Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak

Parking-a

Mikel Iturria 2004/09/28 08:29

Astelehen arratsaldea. 19:30etan genuen hitzordua. Harkaitz Canok euskarazko literatur solasaldiak gidatuko ditu denboraldi honetan Donostiako Konstituzio plazako Liburutegiko sotoan.

Lanetik korrika eta presaka atera. Autoa hartu. 19:20an sartu naiz Bulebarreko parking-ean. Aparkatu eta tiketaren bila hasi naiz. Toki guztietan begiratu eta ez da agertzen. 19:30ak dira eta joan beharra daukat. Parking-eko harrera bulegoan ez dago inor. Egun osoko egonaldia 17 euro eta piko dela ohartu naiz. Tiketa agertzen ez bada, hori pagatu behar ko dudala uste dut. Solasaldia garesti aterako zait gaur.

Zaila zen jakitea zenbat jende hurbilduko zen, baina 45 bat lagun bildu gara. Horrelakoetan ere gertatzen da batzuk uste dutela idazlea bertan egongo dela. Eta gaurko liburua eta idazlea ez dira nolanahikoak: Soinujolearen semea,Atxagarena.

Jendeak ez du elkar ezagutzen eta oraindik tertulia giroa falta da. Hala ere, dena ondo joan da eta antolatzaileak pozik daude.

Bukatu ondoren, eta Alde Zaharrean egonda, trago bat hartu beharra dago. Gero, parking-era abiatu naiz. Etsita, 17 euro eta piko pagatu behar nituela uste nuenean, sorpresa!!!: esplikatu diet bertako langileei arazoa eta adierazi didate nahikoa zela zein ordutan sartu naizen esatearekin. NA eta autoaren matrikula hartu dituzte. 3 euro eta piko inoiz baino gusturago pagatu ditut autoa parking-ean uzteagatik.

Águila negra imperial

Mikel Iturria 2004/09/22 12:12

Aitortzen dut: gauean oheratzen naizenean askotan entzuten ditut irrati kate espainolen kirol irratsaioak. Batzutan ere entzuten ditut Radio Euskadi edo Euskadi Irratia, baina gutxitan.

Irrati kate espainolen artean gaueko tramo horretan gehien entzuten dudana SER da. Udan De la Morena jefeak oporrak hartu ditu eta aurkezle lanetan Joseba Larrañaga pasaitarra egon da. Ez du gaizki egiten mutil honek. Lehengoan ikusi dut Localiak igande gauetan futbolari eskainitako tarte (luzea) berak aurkezten duela ere.

Abuztuaren bukaeran edo irailaren hasieran Brunetekoa hasi da berriro mikrofonoaren aurrean. Vuelta Españako txirrindulari lasterketa jarraitzen ari dira. Etapa bukatzen den tokian, edo inguruan, gauean zuzenean egiten dute irratsaioa jendez betetako aretoetan.

Atzo Cáceres-en zeudela uste dut eta, estrainekoz, entzun nuen De la Morena oporretatik bueltan. Azken orduan munduko oliba jasotzailerik azkarrena elkarrizketatu zuen telefonoz. Gizonak Águila negra imperial ezizena zuela esan zuen. Hamabi ordutan, oker ez banago, 1797 kilo eta 400 gramo jaso zituela aipatu zuen. De la Morena abila da horrelako jendearekin eta grazioso puntua ere badauka. Hori bai, gehienetan pasa egiten da eta beste pertsona erridukuluan uzten du. Atzo hori gertatu zen. Saioa zuzenean jarraitzen ari zirenek barrez lehertzen eta Águila serio demonio bere azañak kontatzen: ordubeteko eta hogeitalau orduko errekorrak puskatu nahi dituela, ez zirela 1797 kilo bakarrik, 400 gramoak ez zirela ahaztu behar, etab. Denak barrez lehertzen eta gure gizajoa enteratzen ez zela.

Brunete mediatikoaz ari direnean, ari garenean, hau ahaztea ere ez zaigu komeni.

Ruido

Mikel Iturria 2004/09/18 10:41

Somos especialistas a la hora de hacer ruido. Alguien me dijo recientemente que España y Brasil son los dos países más ruidosos del mundo. No sé si el dato es fiable, pero no me resulta extraño.

Los vascos vamos de la mano de los españoles en esta cuestión. Si entras en cualquier bar, es tremendo comprobar lo que les gusta a muchos bareros poner música mala y ruidosa, incluso cuando sólo hay txikiteros, incluso cuando todos los clientes estamos comiéndonos un bocata, incluso cuando no tenemos ninguna gana de bailar. Cuando escribo esto, tengo un pueblo del litoral vasco en la cabeza. No lo citaré, porque los demás también son parecidos.

Unos amigos le pusieron Esan Ozenki (Grita / Dilo fuerte) a su discográfica. Ixilik (En silencio) es el nombre de una asociación creada por vecinos de la Parte Vieja donostiarra para protestar por el ruido que se genera en esa zona.

Entre Esan Ozenki e Ixilik hay un camino que podemos transitar. Mientras tanto, tendremos que crear empresas exportadoras de ruido. Los brasileños, al menos, convierten muchas veces ese ruido en música y lo extienden por el resto del mundo.

Zarata

Mikel Iturria 2004/09/18 10:40

Gure herrian espezialistak gara zarata sortzen. Norbaitek esan zidan behin Brasil eta Espainia direla munduko herririk zaratatsuenak. Ez dakit datua fidagarria den, baina ez da harritzekoa.

Euskaldunak espainiarrekin batera goaz kontu honetan behintzat. Edozein tabernara joaten bazara izugarria da zer joera duten musika txarra eta zaratatsua jartzeko, inkluso txikiteroak bakarrik daudenean, inkluso bezero guztiak bokata jaten ari garenean, inkluso dantzazeko batere gogorik ez dugunean. Hau idazterakoan, euskal kostaldeko herri bat dut buruan. Ez dut hemen aipatuko, gainerakoak ere berdintsuak direlako.

Pentsa Esan Ozenki jarri ziotela lagun batzuk disketxe bati. Joe, ixilik egoteko ez gara jaio-eta, ozenago oraindik? Ixilik du izena Donostiako Alde Zaharrean duela zenbait hilabete sortutako auzotarren elkartea inguru horretan dagoen soinu eta zaratari aurre egiteko.

Esan Ozenki eta Ixilik egon beharraren artean, badago alderik. Bitartean, zarata kanporatzeko enpresak sortu beharko ditugu. Brasildarrek, behintzat, zarata hori musika bihurtzen dute kasu anitzetan eta munduan barrena zabaldu.

Enzo Baldoni

Mikel Iturria 2004/09/12 20:04

Abuztuaren 24tik 31ra egon naiz Sizilian (asko gustatu zait ingurua). Euskal Herrira itzulera operazioan etorri eta irailaren 1ean lanean hasi. Apenas izan dut denbora eta ez dut ezer idatzi blog honetan.

Enzo Baldoniren izena aipatzen dut izenburuan eta mundu honek daraman abiadan gehienek ez duzue jakingo ea Olinpiar Jokuetan domina irabazitako kirolari italiarra den edo zer.

Tipoa kazetaria zela eta Bagdad-era uztailaren erdialdean joan zela aipatuz, gehienok jada jakindo duzue zein zen. Han akabatu zuten, Italiako bandanadun Berlusconik inolako mugimendurik egiten ez zuen bitartean.

Tira! Arrazoia duzue munduan egunero zientoka lagun hiltzen direla gosez esaten duzuenak eta guk, mendebaldarrok, beti gure zilborrari begira gaudela.

Bai, horrela da. Baina tipo hau erditik kendu dutenez, hona hemen Italiatik abiatu zenetik martxan jarritako Bloghdad blog-a. Baldonik Irak-en bertan ateratako argazkiak eta idatzitako komentarioak daude bertan, italieraz.

Adibidez uztailaren 24an abiatu zenean idatzitako hau:

E' tornato. E' tornato il momento di partire. Da un po' di tempo la solita vocina insistente tra la panza e la coratella mi ripeteva: "Baghdad! Baghdad! Baghdad!". Ho dovuto cedere. Come sempre, quando si prepara un viaggio importante, cominciano a grandinare le coincidenze. E chissà quanto sono segni e quanto le provochiamo noi.

Portzierto, italiera ulertzea zaila egiten da, eh?

Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter