Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Feedburner, bloglines, statcounter...

Feedburner, bloglines, statcounter...

Mikel Iturria 2007/08/28 20:00

Processblack jaunak gaztelerazko blogean utzitako erantzun batetik abiatzen da gaurko hau.

Feedburner

Miguelek dio blog baten harpidedun kopuruaren berri zehatza izateko modurik eraginkorrena feedburner erabiltzea dela, besteak beste agregatzaile ezberdinetan harpidetutako jendea hartzen baitu kontutan (bloglines-ek lehen zuen hegemonia galdu egin du). Alta eman dut zerbitzu berri horretan eta ikusiko dut zerbait atera daitekeen hortik (ziur zer edo zer gaizki egin dudala eta atera daitekeen etekinaren herena ere ez diodala ateratzen!)

Bloglines

Bloglines agregatzaileaz ari naizela, atzo jaso nuen jarioan bertsio berriaren notizia. Jada hasi dira euskal geekak beta bertsioari buruzko iritziak plazaratzen. Besteak beste Ikteroak eta Teketen.

Nik faltan botatzen dudana da irakurritako albiste bat kontserban gordeta edukitzeko aukera. Hau da, batzutan asteak edukitzen ditut nik aktibatuta zenbait albiste, del.icio.us-era edo zakarrontzira botatzeko zain. Eta orain ez dut aukera hori ikusten bertsio berrian (kontrakoa, orain klikatuz gero, irakurri duzula esan nahi baitu eta desagertu egiten da).

Statcounter

Blogaren trafikoa ikusteko statcounter erabiltzen nuen. Joan den astean antibirusaren epea bukatzear nuela-eta, Kaspersky (Kaspersky Internet Security 6) instalatu nuen eta geroztik ezin ditut kontsultatu estatistikak. Zerbait ezabatu al dut? Ez dut irtenbiderik topatzen. Norbaitek badu laguntzerik? Fororen batean saiatu naiz, baina abuztuan gaude eta ez dut topatu erantzunik oraindik.

Gainera, Kasperskyren bertsio hori erosi ondoren, 7.a ingelesez prest dutela konturatu nintzen. Kaguenlasoria!

En castellano

etiketak: Sareko harrikadak
iturri
iturri dio:
2007/09/08 14:13

Ahaztuta neukan: probatu nuen etxean, baina hori ez da arazoa. Beste bat da, baina oraindik ez dut soluziorik aurkitu.

Gari
Gari dio:
2007/08/29 01:07

Aupa Iturri, famous people!

Feedburner:

Ez dizu ezertarako balio, ez baduzu lehenago zure jarioa ere handik ematen. Hau da, jendeak zuzenean eibar.org-tik jaso beharrean Feedburnerretik atera beharko lituzke. Hau hurrengo blog ikastarorako.

Bloglines:

Beta hori azkar batean errepasatu nuen. Begiratu beharko diot kendu duten aukera horri, hau da, mezuak gordeta izatearena beranduagoko irakurtzeko.

Statcounter:

Seguruenez Kaspersky horrek filtratu egiten du Statcounter, spyware delako edo. Antibirusen arazoak. Windowsaren arazoak. Ezin askorik lagundu.

Teketen
Teketen dio:
2007/08/30 10:59

Feedburner: nik blogger erabiltzen dudanez orain arte bloggerreko jarioa erabiltzen zutenak ere feedburnerrera zuzentzeko aukera eskaini dit, bikain beraz. Orain hala ere jendeari berria erabiltzeko eskaintzen diet. Azken finean laster-marka baten antzeko bat da feedburner bertatik pasatzean estatistikak neurtzen direlarik.

Bloglines: funtzio hori gehitu behar dute etorkizunean. Beraien etorkizuneko aldaketen artean aurkitzen da. Oso azkarra da egia esan.

Statcounter: nik asko erabiltzen dut statcounter eta baita analytics eta sorpresa zuretzako soluzio bat badut

Esango didazu

iturri
iturri dio:
2007/08/30 14:15

Eskerrik asko laguntzagatik, Teketen. Iluntzean probatuko dut.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter