Blog sorta ederra
Arrateko_Ama
2004/07/23 23:17
Blog ikastaroa izan eta astebetera, martxa bizian doa blog komunitatea.
Esan daiteke blog hauek martxan daudela, mezuak argitaratzen, eta editore pertsonal bat arduradun dutela.
Lehenagotik zebiltzan martxan Eneko Astigarragarenak ( Kulturala eta Prospektiba ), Luistxoren Ingelesen Hilerria eta Mikel Larreategiren errals weblog
Orain abiatu dira jada.
- Markos Zapiain. Markos irakasle, filosofo, eta idazle sarkastiko bat da.
- Amatiño. Luis Alberto Aranberri kazetari ezaguna da, eta EAJ EBBko komunikazio arduraduna da gaur egunean.
- Dantzing. Oier Araolaza kazetaria, dantzaria eta antropologoa da.
- Etiam. Maite Rementeria diseinatzailea da.
- IturriBlog. Mikel Iturria, Irungo eibarnauta bat.
- Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta editorea.
- Matrallako Eibarko irrati librea, fanzine punky baten estetika biribila lortu duen blog ausarta.
Laster gehiago izango dira.