Produktuen eremuan banan-banan hasteko, Argizaria-Ezkona dugu substantzietan koipetsuena; horregatik erabiltzen da gehienetan beste prestakinetarako, batez ere kosmetikan eta baita industrian ere. Erregina-jalea dietaren osagarri gisa hartu behar da medikuaren tratamenduaren arabera. Bioestimulatzailea naturala da eta honako erabilera egokia du: gripearen kontrakoa,emakumeen hilekoaren arazoak konpontzeko, pixaren inkontinentzia tratatzeko, astenia edo sexu inpotentziaren kasuetan ere erabiltzen da. Azkenik esan, Down sindromea duten haurren garapen mentala nabarmen hobetzen duela eta demostratuta dagoela. Eztiaren gainean autoreak dio betiko aplikazioez at, emakuarendako, menopausiarekin dagoenean garrantzitsua dela, ohi baino kaltzio gehiago galtzen duelako. Horrekin batera antibiotikoak hartzen diharduenari eztia jogurtarekin batera hartzea komeni zaio. Eta, dermatologia mailan larruazalaren leungarri ona da eztia zikratizatzaileam baita. Erabilera horiez gain, arteriosklerosia eta osteoposiaren arloan ere onuragarria gertatzen da, diuretikoendako gomendagarria eta baita ere lasaigarri eta lokarrarazteko ahalmena damaigu. Polenari dagokionez, zirkulazio kontuetan oso gomendagarria da eta estresa dela medio galtzen den kemena berreskuratzen laguntzen du. Horregatik suspergarria da sexu inpotentzia kasuetan. Bista nekatuta dagonean aski da iluntzean polena hartzea nekea gainditzeko. "A" bitamina asko duenez azaleko gaitz kronikoa dutenendako azala bere onera ekartzeko laguntzaile ona da. Hezur gaitzen eremuan artrosi edo erreuma deformatzaileari aurre egiteko erabilgarria da. Ildo beretik edozein jatorriko depresioetan eragain handia dauka burmuinean eragiten duelako. Propolia Erleen produktuen artean gehien aztertua da eta herritarrek gehien ezagutzen dutena izan arren, medikuen artean alderantziz gertatzen da. Adierazi beharra dago propoliak ez duela dena sendatzen, baina liburuan kapitulu luzeena berari eskeinitakoa dela. Propoliaren aplikazioa hainbat esparrutakoa da, ia amai gabea. Nagusietakoak aipatze arren, hona hemen: zauri traumatikoak, zorne-zorroak, mikosiak, otitis-zorroak, otitis kronikoa, erredurak,dermatitisak.... Hori guztia, bere konposaketa bai mineral bai bitamina mailan oso aberatsa delako. Mineraletan, honakoak ditu: alumioa, barioa, bismutoa, kaltzioa, astrontzioa, kobaltoa, kobrea, burnia, magnesioa, manganesoa,nukela, zilarra, silizioa, banadioa eta zinka. Bitaminak, ostera, hauek: A, B2, B6, C, E, azido nikotinikoa eta azido pantotenikoa. Horiei gehitu behar zaie propoliak dituen polen hondarren bitaminak. Azpimarragarri gisa jakinaren gainean egotea komeni da eta ez ahaztu, propoliak 250 osagai ezagunetik gora dituela eta giza gorputzean substantzia bizi baten moduan lan egiten detenak direla. Amaiera moduan. Liburuaren azken atal biak informazio ez terapeitikoa dakarkigute. Alde batetik, "Erlazain eta erlezaleek kontuan eduki behar dutena" deituriko atala. Hor hainbat zibilizaziok erleekiko izan duen harremana, lurra eta erlearen artekoa; desforestazioaren ondorioak... Horrekin batera, izenburuak dionari eutsiz, erlazainendako aholkuak eta kaliateari eta produktu garbiei garrantzia emateko lehentasuna kontuan hartzea, ekoizten dituzten produktuak inongo adulterazio barik egin behar direlarik, osasunarendako onuragarriak gertatu behar dira eta. Eta,bestetik, Babelis doktorearen historia. Babelis doktorea Siberian jaioa 1919an, mediku ikasketak egin eta gero Lituanian doktoradua lortu zuena. Gerra handitik bizirek atera eta bere herriaren independentzia lortuta, Almaniara migratu zuen. Hor mediku lanetan jardun eta gero Argentinara joan zen eta ordurako erlazain ere bazen.

Xerkatzaile nekaezina, apiterapiaren balio sendatzaileen eta erabilera herrikoa alde konbentzimenduz borrokatu zuen, baina batez ere propoliaren erabileraren abantailak goraiipatuz. Jardun horrek medikunta ofizialaren aldekoen kritika eta erasoei enpirismoz eta emaitzez erantzuten zien, baina, hala ere, zoritxarrez, bizitza osoan izan zuen sektore korporattibista horrengandiko fagozitazioa jasan beharra.

etiketak: Gogoetak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: