Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Hau ta hori ta bestia, joik buruakin postia / ELKARRI, XERKATZAILE NEKAEZINA.

ELKARRI, XERKATZAILE NEKAEZINA.

Fernando 2005/12/22 04:03

Azken batzarra eta gero, honako gogoeta egitea otu zait, Elkarrik egindako ibilbideak tamalez zeresan gutxiegi sortu baitu eta nik uste merezi duela. Nire ustez Elkarrik hainbat ekarpen egin dizkio euskal jendarte-gizarteari eta horien artean, honakoak azpimarratuko nituzke:

Lehenengo eta behin, jarduera politikoaren bakeginza-normalizazio esparru korapilotsuan, alderdien eta Euskal Herriko politikagintzaren bilakaera eraginkorra elikatzea litzateke, lengoaia eta batez ere kontzeptu berriak gizarteratu eta denon ahotan jarriz, gizarte-jendarteak bereganatu dituelatik. Horrek, bere eragin oso positiboa izan duelarik hiritarren pertzepzio eta sentsibilitatean, azken baten hori baita kontzeptualizazioren zeregina. Bernardo Atxagak ere honela dio, Elkarri aldizkarian egindako elkarrizketa batean, eta Lekuak" bere liburu berrian jasotakoak: "txarrena da gehiengo bat diskurtso mortu horien artean harrapatuta gaudela, eta zerbait berri esan nahi dugun bakoitzean momiak esnatu eta karrika hasten zaigula. Hitz berriak behar ditugu, eta Elkarrik nik uste, hortxe du aukera. Baina eufemismorik ez, arren. Benetako hitz berriak".

Hurrengo ekarpena nik bakegintzan jarduteko metodologia kotrastatuetako baten ekarpena egitea azpimarkatuko nuke. Baita ere, horren prozesua temati eta inoiz etsi barik eta baikortasun miresgarriz, kanpoko esperientzia egokiak ekarri eta horien esperimentazioa sozializatu eta berton garatuz. Hasieran izan zuen konsentimendua, denboraren joanean konbentzimendu bihurtuz.

Uste dut era horretan lana eginez, Elkarrik izena eta izana uztartzea lortu duela. Horren ondoria lirateke egindako kanpainetako sinadura bilketen arrakasta. Jokaera horrek, nire iritziz demokrazia igatua eta elektistarendako badauka halako lekzio, gutxienez, txikia. Eta, horrez gain, babes horrek sinesgarritasuna eta funtzionamendu-autonomia eta morrontzarik eza ekarridio, beste erakunde bat edo besterekin gertatu ez bezala.

Faktore guzti horiek halako imaginario transbertsala sortu eta finkatu du, sasoi gogor eta latzetan esperantza sortu eta horri baikortasunez eustea izan da Elkarriren beste ekarpen garrantzitsuetako bat.

Ahatik, erregular, baita ere, ez kritikatu, hori baita biziki erraza norberak deus gutxi eginez. Orduan, Elkarriren ibilbideari erreparatuz, kritikatu baino gehiago egin-eragin bektore horiekiko akats edo-ta desegokitzat jotzen ditudan ekimenak, honakoak lirateke: Alde batetik tarteka alderdiei merezi izan duten baino protagonismo handiagoa ematea muturka ibili direnean eta, horretan kemena eta adorea xahutuz jardutea,bestelako herrigintza lanean jardun beharrean. Horrekin esan gura dut, batez ere gerora begira, modestiaz, Eraginek kontuan izan dezan, sasoiak desberdinak izan arren. Azken baten, Elkarri-Eraginen ezaugarri nagusietakoa gizarte-jendarte erakundea izatea baita. Akatsei dagokienez, uste dut gazteriarekiko erakarmen-indarraren ahuldadea izan da, nahiz eta bere garain ikastunitatea egin. Arlo horretan ziur nago saioak egin direla baina baliabide faltak eta estrategia(?) izan direla kale egitearen faktoreak. Beste aldetik, uste dut Jonan Lehendakariaren aholkulari gisa agertzen saiatu zirela batzuk seguru asko bera zein erakundea bentiladorea atera eta zipristinduz. Baina, tamalgarriena da Elkarrik ez zuela deus esan eta nahiz eta ekimen puntuala izan, Lehendakariaren kontsulta deira joatea, aurrreko zein atzeko atzeko atetik denak joaten baitira, uste dut sektore batean sinesgarritasuna urritzea ekarri zuela eta hori argitzen gehiago saiatu beharra zegoela, errezeloak zeudeen sektore batean joera hori ez handitzeko. Akatstzat jo beharko genuke baita ere,euskararekiko ekidistantzia, deskriminazio positiboa aplikatu beharrean; batez ere azken sasoiotan, eta, adibide moduan, hor daude azken agerraldietako pankartak.

Esanak esan, ostera, ez nuke amaitu gura arestiko ildoa alde batera laga eta Elkarriren ausardia azpimarratu barik. Esaterako, Lizarra-Garaziko garaian gehiengo sozialarekin bat eginda jardun zuelako, bere baitan eraginez.

Eta, azkenik, bere burua begirada posible guztietatik kuestionatuz, egin berri duen prozesua eta erabakia hartzeko gaitasuna. Hori da hainbatek: alderdi, elkarte, bazkunek eta herri-erakundek egin beharko lukeena, jakina, desagertu ala bakotxaren jarduera garai berrietara egokituz eta birformalizatuz. Horregatik Eragini eragile izatea opa diot, benetan sasoi erabakitzaileak badatoz bederen, eta hala dirudi, bere esperientzia enpirikoa oinarri, ekarpenak eginez.

etiketak: Gogoetak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: