Hemen zaude: Hasiera Blogak Ingelesen hilerria joxe

Ingelesen hilerria

joxe

Mezu sekretua

Joan den astean, mezu pribatu sekretua bidali nion Joxe Aranzabali.

Joxe
, sartu Facebook-en: http://www.facebook.com

Hau handia da, Unibertsitate munduan bereziki. Laster dator ona, eta ez badator, etor bedi behintzat Mondragon Unibertsitatera eta HUHEZIra.
Luistxo Fernandez 2007/07/02

Berripaperaren gainbehera

Duela 15 bat urte, hedabide formato zehatz bat ekarri zuen Euskal Herrira Joxe Aranzabalek. Newsletter edo berripapera, komunikazio korporatiborako, tolesdura bat edo birekin gutunazal normal batean sartzen dena postaz bidali ahal izateko... Euskoletter izeneko enpresa bat ere izan zuen Joxek, eta uste dut EHUren Campusa eta Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Berripapera izan zirela bere lehen bi kontratuetako batzuk...

Kolore pare batekin, komunikazio korporatibo efektiboa iruditzen zitzaidan niri newsletter-arena. Edukia, propaganda korporatiboa, batez ere instituzionala, eszeptizismo osoz hartu behar delakoan nago, baina tira, horretarako ere ez zen formatu txarra.

Hala ere, uste dut formatu hau Euskal Herrian Joxek sartu eta gutxira, zaharkitua egotera kondenatua egon dela. Paperezko mailing eta logistika garesti eta konplikatuarekin alderatuta, komunikazio elektronikoak abantailak besterik ez ditu: web eguneratu bat edukiz eta buletin elektroniko batekin hain erraz egin daitezke gauza hauek... Uste dut Joxe ere horretaz jabetuta dagoela: Euskoletter enpresa desaktibatuta dago, baina bera, komunikatzaile gisa, martxa osoan Faroan, eta profesionalki, komunikazio klaseak zein enfokerekin ematen dituen HUHEZI-n argi dago.

Joxek eboluzionatu du. Bere newsletter haiek ere bai. Baina ez espero zitekeen norabide elektroniko horretan. Atzerantz egin dute. Paperezko komunikazio xume horri motz deritzote instituzio gehienek, eta azkenean, kolorezko aldizkariaren estilora jo dute berripaperek. Eredua Emakunderen aldizkari couché eta garestia da, ikusten denez. Administrazio elektronikora goazela esaten digute, baina gure instituzioek nahiago dute gero eta tinta eta kolore gehiago gastuta inprimategian. Komunikatzea baino gehiago, kolorinak erakustea da koxka, dirudienez.

Adibide tontoena, Euskararen Berripaperak ematen digu. Horra, zelako itxura duen orain (eskuman ageri dena da Berripapera):



Berripaper hau izan zen Joxeren ekarpen haietako bat, uste dut. Eredua gero hedatu zela, HPSen ere badakite. Hala baitiote ale berrituan:
Gure Berripapera aintzindaria izan da era honetako argitalpenetan. Gaur egun erakunde, elkarte eta beste era bateko entitateek ere askok kaleratzen dute halakorik.
Baina horrekin batera, aldaketarako logika adierazten digute:
Sortu zenetik hona, komunikazioa bideratzeko bitartekoetan aldaketa handiak egin dira (hedabideak ugaritu, berriak internet bidez zabaldu…) eta orain berriak berehala iristen zaizkio kontsumitzaileari. Guk ere egunerokoetan iragartzen ditugu gure ekimenak eta egindako lanak. Horregatik, Berripapera-k bere lekua egokitu egin behar du eszenario berri horretan. Hilean behin argitaratzen denez, gauzak igaro ondoren,beste patxada batekin aztertuta eman behar ditu. Itxura aldetik aldaketa nabarmena da, irudi ikusgarria, koloretsua, bizia eta atsegina eman nahi izan diogu.
Komunikazio biziena Internetez denez orain... Horretaz jabetu dira!, baina zer egin orduan Berripaperarekin? Kanal horretara egokitu akaso? Eeeez, irudi koloretsura jo.

Interneten ere badago Euskararen Berripapera. PDF formatuan. Ez bilatzeko aukerarik, ez aurkibiderik... Aldaketatxo bat, bai, hala ere, formatu zaharretik hona. Urrira arteko aleek 150 Kb inguruko pisua zeukaten. Azarokoak 4 Mb ditu.



Eguneraketa: hurrengo alea are itsusiagoa da, eta Ukan birus lotsarazleak kutsatua dator, gainera. Mediamarkt barik, Lidl gogoratu dit oraingoan.
Luistxo Fernandez 2006/11/24

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut Tagzania eta CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Nire umeek Manterola deitura daramate, eta argazki piloa egiten diet Flickr zein Argazkiak.org-en.

The English Cemetery

El Mapamóvil


Gora eduki libreak! Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa. Lagundu euskarazko Wikipedia osatzen (hona posta-zerrenda) edo/eta ekin euskarazko azpitituluen alde

Azken erantzunak
Katuak Jozulin, 2010/03/03
ereserki duin bat xabi, 2010/01/09
http://www.achikule.com/ apeescape, 2009/10/11
itzela xabi, 2009/05/26
Hitzaldia Fernando Aranberri, 2009/02/02