Hemen zaude: Hasiera Blogak Eibartik berbarik berba

Eibartik

berbarik berba

Mendiak, "elurtuta"?

Iruditzen zait "elurtu" aditza gero eta gehiago erabiltzen dela hedabideetan eta, berez, euskaraz oso leku txikia izan duela orain gutxira arte. Nik etxean ez dakit sekula entzun/erabili dudan, baina azken egunotako elurrekin behin eta berriz entzun dugu hedabideetan "Euskal Herria elurtuta dagoela".

Ba, bai. Gure inguruan, behintzat, 1etik 100era igo da "elurtuta" aditza. Asteburuko elurjausiaren ostean, mara-mara entzun dugu "elurtu" aditza han eta hemen. Adibiderako, Sustatun argitaratutako albiste hau:

"Euskal Herria ELURTUTA asteleheneko ESAren satelite-irudian. Paisaia ELURTUAK urtzen ari dira, baina satelite irudietan gordeta geratu dira. ESAren sateliteen irudietan Euskal Herri ELURTUAREN argazki hau atera zuen."

Esango nuke, gure inguruan behintzat, "zurittu" aditza edo "edurrak estali" moduko perifrasiak erabiltzen direla, baina ez "elurtu".

Hiztegi gehienetan agertzen da, egia esan (Elhuyar, Labayru, 3000...), baina Hiztegi Batuan "gutxi erabilia" marka dauka (1) eta Orotarikoan oso-oso fitxa laburra (2). Tradizio txikiko berba dela esango nuke (Hegoaldean, behinik behin), eta gaztelaniazko "nevar/nevado" bikotearen eraginez gero eta hedadura handiagoa hartzen diharduena. Erosoa da, bai; batez ere, itzulpenak egiteko orduan.

Eibarko eta Bergarako hiztegi digital handietan ez dago, esate baterako (www.eibarko-euskara.com
eta www.bergarakoeuskara.net). Adierazgarria begitantzen zait.

Eta? Zer diozue zuek? Eta zuen aittitta-amamek? Mendiak "elurtuta" edo "zurituta" ikusten dituzte?

Urko Izutik

 

Asier Sarasua 2010/01/14

Eibar

Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri 

(Eibar, 1969). Biologoa ikasketaz eta euskaltzalea bokazioz (filologia ikasketak amaitu arte, behintzat). Eibarko euskara eta historia jasotzen ahaleginak egin ditut, batez ere Eibartarren Ahotan proiektuan eta Eibarko hiztegiaren inguruan. Codesyntaxek ematen dit jaten eta errege-erreginak hartzen dizkidate ordurik gehienak. Geratzen zaizkidan tarteetan, Badihardugun aritzen naiz, herririk herri elkarrizketak egiten Ahotsak proiekturako eta, askotan, txori-izenak jasotzen. Gauza arraroagoak badaude munduan.

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

 - Gure argazkiak Flickerren -

Argazkiak Asier Sarasua Aranberri Asier Sarasua argazkiak

 

Azken erantzunak
esanahia eta jatorria MAIER, 2010/08/24
izenen esanahia naroa, 2010/07/21
esanahia eta jatorria Irati, 2010/07/21
Izan berri Nagore, 2010/07/05
Girona ederra Naia A., 2010/07/01
Etiketa lainoa
Ahotsak Ahotsak.com Aldundia Argazkiak Argitalpenak Artxiboa Aurkezpenak Badihardugu Berbarik berba Bertsolaritza Birziklatzea CC Danetik pixkat Danetik_pixkat Egunkaria Egunkaria libre Eibar Eibarko Eibarko euskara Eibarko-euskara Etnografia Euskaltzaindia Euskara Hegaztiak Herri-hizkerak Historia Igerilekua Ikastola Internet Kantagintza Kirola Kultura Liburuak Literatura Musika Natura Sarasua Toponimia Txori izenak Txori-izenak Txorixak Untzaga Urola-kosta Zarauzko-euskara ahotsak argazkiak aurkezpenak berbarik berba birziklapena danetik-pixkat dantza eibar eibartarrak eibartarren-ahotan errebal errepideak euskara familia flickr futbola girona historia hiztegi-batua hiztegia igerilekua ikastola ipuinak ipurua jardunaldiak kirola kultura lanak liburuak margola mogel moluska natura oporrak sarea turismoa udala veleia