Kataluniatik dator notizia
Atzo irakurri nuen Pasqual Maragallek PSC alderdia utzi zuela eta gaur, berriz, jendaurrean agertu da alzheimer duela esateko. Lehenengo albisteari buruz ezer gutxi dut esateko, baina bigarrenak atentzioa deitu eta hunkitu egin nau. Alukeria galanta baita gaixotasun hori. Urrats garrantzitsua eman du gizonak eta zoriondu behar da une honetan aurrera ausart egiteagatik. Animoak ere bere sendiari.
Gainera, Salamancako paperak direla-eta bihar dago deitua ekitaldi (ustez) jendetsua Palau Sant Jordin. Goizean entzun dut Toni Strubell, Comissió de la Dignitat taldeko partaidea Más que palabras irratsaioan. Salamancan oraindik paperen % 90a dagoela adierazi du. Bertan geratzen direnak agiri pertsonalenak direla, gainera.
La Tafaneran irakurri nuen aurreko batean Jordi Pujol president ohiaren esaldi famatua: Papers? Ara no toca. Paperak? Ez, orain ez. Orain españolena zein den baita kontua.
Bestalde, youtuberi esker segitu dut Carod-Roviraren partehartzea TVEko Tengo una pregunta para usted saioan. Ondo egon zen tipoa. Josep Lluís zela bera izena zioenean, bikain. Gaztela-Leongo ikasleak eta señora rubiak Espainiako estereotipo apartak, portzierto.
Carod-Rovirak esan bezala, ez bazaizue interesatzen gure nortasuna, gure kultura, nola nahi duzue harremanak izatea. Normal gero eta jende gehiago independentista izatea.
Bukatzeko, E-notícies-en duela ordu erdi irakurritako albistea. Savater eta enparauen alderdia Katalunian bere kabuz arituko omen da, Ciutadansen saretik at. Hona lerroburua: "UPD aterra a Catalunya al marge de Ciutadans". Lurreratu edo terrorea zabaldu. Hor dago koxka. Ni Pello Zubiriarekin bat nator. Terrorea? Ez, eskerrik asko.
Hauek dira "Llengües Vives" argitalpen guztiz gomendagarriaren taldeburuaren berbak, Fred Perers-en berbak, Carod-Roviraren telebistako agerpena dala-eta:
"En trenta anys, una de les mitja hores més ben aprofitades des del punt de vista pedagògic. Una autèntica lliçó de dignitat nacional."
Kasualitatez (neuk ez dot sinisten kasualitateetan, baina tira) ordu hartan piztu genduan TBa eta tarte hori ikusi ahal izan genduan Maiderrek eta biok. Neuk be pentsetan dot TBn aspaldiko partez ikusitako gauzarik interesgarriena izan zala.