Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Azkargorta edo Galeseko hirukoa

Azkargorta edo Galeseko hirukoa

Mikel Iturria 2007/06/27 06:00

Pasa den igandean Xabier Azkargortari eginiko elkarrizketa hau entzundakoan, konturatu nintzen oraingoan ere ez dela etorriko Donostiara.

Gainera, komunikabide ezberdinek argitaratu dute Administrazio Kontseiluak John Benjamin Toshack aukeratu duela Reala bide onean jartzeko. Salva Iriarte izendatuko omen dute kirol zuzendari eta Chris Coleman entrenatzaile.

Baga

Marka da gero, berriro ere JB jarri nahi izatea agintzen. Inor ez al da gogoratzen aurrekoan nola kanporatu zuten?

Biga

Lotsagarria iruditzen zait gizon honi laugarren aukera eman nahi izatea eta Azkargorta azpeitiarrari, harrobikoari azken finean, aukera bakar bat ere ez ematea.

Higa

Larunbatean irakurri nuen nonbaiten Salvak jarraituko zuela Galesekoentzat lanean, baina hemen ezetz diote, full time arituko dela. Dena dela, JBk bai jarraituko duela Galeseko hautatzaile. Ez al da askoz ere logikoagoa egoeraren gordina aintzat hartuz, dagoena buru belarri aritzea?

Tristea da egoera, bai. Eskerrak behintzat Eibar Bigarren Mailara igo den. Zorionak.

En castellano

etiketak: Kirol harrikadak
Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2007/06/28 00:46

Nik ere entzun nion Azkargortari Radio Euskadin, eta iruditu zitzaidan oso zentzuzko gauzak esaten zituela, batez ere oinarrizko futbolaren gainean. Reala, berriz, ematen du prestatzen ari dela bost urte-edo egiteko bigarren mailan.

newton
newton dio:
2007/06/27 15:15

Eta irakurri dudanez "Chris Coleman"ek kriston dirutza eskatzen du gaur egungo Errealarentzat; bestalde Premiereko zenbait talde ere bere atzetik dabiltza; oraindik uste duzue Bigarren Mailako talde batean lan egitera etorriko dela?

JBk beste bat omen dauka, gertatutakoa logikoa baita; eta Donostialdean ere "Lillo" Tolosarraren izena ere entzuten hasi gara...

Bitartean Eibar bezalako taldeak beraien lehen fitxajeak egiten hasi dira eta guk oraindik ez dakigu zein izango dugun entrenatzaile, horrela gertatzen dira gero gertatzen direnak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter