Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Jarrai dezagun kontu kontari

Jarrai dezagun kontu kontari

Mikel Iturria 2007/11/22 06:00

Aritxulegira, lehendabizi, eta Agiñara, gero, doan errepidearen bazterretan a zer nolako kolore festa ikusi genuen atzo goizean. Josemari Ortizen errautsak lau haizetara zabaldu baikenituen lagunek eta familiak Agiñako gainean. Oteiza artistak Aita Donostiaren omenez eginiko monumentuaren atzean. Ganadua soro batetik bestera ez ibiltzeko alanbre-hesia dago eta haren aldamenean bota ditugu errautsak. Muga(k) beti presente. Eta hilberriak ere.

Goizeko 2:30etan esnatu nintzen. Irratia piztu eta Radio Euskadi jarri nuen. Ezin lorik hartu berriro. Ohetik altxa eta Rafael Chirbesen Crematorio liburua hartu nuen mesanotxetik. Eguna gero joan den bezala ikusita oso liburu aproposa. Brouard izeneko pertsonaiari zegokion lehen kapitulua irakurri nuen. Aproposa ere abizen hori, herenegun Santi akabatu zutenaren hogeita hirugarren anibertsayua bete baitzen, atzo the organizationek Ernest Lluch akabatu zuela zazpi urte betetzen ziren bezala.

Berriro ohera eta Dani Arizala aurkitu nuen dialean Beste gutar batekin. Elkarrizketa zaharra izango zen, oker ez banago tipoak ez baitu orain tarterik Euskadi Irratian. Pena. Duela hogei bat urte, puta izan zen Maiteri eginiko elkarrizketa emititu zuten. Putetxea dauka orain andreak, oker ez banago Amaran. Halako batean loak hartu ninduen.

Bi notizi on, apuntea bukatzeko:

Rafael Reigek aurkeztuko du ostiralean Madrilen Iban Zalduaren liburu berria. Ekitaldia 19:30etan izango da Kafka Hotelean. Reig-en berri Públicon izan dut eta merezi du haren egunerokoa jarraitzeak.

Nandok bidali zidan mezua gauean. Aita izan da bigarrengoz. Naroa jarri diote neskato jaio berriari. Zorionak!

Eguneratzea: azaroak 26. 20:40. Ibanek (erdikoa) bidali dit argazki bat. Reigekin (ezkerrekoa) eta editorearekin batera ageri da bertan. Ah! Eta Nandok esan dit alabaren jaiotza kontatuko duela. Zain gauzkazu.

En castellano

etiketak: Harrikadak
leire
leire dio:
2007/11/22 19:08

Bai, Iturri. Pena da "Beste gu" saioa kendu izana. Telebistatik kendu zutenean, pena hartu nuen, zerbait diferentea zelako; bai telebista orokorrean, bai Etb1en. Irratiko "Beste gu" automabilean entzuten nuen, etxerako bidean. Orain autorik ez daukadanez, ez dut entzuten. Ezinezkoa zait, kendu badute.... Ondo segi

Iñaki Murua
Iñaki Murua dio:
2007/11/24 01:27

Ez dakit zer ikusirik duen, baina "Agiña" da Andoni Arregik konposatu zuen lanetako bat. Bere omenez Jatorki abesbatzak urtero antolatu ohi dituen kontzertuek izenburu hori dute.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter