Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2008 Urtarrila

Artxiboa Urtarrila 2008

San Andrés de Eibar

Barixakuan liburan aurkezpenian egon nintzan, San Andres elizan bertan. Liburu edarra, erretratuz beteta.

Berandu aillegan nintzan arren ixa ekitaldi osua ikusi eta entzun neban. "Marko inkonparable" horretan ixa edozer da ederra. Azpixan ekitaldixan irudi bat, nere bankutik edo hartuta.San andres

 

 

 

 

 

 

 


Gaztienetakua izango nintzan. Aurreratxuago neskatilla batzuk zeguazen, baiña ixa danak berrogeta hamar urtetik gorakuak. Bestiondako ez ete da interesgarrixa herrixan dakagun artelan bakarrenetakua

Mezetara juaten nintzanian askotan begiratzen gelditzen nintzan erretaulari. Itzela pentsau jata beti. egixa esan, urrunetik ez dira hain ondo apreziatzen dittuan biharrak.
erretaula

Beti galdetu detsat nere buruari zelan ete daguan lotuta hormara ez jausteko, haiñ haundixa izanda. Eta gehixenetan hausnartu dot garbiketan gaiñian. Zenbat hauts eukiko ete dauan goiko edozein irudik; ez dot uste iñr goraiño igoko dabenik hautsa kentzera. Hala bada, nere rekonozimendu osua daka, sekulako lana izan bihar da eta.

Bada ordua eibartarrok gure patrimoniuan kontzientzixa hartzeko. Gauza gitxi dakaguz, baiña joia bat edo beste be bai. Igual honek lagunduko dau horren arduria egitteko eta zaintzeko premiñia edukitzeko.

 

Hala bedi!

 

Gehixago jakin nahi izan ezkero, hona hemen egoibarraren webgunia  http://www.egoibarra.com/Egoibarra/Hitzaldiak/satur_pena_sanandres
Leire Narbaiza 2008/01/30

Gure Eibar koittaua!

Ezagutzen dodan ez eibartar eibarreratu batek beti esten dau Eibarreri igartzen jakola asko sufridu daben herrixa dala. Alde batetik, bere orografixa inposibliak magia-jokuak egittera derrigortu dittuelako gure aurrekuak. Eta bestetik, sufridu dittugun azken gerra guztietan herrixa erre deskuelako —oker ez banago azken 200 urtian 3 bidar egin dau suka bere biharra—. Honeri guztioneri 70. hamarkadako industrializaziñuak ekarri zeban urbanismo salbajia gehitzen badetsagu, dakagun espezimenan zergaittixa agerixan lagatzen dogu.

 

Jakiñekua da gure herrixan soluziñua gatxa dala, espaziuak gitxi, estuak eta aldapatsuak dirala. Halan da be, zeozer egin zeikiala, argi dakat. Ointxe zan gure aukeria, baiña ihes egitten laga detsagu. Betikua, ointxe hilletia joten, ura juan eta presia egiñ!

Aspaldixan Eibarren egon ez danak ez dau herrixa ezagutuko. Hainbeste bota-eta-barrixa-egiñ-ekin, bonbardeautako herrixa dirudi, barren! Kanpotar bat etorriko balitza zergertatzen dan jakin barik horixe pentsauko leuke, seguru!

Zaindu bihar zana, Alfako ofiziñak, adibidez, botata. Arnasia emoteko bihar zana erdigunian parkiak, esate baterako, espekulaziñuan bende. Merkatu plaza barrixa (izen ridikulo autogorrotuan erakusle, sasi-moderno guran) multinazional eta makro denden esku Eroski, Zara), basarrittarak hotzak akabatzen (ez daittezela kejau, danen bistan dagoz-eta). Anbulatorixoko parkia, deseginda, arbola barik, espaloi bihurtuta (zer da hori? Ze nesezidade zeguan hori egitteko?).

Porlana nunahi, eraikitze-lanak edonun. Hori bai, espaloiak zuloz eta koskaz beteta. Calbeton kalia konstruktorien muestrarixo bihurtuta “ze etxe gustatzen jatzu? Eraikitta dakazu gure muestrarixo osua Eibarko Calbetonen, juan eta aukeratu!”

Juan jaku hobetzeko aukeria. Ez dago bueltatzerik. Igual berrogei urte barru, edo ehun, edo auskalo noiz izango dogu/dabe guk galdu dogun oportunidadia!

Hori, baiña, ez da gertatuko dana eskillara mekanikuekin konpontzen dala pentsatzen dogun bittartian. Eta sensibilidade puntu bat garatzen ez badogu.

Herrixak ez dakitt, guk geuk ez dakagu erremedixorik!

Leire Narbaiza 2008/01/28

Berogailua

Duela urte batzuk hotzak akabatzen ibiltzen ginen ia toki guztietan. Tabernak ziren salbatzen gintuzten aterpe ia bakarrak. Luzaroan nonbait egon behar izanez gero, ondo hornituta joatea derrigorrezkoa zen: galtzerdi potoloak, jertse ederrak,....Tapa-tapa eginda ibiltzea beste erremediorik ez genuen.

Tipula formatoa zen niri gustatzen zitzaidana: kamiseta, alkandora, jertsea (bat edo bi), txamarra eta bufanda. Berotu ahala, poliki-poliki kentzen hastekoa. Ez zen erraza klaseak aguantatzea ia berogailurik gabe. Horregatik gure geruza guztiak.

Orain, ostera, beste muturrera pasatu gara. Kalean 5 gradu, baina barruan 23. Trenean, liburutegian, eskolan, euskaltegian....beroak akabatzen (horrelako esamolderik ez dago,barren, euskaraz!). Jendeak maga hutsean egon  nahi du lanean, jertserik barik, eta horretarako jo ta fuego igo berogailua. Ez da normala kalefazioa topera izan eta leihoa zabalik edukitzea beroaren beroaz. Hori bai, egunen batean berogailua hondatu, edo arazoren bat izanez gero, hortzak kriskitinak jotzen ibiliko gara

Zorri hil piztuak gara, aberats berriak. Mutur batetik bestera joan gara, Tropikoan biziko bagina bezala, artilezko galtzerdiak eta alpakazko jertseak alde batera lagata. Makina bat jertse eder eta polit daukat nik armairuan, jantzi ezinda, abandonatuta, toki guztietan ito egiten naizelako; batez ere leku publikoetan...inoren diruarekin erraza da infernuan baino beroago egotea.

Ez berbarik egin aldaketa klimatikoaz, ezta berotze globalaz ere. Are gutxiago energia aurrezteaz. Oilasko lantegi batean bizi direla dirudi. Oiloek erruteko behar duten tenperatura behar dute-eta, lanean jarduteko. koittaduak, gizajuak ilea galdu zuten eta Kantauri alde hau hotzegia da eurentzat!

Txitak hazteko eredua baino nahiago Evo Moralesena, bai horixe!

 

Leire Narbaiza 2008/01/22

Blog aldatuan gaiñian

Zer dakarren blogarixandako bere fotua aurre-aurrian jartziak

Gure eibar.org barrittuta. Horrekin batera gure blogak be barrittuta dagoz. Hasieran asko gustau jatan aldaketia. Oin ez dot esango gustatzen ez jatanik, baiña lehen babestuago sentitzen nintzan; alde batetik, nere gaiñeko ezer jakitzeko klikau egin bihar zalako, eta erretraturik ez zalako ageri. Kontuan izan, bloga sortu baiño lehen Arrateko Amari eskatu netsala ezkutuan argitaratzia, nere izena agertu barik, pentsatzen nebalako jendiak barre egingo zestala. Arrateko Amak, jakiña, ez zestan laga, eta lotsian lotsaz, atrebidu nintzan. Eta ez jata damutzen. Gustora eta komoda sentitzen naiz. Ni neu naiz. Hori askoltxo esatia da, gero! beti okerreko lekuan daguala sentidu daben baten ahotik etorritta. Hau da nere tokixa, eta bertan sartzen diranena be bai, baiña nere neuria da, neure etxia balitza moduan; hipoteka barik, baiña.

Fotografixia hain agerixan jartziak ez desta grazia larregirik egitten, intimidadia galdu dodala emoten desta. Ezagutzen naben jende askok ez desta siñestuko, baiña holakuetan lotsa haundixa sentitzen dot, nahitta lotsa hori disimulatzen ahalegindu. Erretratu hau nik ez neban ezagutzen. Afarin batekua izango da, ez dakitt-eta nundik etara daben. Kostauko jakuen ganorazko bat lortzia, eta esateko ez nago hain gaizki. Ez naiz bape fotogenikia. Erretratuetan beti agertu izan naiz keiñu arraruak egitten, eta ahua zabalik! Hortaz, ixa beti txarto. Gero dakagun super-maxi-hiper-mega autoestima honek ikaragarri laguntzen desku; hau da, hutsa! Zegaittik ez ginduezen haziko geure buruari siñestu eragitten zoragarrixak giñala, edarra, inportantiak, maittagarrixak? Soziologuendako ikerketa gaixa.

Blogak, ostera, ausartagua egin nau, eta hori ez dago txarto. Jarraitzen dot, baiña, kokiltzen, jendiak lerro hónek irakorri dittuala esaten destanian, baitta ezagutzen nabenian be. Egunen baten superauko ete dot? Ez dot uste, hori barru-barruan instalauta dakadan zeozer dalako. Izan leike ohitzia, baiña askotan jarraittuko dot ez-gaitzat hartzen neure burua

Leire Narbaiza 2008/01/21

Fikusak salbatzen

Heroina barrixa dago Eibarren. Bere espezialidadia fikusak erraustatik salbatzea da

Bai, orain super-heroia bihurtu naiz, eta zaborretatik landara abandonauak salbatzen dittu. Honezkero ez deste barriro "animaliazalea" esango, "landarezalea" baiño! Zapiain, landearefilixaz idatzi zeinke!

Atzo trenetik etxera noiala, gabeko hamarrak ondo jota, eta ni be jota neguala adar anorexiko batzuk ikusi nittuan papelan kontenedorian onduan botata. Nere artian pentsau neban: zetan dabiz, nungo adarrak ete dira? Eta aurrera juan ahala, nun konturatzen naizen fikus bat zala! Eta bizirik zeguala! Rakitiko samar eguan, baiña zittuan ostuak berde-berde zeguazen. Seguramente kalefaziñuak egindako kaltiak. Makurtu nintzan hobeto ikusteko, eta hara nun zekazen sustraixak-eta lur zati batekin, guztia plastikozko poltsa baten sartuta.

Ez bat, ez bi! Poltsa hartu, eta fikus eta guzti etxera juan nintzan. Atzo gabian ikusi bazuenduen zoro bat landara luze, maxkal batekin, ni nitzan, planetako begetaziñua salbatzen!

 

fikus

Ez badakizue zelakua dan fikus benjamina bat goixan espezimen edarra, ez nik salbau dodanan modokua!

Oin arazo bat dakat, badakizue zelako kuziak diran fikus benjaminak. eta nere etxia hain da zabala eta altua!!!!! Ez dakit nun jarri! Toki guztietan egitten desta enbarazu! Tira, lagako dot bentana onduan, ondo zainduko dot nere ospittalian, eta indartzen danian ikusiko dot zer egin

Ze gatxa dan sur-heroia izatia!

 

Leire Narbaiza 2008/01/17

Ken Follet, best sellerrak eta euskara

Ken Follet Gasteizen izan da pasa den astean bere azken liburua aurkezten “Un mundo sin fin”, “Los pilares de la tierra” liburu mega-salduaren jarraipena omen dena.

 

Askotan esan dudan moduan, orain best seller eta nobelitak dira nagusi nire mesanotxean. Burua ez daukat gauza askoz gehiagorako. Hau ez da txarra, nahiz eta oso irakurtzaleak garenok geure burua zuritzeko premia sentitzen dugun. Uste dut, ez diogula hainbesteko garrantzirik eman behar, irakurzaletasuna zaletasun bat da, eta kitto! Baina honetaz jardungo dut prestatzen ari naizen beste post batean

Irakurrita daukat “Los pilares de la tierra”, eta gustatu zitzaidan, beste barik. Entretenigarria da eta kateatu egiten du irakurlea, baina gazapo bat ere harrapatu nion. “Un mundo sin fin” ere irakurriko dudala uste dut, nire liburutegietan hartzeko moduan badago, behintzat. Dena dela, ez naiz zoratuta ibiliko, eta oraintxe momentuan ez dago nire zerrendan. Liburu-dendak goizaldean zabaltzearena mozolokeria iruditzeaz gain, marketing kanpainia erraldoia dela begitantzen zait. Hala ere, askok irentsi zuten amua, eta ateetan izan ziren zabaltzeko zain. Enfin!

Nahiko nuke jakin, ordea, zenbat diru ordaindu dioten Ken Folletin idazleari Gasteizen katedral zaharrean  bere liburua aurkezteagatik. Doan ez zuen egingo, horraittiok! Hala balitz, munduko aurkezpena bertan egingo zuen, edizio originala eta gaztelaniakoa batera. Hala uste dut nik.

Gero estatuarena. Nahiko bitxia iruditzen zait behin bertan egondako idazleari brontzezko irudi bat jartzea. Ez ote dago gasteiztarrik edo arabarrik merezi duenik? Zeharo harrituta laga ninduen. (galdera maltzurra: Alfa-artek egindakoa da? Hala bada, ulertzekoa da. Oso ondo saltzen dute euren produktua, gure herrietako kaleak ikustea besterik ez dago)

Ekitaldi honen inguruan nik faltan euskara sumatu dut, bere liburuak euskaraz. Aurkezpenean “Lurraren zutabeak” ere aurkez zezakeen; hau da, “Los pilares” euskaraz. Gauza minimotxo bat, ez dut “Amaiera gabeko mundua” esan, kontuizu! Askok esango dute ez duela merezi, ez dela maila handiko liburua, beste premia batzuk ditugula…ondo da, ados, konforme, baina best sellerak gehien irakurtzen direnak ere badira, eta euskaldunok horiek ia guztiak gaztelaniaz edo frantsesez irakurtzen ditugu. Penagarria da, nahiko nuke horrelako liburuak euskaraz ere mailegatu ahal izatea. Erreferente horiek guztioriek euskaraz izatea. “Eraztunen jauna” ez dut irakurri, baina hortxe dauzkat, zain, euskaraz.

“El Código da Vinci” Katalunian lehengo katalanez argitaratu zen. Bale, kalatandunak hiru milioi dira. Tira, liburu txarra da, baina baita irakurrienetakoa ere. Kalitateaz gain, kantitatea eta merkatua ere behar ditugu. Gauza errazak eta atsegina, euskaldun alfabetatu euskaraz irakurtzera ohituta ez dagoena erakartzeko. Merkatuan modan dagoena ere behar dugu, eta ez dakit horretaz kontziente garen askotan. Gure mundutxoan gaude sartuta, eta ez ditugu beste errealitate batzuk ikusten

Leire Narbaiza 2008/01/14

Urte barri-barri

Berandutxo nabillen arren, danori urte ona opa nahi detsuet, antxiñako eran, gure amamak kantatzen zeban eskeko abesti batekin

Urte barri-barri
txarri belarri
dekonak ez dekonari
nik ez dekot eta niri
intxurtxu bet
hiru kastañe
Marimontañe
akillando makillando
Urte barri kallando!

Eta era sentimentalaguan nahi badozue, behian power-point politt hau euskeraz

SlideShare | View | Upload your own

Hori, ba, onena danondako
Leire Narbaiza 2008/01/07

Ikastaruan ikasten

 

Mitxi triste dago. Zer ete daka Mitxik?

Mitxi

 

 

 

 

 

Hamen bidiua

 

Eta oiñ zuekin Rez jot txili pipers
Leire Narbaiza 2008/01/03

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara