Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Eraso vs. Irizar

Eraso vs. Irizar

Mikel Iturria 2006/12/29 18:26

En castellano

Gogo gutxi gehi arazo tekniko batzuk izan ditut hemendik agertzeko azken egun hauetan, baina pare bat gauza komentatzea otu zait gaur.

Santi Eraso

Santi Erasok publiko egin du aspaldian bolo-bolo zebilen notizia: utzi egingo duela Arteleku. Albistea emateko Diario Vasco eta Alberto Moyano aukeratu ditu.

Emandako arrazoia, berriz, duela zenbait hilabete Tabacalera proiektutik ateratzeko emandako berdina: "He tenido una niña y he decidido cambiar de vida. Seguiré yendo y viniendo, pero voy a tener el centro en Sevilla. Estaré más volcado en la vida afectiva y personal, y menos en el trabajo».

Ez dut pertsonalki ezagutzen gizon hau, baina iruditzen zait lan ona egin duela Artelekun. Bejondeiola Sevillan edo berak aukeratzen duen tokian.

Mikel Irizar

Kontrako bidea aukeratu duena, berriz, Mikel Irizar da. Izan ere ardura berriak hartu baititu Kutxan, Hizkuntza plangintza eta Barne Komunikazioko arduradun izendatu baitute.

Eta kontrako bidea egin du zeren "utzi egin behar izan dut orain arte hainbeste gozatu dudan jardun murrizketa, eta astelehenak berriro bihurtuko zaizkit lan egun".

Zorterik onena, Mikel eginkizun berri horretan.

Adin beretsua (berrogeita hamarreko aldapan sartuak), baina bide, itxuraz, ezberdinak aukeran.

etiketak: Harrikadak
Aitor
Aitor dio:
2006/12/29 23:32

Nik ere ez dut Santi Eraso ezagutzen eta ez daukat Artelekurekin inongo lotura berezirik, baina pena pixka bat hartu nuen Arteleku utzi behar zuela irakurri nuenean. Lan txukuna egin duela deritzot, Artelekun gauza dexente egiten dira, askotarikoak, interesgarriak sarritan, baina beti diferenteak. Badu bere pertsonalitate propioa, eta hori estimatzekoa da.

Espero dezagun bere horretan jarraitzea. Eta Tabacalera martxan jartzen denean, bere lekua aurkitzea. Ez litzaidake batere gustatuko Tabacalerak Arteleku irenstea...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter