Modelismo erakusketa Donostian
Ostiralean inauguratu genuen kultur etxean modelismo erakusketa bat. AGME elkartearen hogeita bosgarren urteurrena betetzen dela aprobetxaturik, Jose Luis Etxaide saltseroa buru duen direktibak proposatu zigun horrelako jarduera egitea hirian.
Erakusketa abenduaren 15era arte egongo da ikusgai. Nahi duen orok elkarteko 16 kidek eginiko 170 pieza ikusteko aukera izango du. Astelehenetik ostiralera ateak zabalik egongo dira 16:00etatik 20:30etara. Larunbatetan, berriz, 17:00etatik 21:00etara.
Lehiaketa ere izango da, abenduaren 6tik 8ra. Lehenengo bi egunetan goiz eta arratsaldez (10:00etatik 14:00etara, 17:00etatik 21:00etara). Abenduaren 8an, berriz, goizez bakarrik. Euskal Herriko zein kanpoko 60-70en bat lehiakide espero dira eta 130en bat pieza ekartzea aurreikusi da.
Hau da moldatu dugun postalaren irudia:
Erakusgai dauden lanen argazkiak ikusi nahi izanez gero, begiratu Jose Etxeberriaren, a.k.a Hiper jaunaren bloga. Argazkiak atera eta blogera igo ondoren, ama hil zitzaion gure lagunari. Besarkada bat.