Germán Herrera utzita dator Realera
Zurrumurru anitz egon da Realak fitxatu behar zituen jokalarien inguruan, baina nik ez dut inon irakurri Germán Herrera izeneko aurrelari argentinarra fitxatzeko asmoa zegoenik.
Mutil hau Granadero Baigorria izeneko herrian jaio zen duela 23 urte eta azken denboraldia Brasilgo Gremio Portoalegre taldean jokatu du utzita.
Talde horren jarraitzaile den tipo batek youtuben jarri du haren omenez eginiko bideoa. Brasilgo azken txapelketan sartutako 9 golak ageri dira bertan.
Realak Savio ere ekarriko du denboraldia amaitu arte. Ikusteko dago ea zer lortzen dugun amaieran, baina komeni da gaur Osasunari irabaztea.
Lotinak zioen fitxajerik onena gaur Osasunari irabaztea izango zela, berarekin erabat ados nago. Saviori dagokionez argi dago jokalari bikaina dela, baina Sa Pinto etorri zenean ere horrelaxe jartzen zuten eta egia esateko nik ez nuen oso gogoko; Mikel Arteta ere izarra genuen, eta ez zuen askorik egin... zer egingo du Saviok? Beno itxaropena ez da galdu behar.
Eta bestea, German ba egia esateko ez dut ezagutzen, baina nahiago dut hau etortzea Baros baino. Bat gutxiago kobratzen duelako eta bestalde Barosek denbora dexente daramalako golik sartu gabe, horretarako baditugu jokalariak Anoetan.