Foballa eta merengeak
Astelehen iluntze honetan futbolaren kontuekin ibili naiz sarean bueltaka. Escolarrek eginiko aipamenak eraman nau Pierren blogera.
Bertan ikusi dut Diarios de futbol blogaren aipamen bat (El País egunkariko kazetaria den Enric Gonzálezi eginiko elkarrizketa).
Eta itxura ona duten beste bi hauek ere hartu ditut gogoan: Futbolitis eta Notas de fútbol.
Foballa ikustea gustatzen zait, nahiz eta jada ahaztu zaidan nire taldearekin gozatzea zer den. Datorren larunbatean merengeak datoz Donostira eta gustatuko litzaidake jakitea agintariek utziko al dieten hauei merengeekin jolasten? Edo azken bi kartelekin gertatu dena aintzat hartuz, betiko moldera bueltatuko gara?
Erantzuna bihar bertan jakingo dugu.
Argi dago, ba, iturri (ez dut zuri esan nahi). Merengeak, postrearen gainerakoan bada ere, 92Ž, jan egin behar dira. Baina ez katelik atera horratio!