Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Blog aldatuan gaiñian

Blog aldatuan gaiñian

Leire Narbaiza 2008/01/21 18:12
Zer dakarren blogarixandako bere fotua aurre-aurrian jartziak

Gure eibar.org barrittuta. Horrekin batera gure blogak be barrittuta dagoz. Hasieran asko gustau jatan aldaketia. Oin ez dot esango gustatzen ez jatanik, baiña lehen babestuago sentitzen nintzan; alde batetik, nere gaiñeko ezer jakitzeko klikau egin bihar zalako, eta erretraturik ez zalako ageri. Kontuan izan, bloga sortu baiño lehen Arrateko Amari eskatu netsala ezkutuan argitaratzia, nere izena agertu barik, pentsatzen nebalako jendiak barre egingo zestala. Arrateko Amak, jakiña, ez zestan laga, eta lotsian lotsaz, atrebidu nintzan. Eta ez jata damutzen. Gustora eta komoda sentitzen naiz. Ni neu naiz. Hori askoltxo esatia da, gero! beti okerreko lekuan daguala sentidu daben baten ahotik etorritta. Hau da nere tokixa, eta bertan sartzen diranena be bai, baiña nere neuria da, neure etxia balitza moduan; hipoteka barik, baiña.

Fotografixia hain agerixan jartziak ez desta grazia larregirik egitten, intimidadia galdu dodala emoten desta. Ezagutzen naben jende askok ez desta siñestuko, baiña holakuetan lotsa haundixa sentitzen dot, nahitta lotsa hori disimulatzen ahalegindu. Erretratu hau nik ez neban ezagutzen. Afarin batekua izango da, ez dakitt-eta nundik etara daben. Kostauko jakuen ganorazko bat lortzia, eta esateko ez nago hain gaizki. Ez naiz bape fotogenikia. Erretratuetan beti agertu izan naiz keiñu arraruak egitten, eta ahua zabalik! Hortaz, ixa beti txarto. Gero dakagun super-maxi-hiper-mega autoestima honek ikaragarri laguntzen desku; hau da, hutsa! Zegaittik ez ginduezen haziko geure buruari siñestu eragitten zoragarrixak giñala, edarra, inportantiak, maittagarrixak? Soziologuendako ikerketa gaixa.

Blogak, ostera, ausartagua egin nau, eta hori ez dago txarto. Jarraitzen dot, baiña, kokiltzen, jendiak lerro hónek irakorri dittuala esaten destanian, baitta ezagutzen nabenian be. Egunen baten superauko ete dot? Ez dot uste, hori barru-barruan instalauta dakadan zeozer dalako. Izan leike ohitzia, baiña askotan jarraittuko dot ez-gaitzat hartzen neure burua

etiketak: metabloga, Txargainen, gorri
Asier Arregi
Asier Arregi dio:
2008/01/22 16:13

Aupa Leire, mezu politta eta errazoi guztia dakazu hau diñozunian: "Zegaittik ez ginduezen haziko geure buruari siñestu eragitten zoragarrixak giñala, edarra, inportantiak, maittagarrixak". Erantzuna ez dakit, baina bai pena horrela ez izana. Beraz, gure lana da nahi dogun bezela haztia, hezitzailiak ahaztuta. Iñoiz ez da berandu, beti orain dalako. Benetan pentsatzen eta siñisten doguna sortzen dogu...ez ohitu gustatzen ez jatzuzen gauzetara, aldatu!

Eneko
Eneko dio:
2008/01/22 01:17

Ikusiko duzu laurogei urterekin zelako barriak egingo dittugun XXI. mende hasieran txorakeriak idazteko blogak sortu genitueneko garaietaz berba egiterakuan. Jakina, ordurako barre horiek eta eguneroko bizitza osua grabauta geratuko da gainean eraman beharko dugun bizitza-grabaigailuetan :-)

ander
ander dio:
2008/01/31 18:47

Agian, lotsatiak izan eta horri aurre egiteak bultzatzen gaitu strip-tease publiko hauetara. Nik behintzat atsegin dut ZURE/gure etxe honetan irakurtzen, ikusten, eta sortarazten dizkidazun gogoetak.

Patxi
Patxi dio:
2008/01/22 13:07

Osso guapa zaude Leire!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua