Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Dvorameren enterrua

Dvorameren enterrua

Mikel Iturria 2006/10/03 03:00

En castellano

Pasa den ostiralean lurperatu egin zuen Diario Vascok Dvorame. Ez modu duinean, ez. Malamaneran: "La oferta de los viernes de DV se potenciará desde la próxima semana con el nuevo suplemento SDV que heredará lo mejor del DVorame y otros contenidos de entretenimiento orientados de cara al fin de semana. Las páginas de la Guía del Viernes de hoy sirven de paréntesis en espera de SDV".

Duela hamar egun deitu zidaten Diario Vascotik. Elkarrizketa egin nahi zioten Elena Odriozolari Dvoramen argitaratzeko. Irudigilearen telefonoa eman ondoren, hor bukatu zen nire lana.

Ostiral goizean, aspaldiko partez, erosi egin nuen diarioa. Bezperan irakurri nuenez, hura izango zen azken Dvorame-a. Sorpresa hartu nuen Elenari eginiko elkarrizketa gehigarri horretatik kanpo ikusi nuenean. Alde batera begiratu, bestera begiratu, inon ez zegoen Dvorame-ren arrastorik. Norbaitek, azken egunetan, azken orduetan, erabakiko zuen ez zuela merezi azken gehigarri hori kaleratzeak. Eta kitto. Oharra jarri eta amaitutzat eman.

Pena ematen dit Iñaki Zaratarengatik. Gaztea nintzenean aski gustura irakurtzen bainuen gehigarria. Eta bera izan zen produktuaren sortzaile, Miguel Larrea zuzendari zen garaian.

Duela hamabi urte Miramar Jauregian eginiko jardunaldi batean egon nintzen, EHUren Udako Unibertsitatean. Gazte jendeari begira eginiko gehigarriei buruzko mahaingurua antolatu zuten arratsalde hartan. Zarata hantxe zegoen. Berak esan izan du beti, Dvorame zela Espainia Estatuko lehen gazte gehigarria, prentsa tradizionalari dagokionez.

Kontua da Dvorame malamaneran enterratu dutela eta lerro hauen bidez esan nahi nion Iñaki Zaratari egin diotenaz konturatu garela (irakurlearekiko errespetu falta ahaztu gabe).

Nire esker ona, Zaratiegi.

etiketak: Harrikadak
alajaina!
alajaina! dio:
2006/10/03 11:18

adio Dviorame! GORA DVorame!

patxi gaztelumendi
patxi gaztelumendi dio:
2006/10/03 11:23

Eta gogoratuko duzu,Miramarreko mahainguru hartan El Pais de las Tentacioneseko Iturriaga ere egon zela, eta beraien bien ondoan gaztetxo bat... barkatu, ama Egunkariako gazte gehigarriaren izenean.

Ez nuen gogoratzen, baina gogoratu dut....

newton
newton dio:
2006/10/04 18:32

Korrika hartzen nuen ostiraletan egunkaria, DVorame aurkitu eta irakurtzeko, Bilbotik iritsi bezain pronto irakurketa azkarra egiten nuen, lehenik gutunak, gero komikia, ondoren kontzertu agenda eta gero gainontzekoa. Erabat ados, malamaneran amaitu dute DVoramerekin, ez dakit akaso aukera eman beharko produktu berriari baina nik nahiago DVorame... azkenean ez da fanzinererik geratuko gure lurretan eta pena da.

alajaina!
alajaina! dio:
2006/10/06 17:07

dedio, fanzine deitzea DVren gehigarri bati....aupa hi!

tankera pixkat bazeukan, hori bai, baina tira, Vocento taldeak ez du inoiz fanzinerik argitaratuko.

Berria ez zait gustatu. Liosoa oso.

iturri
iturri dio:
2006/10/03 14:47

Iturriaga ez nuen gogoratzen. Euskaldunon Egunkarikoa bai. Eta, oker ez banago, gaztetxo hori zu zinen, ezta?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter