Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Aldaketak Internet bidezko sarrera salmentan Gipuzkoan

Aldaketak Internet bidezko sarrera salmentan Gipuzkoan

Mikel Iturria 2014/04/01 19:45
Atzo idatzi nuen apuntetxo bat Elkano Browning Creami buruz eta bada beste detaile bat oharkabean pasatzea nahi ez dudana: sarreren salmentarena.

Dirudienez, Kutxabank-ek erabaki du albo batera uztea Internet bidezko sarreren salmenataren negozioa eta, Gipuzkoan behintzat, aste edo hilabete batzuk barru Kutxasarrerak-ek ez du zerbitzurik emango. Orain arte erakunde horrekin kontratua zutenek, hornitzailearekin konpondu beharko dira, hala nahi izanez gero. Ez dakit zein den arrazoia, baina nik behintzat ez dut ulertzen.

 

Gauzak horrela, Diario Vascok egin du mugimendu bat. Vocentok egin duela esango nuke: oker ez banago, entradas.com webgunea taldekoa baita (oharra: ba ez dirudi Vocentorena denik, albiste honen arabera CTS Eventim talde alemaniarrak erosi berri du).


Ikus dezagun Elkano Browning Cream-en kasua:

 

1.- Elkarrizketa bat eman dio taldeak El Diario Vascori eta bideo bat ere badago. Alde horretatik ez dago berrikuntzarik.

 

2.- Baina erreparatzen badiozue, badago lotura berri bat albistean: sarrera salmenta. Orain, Le Bukowski-ko emanaldirako sarrerak entradas.diariovasco.com-en eros daitezke (baita hemendik kanpoko beste emanaldi batzuenak ere).


Sarrera salmentaren lotura hori egunkariaren  webgunearen azaleko menuan dago ere.

 

Urrats estrategiko bat da. Ona, gainera.

 

Nire zalantza: beste norbait espabilatuko al da?


Cambios en la venta de entradas online en Gipuzkoa, este apunte en castellano.

etiketak: kutxabank, diariovasco
Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2014/04/02 08:07
Iturri,

Zerbitzua ordaintzeko nahikoa negozio egongo ote da gure tamainarako? Agian zinema, futbola, saskibaloia, Jazzaldia, Hamabostaldia eta abarren sarrerak sartuta, urte osoko negozioak emango luke, baina bestela bai? Nik uste dut hor egon daitekeela Kutxabankek negozioa uztearen koxka. Ni ernegatu izan naiz euro bat edo bi gehiago kobratu dizkidatelako, baina ulertzen dut negozio horrek atzean gastu batzuk dituela.

Ezagutzen dudan adibidea Nvivo da, beraiek ez dituzte sarrerak saltzen, baina bideratu bai, eta noski... Espainia osoko mailan ari dira lanean.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter