Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Gaztaiña erriak

Gaztaiña erriak

Leire Narbaiza 2005/11/23 12:40

Asko gustatzen jata Udazkena, gehixen gustatzen jatan urtarua dala esango neuke. Hego haiziakin oso gaizki ibili arren (buruko miñak eta zoramena), ikaragarri gustatzen jata, mendixan pasiatzia orbel eta haize boladen artian.

Baiña gehixen-gehixen gaztaiña errien usaiña. Umm! Poz-pozik jartzen naiz euren txabolak montatzen hasten diranian.. Umetako akordu pilla bat ekartzen deste, eta usain hori, usan rekonfortante hori, etxe usaiña eta epeltasun adierazlia danak barruak epeltzen destaz, ixa-ixa epifania izan arte:-).

Gero gaztaiñak erosi eta jan. Eskuak izoztuta, gaztaiñak erretzen, ezin zurittuta. Papel kukurutxua poltsikuan gordeta. Eta azkenian atzamar guztiak baltzittuta!

Jarri dozena bat!!

etiketak: udazkena
xare
xare dio:
2005/11/24 13:25

Neri be bai, batezbe Goñiko basoetan barrena, pago eta haritz artean, Treku eta Txargain aldera...uuumm, a ze oroitzapenak!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua