Eibarko euskara
Atzo, Portalean aurkeztu zan Eibarko euskara" liburua. Aintzane Agirrebeñak, Asier Sarasuak eta Leire Zenarruzabeitiak egindakua.
Aretua jendez gaiñezka egon zan, batez be edadeko jendia. Inguruko herrietakuak be bertan izan ziran. Serafin Basaurik Eibarko euskerian gaiñeko historixia egin zeban labur-labur. Serafiñek gauza askon artian esan zeban, gaur egunian konkistau biharreko lekua ziber-espaziua dala eta eibar.org aittatu eban.
Gero, Leirek zertan oiñarritu diran esan zeban. Ostian, Asierrek liburuan nundik norakuak azaldu zeskuzen. Eta amaitzeko, Aintzanek joko bat proposau zeskun: hainbat herrixetako grabaziñuak jarri eta guk asmatu bihar izan genduazen zein herrittakua zan hizlarixa. Orduan bai berriketia! Hori Ermukua, Hau bizkaittarra, Hauxe Leinzkua. Oso era politta aurkezpena amaitzeko.
Liburuak amaittu egin ziran, eta DVDiak ez ziran aillegau. Baiña hillan bosterako DVD guztian eta liburu gehixago izango dittugu, hori bai karuago, 15tan.
Nik irakortzeko aukeria izan neban eta benetan bihar ona. Serafiñek esan zeban moduan: oooona! Danondako gomendagarrixa, batez be eibartarrondako.
Holako biharrekin euskeria osotu eta indartu egitten da. Euskalkixa indartu ahala, batua be indartzen dogu. Guria galtzen badogu dana galduko dogulako.
Gaztaiña erriak
Asko gustatzen jata Udazkena, gehixen gustatzen jatan urtarua dala esango neuke. Hego haiziakin oso gaizki ibili arren (buruko miñak eta zoramena), ikaragarri gustatzen jata, mendixan pasiatzia orbel eta haize boladen artian.
Baiña gehixen-gehixen gaztaiña errien usaiña. Umm! Poz-pozik jartzen naiz euren txabolak montatzen hasten diranian.. Umetako akordu pilla bat ekartzen deste, eta usain hori, usan rekonfortante hori, etxe usaiña eta epeltasun adierazlia danak barruak epeltzen destaz, ixa-ixa epifania izan arte:-).
Gero gaztaiñak erosi eta jan. Eskuak izoztuta, gaztaiñak erretzen, ezin zurittuta. Papel kukurutxua poltsikuan gordeta. Eta azkenian atzamar guztiak baltzittuta!
Jarri dozena bat!!
Itoiztik
Badira urte batzuk aurrenekoz egon nintzela Itoitzen. Orduan obrak hasi barik zeuden, dena ikutu gabe. Lehengo ibarra ezagutu nuen.
Hiru lagun joan ginen: Karmele, Kontxi eta hirurok. Elkarrekin egiten genuen lehengo asteburu-pasa zen. Kantuak dioen moduan: gazteak ginen, zoroak ginen. Garraldara joan ginen lagun bat bisitatzera: Xamar. Berak erakutsi zigun eskualdea, Longida ibarra, Aezkoa eta Erro ibar zati bat. Bertako irratiaren jaian ere egon ginen: Irati irratia (kasualitatea, gu joandako asteburuan izan behar). Xamarrek paraje zoragarriak erakutsi eta deskubritu zizkigun. Oso ondo pasatu genuen. Asteburu hori kariño handiz gordetzen dun buruan.
Hainbat bider izan naiz Itoitzen. Kableak moztu baino aste bete lehenago han izan nintzen, baita kableak moztu ostean ere. Jende askorekin joan naiz bertara, asko gustatzen zitzaidan tokia zelako
Baina aspaldi bertan izan barik. Banekien sufrituko nuela, negar egingo nuela. Noizbait pasatu behar, ordea.
Egin duten astakeria, izugarria da alde guztietatik: natura, historia, ekonomia, artea, segurtasuna...Oraindik sasoiz daude, gelditzeko sasoiz. Ezer okerragorik gertatu baino lehen. Gertatu egingo da-eta, ez badute atzera egiten.
Oroitzapen zoragarriak ke bihurtu dizkidate. Ez diet barkatzen Urralburu, Aragon, Otano, Alli, Sanz eta euren mariatxieri. Berraragiztatzerik; hau da, reenkarnaziorik balego, txarrena desio diet: Guatemalan birjaiotzea, kaleko txakur bihurtuta, hori baita Lurrean eraman daitekeen bizimodurik latzena. Hala bedi!
Barixakuko afarixa
Hau da nere lelehengo mezua! Azkenian! Hainbat arazo, zalantza eta buru-jan izan ostian hamen bloga. Ia zeozer politta egittia lortzen dodan!
Hasierako probak barixakuan egin nittuan. Batueraz hasi nintzan idazten. Gero eibarnauten afarixan bloga aurkeztu eben. Diseiñua, besterik ez zeguan-eta. Iturrik esan zestan Eibarko euskeran idatzi bihar nebala, eta ixa konbentzidu egin ninduan. Dana dala, batuera be sartuko dot mezu batzuetan.
Afarixak emon desta aukeria lelehengo mezua idazteko, mezu alaixagua, atzo pentsauta nekana baiño. Egixa esan, ondo pasau genduan. Bomba soziedadiak ez dau hainbeste kultura iñoiz ezagutu! Liburu biren aurkezpena eta Tagzanian azalpena. Baitta liburu zozketia be -neri bat tokau jatan :-)-. Azkenian pote bat hartzera juan giñan eta batzuen kasuan bat baiño gehixago (eta baten batek, danak etxera juan, zerrendako beste batekin alkartu eta goizeko seiretan aillegau zan etxera. Baiña ez dot izenik emongo).
Oso gustora izan giñan. Zerredako batzuk ezagutu, eta ezagunekin berba egitteko aukeria. Gauza berezixa da zerrendia: ezezagunen lagunak izan geinke eta alkarreri itzelak bota. Gero, afarixetan-eta, edukaziñua handixagua da, eta askoz hobeto tratatzen dogu alkar.
Hurrengo afarirako prometidu neban euskal pastela egittia. Hortaz, ikasten hasi bihar.