Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Itoiztik

Itoiztik

Leire Narbaiza 2005/11/22 13:11

Badira urte batzuk aurrenekoz egon nintzela Itoitzen. Orduan obrak hasi barik zeuden, dena ikutu gabe. Lehengo ibarra ezagutu nuen.

Hiru lagun joan ginen: Karmele, Kontxi eta hirurok. Elkarrekin egiten genuen lehengo asteburu-pasa zen. Kantuak dioen moduan: gazteak ginen, zoroak ginen. Garraldara joan ginen lagun bat bisitatzera: Xamar. Berak erakutsi zigun eskualdea, Longida ibarra, Aezkoa eta Erro ibar zati bat. Bertako irratiaren jaian ere egon ginen: Irati irratia (kasualitatea, gu joandako asteburuan izan behar). Xamarrek paraje zoragarriak erakutsi eta deskubritu zizkigun. Oso ondo pasatu genuen. Asteburu hori kariño handiz gordetzen dun buruan.

Hainbat bider izan naiz Itoitzen. Kableak moztu baino aste bete lehenago han izan nintzen, baita kableak moztu ostean ere. Jende askorekin joan naiz bertara, asko gustatzen zitzaidan tokia zelako

Baina aspaldi bertan izan barik. Banekien sufrituko nuela, negar egingo nuela. Noizbait pasatu behar, ordea.

Egin duten astakeria, izugarria da alde guztietatik: natura, historia, ekonomia, artea, segurtasuna...Oraindik sasoiz daude, gelditzeko sasoiz. Ezer okerragorik gertatu baino lehen. Gertatu egingo da-eta, ez badute atzera egiten.

Oroitzapen zoragarriak ke bihurtu dizkidate. Ez diet barkatzen Urralburu, Aragon, Otano, Alli, Sanz eta euren mariatxieri. Berraragiztatzerik; hau da, reenkarnaziorik balego, txarrena desio diet: Guatemalan birjaiotzea, kaleko txakur bihurtuta, hori baita Lurrean eraman daitekeen bizimodurik latzena. Hala bedi!

etiketak: Itoitz
Aritz
Aritz dio:
2005/11/22 16:53

Ni ere Itoizen izan naiz hainbatetan. Telebistan lan egiten nuelarik, Solidarioak bunker hartan itxi ziren 3-4 egunak eman nituen bertan. Gero, ur azpian geratuko den edo hauts bilakatu duten ondareari buruzko beste erreportaitxo bat egin nuen Orbaitzen, Itoitzen, Artozkizen,...askotan tokatu zait bertan egotea.

Itoitzko kasuarekin debilidade berezia dut. Izan ere, ama Irunberrikoa baita (hasierako asmoa urtegia bertan egitea izan zen). Noizbait hormatzar horrek Kitto esaten badu, herria 10 minututan egonen da 20 metroko olatu baten azpian.

Astakeri asko egin ditu Nafar Gobernuak Itoitzen inguruan, baina basatiena bizilagunen esperantza eta ilusioak hiltzea izan da. Herriak eraitsi zituzten eta gero gerokoak. Ehunka pertsonek herri horietan bizitako bizipenen memoria behera bota nahi izan zituzten, etxeekin batera.

Nagoreko behekaldeko bizilagunen malkoak gogoan ditut etxea utzi behar zutela agindu zietenean. Hilerriak ere desegin zituzten (hildakoen "atsedena" ere ez zuten errespetatu). Eta goiz batean herri guztia behera, herri guztia hilerri.

Zer behar zuten horretarako? Herriak ezin ziren zutik mantendu nahiz eta gero urak estali? Koordinadorako eta Solidarioetako kideen etxeak eraitsi zituzten lehenbizi. Mendeku goseak mugiarazten ditu.

Zein zitalak diren!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua