Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Buenos Airesko autobus guztiak hartu zituen gizona

Buenos Airesko autobus guztiak hartu zituen gizona

Mikel Iturria 2013/09/18 23:04
“Colectivaizeishon”. Buenos Airesen 140 linea daude. Guztiak hartu omen ditu Daniel Tunnard ingelesak. Liburua kaleratu berri du eta filma egiteko bidean ei da.

Página 12 egunkarian irakurri nuen No pretendo haberles sacado la ficha izeneko elkarrizketa. Buenos Airesen nengoen, oporretan, eta bitxia iruditu zitzaidan egitasmoa.

Aktorea, itzultzailea, idazlea... da Daniel Tunnard eta, liburua plazaratu aurretik, blog batean plazaratu zituen istorio hauek (Colectivaizeishon).

Guztira 340 bidai egin omen zituen Buenos Aires hiriko 140 lineen barna (gehi Retirotik La Platara doan lineako beste batean ere).

Ideia A. J. Jacobs-en The Know-It-All (Orojakilea) liburutik hartu ei zuen. Jacobs-ek urtebete eman zuen Entziklopedia Britainiarra irakurtzen eta esperientzia horri buruzko liburua idatzi zuen ondoren.

Tunnard-ek dioenez, orain esku artean duen proiektuetako bat Argentinako tren guztiak hartzea da.

Artikulua irakurri ondoren, pentsatu nuen gauza bera egin zezakeela Gipuzkoan Alberto Moyanok. Gipuzkoa hiria (y no volvería) apunte hura gogoan.

El tipo que se subió a todos los autobuses de Buenos Aires, este apunte en castellano.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter