Gay edo lesbiana? Lasai, sendatuko zara
Nabari da gay eta lesbianen harrotasun eguna ospatzeko gutxi falta dela. Toki ezberdinetan azaltzen dira aipamenak, baita sarean ere. Interesgarria da, adibidez, Luis Foncillasek bere blogean idatzitako apuntea.
AEBetako kazetari gay eta lesbianen NLGJ elkarteak egun horren berri emateko eginiko zenbait aholku aipatzen ditu Luisek. Foncillasek elkarte honek duela zenbait urte ateratako manual baten berri ematen du ere. Bi lotura daude: ingelesez eta gazteleraz.
Esan bezala ondo dago apuntea, baina txundituta utzi nauena lehen komentarioa izan da.
"La homosexualidad es un trauma del que se puede salir, muchos médicos trabajan en este sentido y la pagina www.esposibleelcambio.com. Animo!!! dejad de ser gays y realizaros plenamente como personas, no obliguemos a todos los que tienen tendencias homosexuales de vivir infelices toda la vida Publicado por: lucas - 12.06.07 09:05:19”
Horrelako komentarioa irakurri ondoren, bertan aipatutako webgunera jo dut zuzenean. Taldearen izena Grupo Juan Pablo II da. Eta laburbilduz, Aquilino Polaino eta Palentziako gotzaina den José Ignacio Munillaren tesiak jarraitzen dituzte.
Baten batek pentsatuko du hobe dela horrelako ekimenei kasu askorik ez egitea. Eta igual arrazoia dauka. Baina gaur ezin izan dut paso egin.
Tira, ba... Jarraitu neuk ere jarraitu ditut aholku eta azalpenok, eta azalduko dizut zergatik, Iturri. Egunean zehar ikastetxetik ezin izan naiz zurean sartu eta intrigatuta ibili naiz. Ze gordinketia idatziko ete zuen Iturrik gaur Eusko Jaurlaritzaren iragazki zentsorerik ez pasatzeko? eta hara zer den...