Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Dementzia eta zahardadea

Dementzia eta zahardadea

Mikel Iturria 2012/09/22 19:05
Alzheimer-aren eguna izan zen atzo, irailak 21, eta egun horretan bertan egin zuen gora oihalak Donostiako Zinemaldian.

Alzheimer-aren estatu politika baten alde (hona hemen La memoria es el camino proiektuaren webgunea) Fisterratik Jerusalemera ibilbidearen lan erdiak eginak dituen Guillermo Nagore kazetari nafarrari eginiko elkarrizketa irakurri nuen. Merezi du elkarrizketa osoak, baina nik esaldi honi jarri nahi diot fokoa:

Esa cultura cristiana mal entendida que tenemos de que jamás llevaremos a un familiar a un centro de este tipo es un error garrafal que se paga muy caro. Lo paga el paciente y lo paga la familia. En eso, los franceses nos llevan años luz”.

Nagorek arrazoi duela uste dut, baina iluntzean, Donostiako Zinemaldiaren edizio honetako lehen filma ikusi nuen: Michael Haneke zinemagilearen Amour.

Laurogei urteko bi musika-irakasle dira protagonista. Hiri handi batean bizi dira. Andreak iktus bat jasan eta bikotearen bizitza erabat aldatzen da. Emazteak ospitaletik pasa ondoren, senarrari eskatzen dio ez eramateko beste behin ospitalera.

Ez dizuet gehiago kontatuko, baina emaztearen endekapena erabatekoa da eta horrek senarraren bizimodua errotik aldatzen du.

Herenegun, amak 75 urte bete zituen. Bera da aitaren zaintzaile nagusia. Niri gustatuko litzaidake gauzak beste modu batez egingo balitu, gauzak beste modu batez hartuko balitu, berekoiago jokatuko balu, baina ezinezkoa da.

Eta hori errespetatu beharra dago, gustatu edo ez gustatu.

Vejez y demencia, apunte hau euskaraz

Jozulin
Jozulin dio:
2012/09/22 20:30
"Eta hori errespetatu beharra dago, gustatu edo ez gustatu." Bai, gizona, arrazoi guztia duzu. Zerbait argi atera badut "nagusi"ekiko tratuan horixe izan da: erabateko askatasuna daukate nahi duten moduan bizitzeko. Ala hiltzeko. Eta ez hai nagusioi pazientzia tokatzen zaigu ;-)
pittu
pittu dio:
2012/09/23 10:13
   animo, mikel. ...ta "joyeux rentrée" blogera.
iturri
iturri dio:
2012/09/23 21:16
@jozulin Eta zer zaila den hori onartzea. Dedio!

@pittu Mila esker!
patxi lurra
patxi lurra dio:
2012/09/23 21:38
Eurek geugaz edukitako pazientzia da, hain zuzen be, txikiak ginanean eta geroago nerabe kabroiak. Pazientzia horixe erakutsi beharko genduke, baina ez da erraza ez.
iturri
iturri dio:
2012/09/23 22:16
Adibide egokia, Patxi. Eskerrik asko.
Ander
Ander dio:
2012/09/24 10:09
Uf. Animo, Mikel.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter