Dom-en ordenagailu oso eramangarria
Dom DelTorto Londresen bizi den tipo bat da. Ikus-entzunezko eremu zabal horretan aritzen da lanean, hain zuzen ere animazioak egiten. Otsailaren hasieran, norbait sartu zen Dom-en apartamentuan eta ordenagailu bat eta tableta bat lapurtu omen zion. Aste batzuk pasa ziren material horren berri izan gabe, baina handik aste batzuetara ordenagailua Teheranen agertu zen.
Nola izan zuen DelTortok horren berri? Ordenagailuan jarrita zuen Hiddenapp izeneko aplikazio bati esker. Aplikazio honek ahalbidetzen du zuk jakitea ordenagailua internetera konektatuta dagoenean hura non dagoen. Are gehiago, webcam baten bidez erabiltzailearen argazkiak bidaltzen ditu, baita beste hainbat informazio eskaini ere.
Esan bezala, aplikazio horren bidez jakin zuen ordenagailua Teheranen zegoela. Ez omen da harritzekoa horrelako materiala Iranen agertzea: bertan genero horrek merkatu handia baitauka. Britainia Handiaren eta Iranen arteko harremanak kontutan izanik, zaila zuen Deltortok materiala errekuperatzea.
Haserretuta, tumblr-en blog bat sortu zuen (Dom´s Laptop is in Iran; hau da, Dom-en ordenagailu eramangarria Iranen dago). Jasotako argazkiak publikatzen hasi zen, besteak beste.
Ostegun honetan baina, birala bihurtu da tumblr hori (hau da, mugimendu itzela izan du sarean). Une honetan, igotako material guztia jada ez dago ikusgai, DelTortok babestu egin baitu bloga. Berak orain dioenaren arabera, jabea berarekin harremanetan jarri da eta iMac-a bueltatzeko asmoa agertu du. Era berean, jabe berriak zehaztu du berak ez duela ordenagailua lapurtu.
Deltortok dio gauzak bere horretan uzteko erabakia hartu duela. Hau da, ordenagailua Iranen uztea. Zergatik? Batek daki, baina arazoak ere izan ditzake, hainbat irudi pribatu argitaratu baititu sarean inolako baimenik gabe.
Ez da lehenengo aldia horrelako zerbaitek sarean oihartzuna lortzen duela. Mashable-n bidez, gogoratu dut This Guy Has My Macbook.
Informazio osatzeko erabilitako material gehiago:
Man traces stolen laptop to Iran, blogs photos of new owners
Stolen Laptop Sends Mystery Pictures from Iran
Un joven localiza en Irán su ordenador robado en Londres y espía a sus nuevos 'propietarios'
Hasieran esan dut Dom-ek animazio lanak egiten dituela. Hona hemen Deacon Blue taldearen Hipsters diskoko Turn kantaren bideoa.
El pórtatil de Dom, este apunte en castellano.