Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Esklabu berriak

Esklabu berriak

Mikel Iturria 2007/09/10 01:00

Picapiedra jaunaren aholkua jarraituz, Cuatro telebistak botatako saio berezi bateko bost bideo zati ikusi nituen larunbat gauean. Gaia: paperik gabeko etorkinen lan baldintzak, esklabutza berria.

Madrilgo inguruetan lan merkatu horrek etxegintza alorrean nola funtzionatzen duen ageri da bertan. Jauntxo edo kazikeen garaietan bezala, etorkinak toki jakin batzuetan biltzen dira eta pistoleroak (kontratatzaileak) agertzen dira behargin bila. Batzutan kobratzen dute, beste batzutan ez; zoaz gero norbaiti kontuak eskatzera.

Dena den, atentzioa gehien deitu didana Ekuadorreko ama baten kasua da, Zulema Silva.

Bideoaren 3:45 minututik aurrera agertzen da (osorik ez da 10 minutura ailegatzen). 2003ko ekainean paperik gabeko 20 urteko semea, Juan Carlos Vallejo Silva izenekoa, Baños de Río Tobía herriko urdaiazpiko lehortegi batean hasi zen beharrean. 2003ko abuztuan, lan istripuz hil zen mutila.

Amutio aita-semeen famili negozioa izaki, Juan Carlosen zerraldoa topatu zutenean, lan-arropak kentzen saiatu eta mutila ez zuela ezagutzen, lapurretan ariko zela iradoki omen zion nagusietako batek poliziari. Epaitegiek hiru urteko kartzela zigorra betetzera kondenatu dituzte eta hildakoaren familiari 135.000 euroko kalte ordaina ematera.

Gauzak ez dira bere horretan geratu, baina. Herritarrek indultu eske ibili baitira. Bideoan diote gehienek sinatu dutela, alkate sozialistak, apaizak eta Errioxako presidente popularrak barne. Baina gobernuak ez du indulturik eman.

Bideoan Zulema herriz herri ageri da, ama kuraia baten modura, indultuaren aurkako sinadurak biltzen. Irudiak Nafarroako Mendavian hartuak dira.

Zer ari dira esaten Baños de Río Tobiako biztanleek indultua eskatuz? Famili honi tokatu zaio, baina gu izan gintezkeen, gutarrak dira kondenatuak; bestea, berriz, pobre bat da, janaria eta lantegia eman diogun gizajo kanpotarra.

Ez du honekin zerikusi askorik, baina atzo arratsaldean Reala menderatu zuen Poli Ejidok (jada Ejido ere gu baino hobeto aritzen da futbolean). Futbola ikusten nuen bitartean, Ejidon duela zenbait urte etorkinekin izandako liskarrak gogoratu ditut. Eta zera pentsatu dut: Gu Ejidoko haiek baino askoz hobeagoak al gara? Ezezkoan nago.

En castellano

etiketak: Harrikadak
newton
newton dio:
2007/09/10 14:35

Errealari buruz ez dakit zer esan hitzik gabe nago, zeren Colemanek zer esan eta 2. zatian talde bakarra egon zela zelaian ... Ba nik hori normaltzat hartuko nuke kontuan izanda Reala hasiera batean behintzat 1 mailara igotzeko taldea dela eta Ejido azkenekoa. Hala ere uste dut igandero geroz eta jende gutxiago joango garela, eta egia esateko merezita dute. Ez genuen dexente sufritu 1 mailan? Ez zen suposatzen aurten golak eta 3 puntuak etxean geratuko zirela? Zerbait gaizki dabil gaur egungo Errealean. Nik behintzat sufritzeko baditut beste egun eta leku batzuk. Nahiago igandean eguraldiaz disfrutatu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter