Barixakuko afarixa
Hau da nere lelehengo mezua! Azkenian! Hainbat arazo, zalantza eta buru-jan izan ostian hamen bloga. Ia zeozer politta egittia lortzen dodan!
Hasierako probak barixakuan egin nittuan. Batueraz hasi nintzan idazten. Gero eibarnauten afarixan bloga aurkeztu eben. Diseiñua, besterik ez zeguan-eta. Iturrik esan zestan Eibarko euskeran idatzi bihar nebala, eta ixa konbentzidu egin ninduan. Dana dala, batuera be sartuko dot mezu batzuetan.
Afarixak emon desta aukeria lelehengo mezua idazteko, mezu alaixagua, atzo pentsauta nekana baiño. Egixa esan, ondo pasau genduan. Bomba soziedadiak ez dau hainbeste kultura iñoiz ezagutu! Liburu biren aurkezpena eta Tagzanian azalpena. Baitta liburu zozketia be -neri bat tokau jatan :-)-. Azkenian pote bat hartzera juan giñan eta batzuen kasuan bat baiño gehixago (eta baten batek, danak etxera juan, zerrendako beste batekin alkartu eta goizeko seiretan aillegau zan etxera. Baiña ez dot izenik emongo).
Oso gustora izan giñan. Zerredako batzuk ezagutu, eta ezagunekin berba egitteko aukeria. Gauza berezixa da zerrendia: ezezagunen lagunak izan geinke eta alkarreri itzelak bota. Gero, afarixetan-eta, edukaziñua handixagua da, eta askoz hobeto tratatzen dogu alkar.
Hurrengo afarirako prometidu neban euskal pastela egittia. Hortaz, ikasten hasi bihar.
Aupa Leire,
poztu nintzan barikuan zu ezagutzeaz, zerrendako animadorarik handiena zeu zara ta (ponpoi bako animadoria, baina animadoria azken baten). Hurrengoan berba gehiago egingo dogu, eta, esan neutsun moduan, honezkero hasi naz zure bizkotxo integralak famatzen Galdakon. Bisto i no bisto izan zan etxera eroan neban bizkotxo zati ha.
Ondo etorri ba, eta gozau!