Nor dagoen blog honen atzean
Mikel Iturria da nire izena. Ikasketaz Zuzenbidean lizentziatua naiz, baina karrera amaitu nuenean gurasoei oparitu nien. Internet zer zen lantokian ezagutu nuen. XXI. mendearen hasieran. Sarean nire kuttunetako bat Javier Ortiz kazetari donostiarra izan da (gugan bego). Garai horretan Juan Etxenike irundarrak sortutako Bidasoako gaiei buruzko posta zerrendan sartu nintzen. Posta zerrenda horrek eibartarrak zerrendara eraman ninduen eta hortik Eibar.org elkartera egin nuen salto. 2001 urtetik bertako kide naiz. Elkartearen ekintzaz sortu zen blog komunitate hau 2004an. Javier Ortiz-en irakurleen klub bateko sortzaile eta partaide izan naiz ere, patera. Hiru urte eta piko eman genituen elkarrekin, ontzitxoa irla batean lotu genuen arte.
Blog honekin 2004ko uztailean hasi nintzen. Gaztelaniazkoa, Pedradas, 2006ko urtarrilean inauguratu genuen. Pare bat urtez-edo Irutxuloko Hitzarekin kolaboratu nuen. Orain, Sustatuko kolaboratzaile naiz, Aktan jasoa atalean. Hiru astez behin Euskadi Irratiko Amarauna saioan aritzen naiz ere, blogarien tartean.
Dauden sare sozial guztien artean, oraingoz gehien gustatzen zaidana twitter da.
Mauro Entrialgok esan bezala, sare sozialak dira Interneteko tabernak, blogak gure etxeak. Eta hori ez da komeni ahaztea.
Gauza gehiago kontatu nitzake, baina bere horretan utziko dut. Azken finean, blogean jada gauza asko kontatzen ditut.
2010eko otsaila.