Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Hiroshima eta Nagasaki gogoan Atenasen

Hiroshima eta Nagasaki gogoan Atenasen

Mikel Iturria 2006/08/14 15:00

En castellano

Grezian pasa ditugu egun batzuk uztailaren amaieran eta abuztuaren hasieran. Abuztuaren 8an Atenasen Hiroshima eta Nagasakiko sarraskiak gogoratzeko ekitaldi batean egon ginen kasualitatez.

Egun horretan Acropolis-aren behealdean gogoratu zuten 1945 urtean Hiroshiman eta Nagasakin botatako bonbatzar nuklear haiek. Gaur egungo kontuak ere ez zituzten ahaztu, Libano eta Palestinako egoera besteak beste. Edo hori izan zen nik ulertu nuena, grekeraz aritu baitziren.

Argazki hauek igotzeko nengoela gogoratu naiz azken Argia aldizkarian elkarrizketa egin diotela 1908 urtean Tolosan jaiotako Condor Legioko Jose Ramon Calparsoro gerra pilotuari. Gizona 1938an inkorporatu zen talde horretara eta, beraz, ez zuen parte hartu Gernikako bonbardaketan.

Hona hemen zaharraren bi kontu:

"Gerran dena egin nuen gustura. Dena. Bonbak bota beharrak mina ematen zidan ordea. Egin kontu zenbat eta zenbat tona bonba jaurti ditudan nik. Batzuetan 2.000 kilo bonba hartuta aireratzen nintzen. Eta mina ematen zidan, politikak politika, nire herria zelako hura, eta jende asko hil nezakeelako, akaso ezagunak ere bai. Hala ere goitik, 4.000 metrotatik, ezinezkoa da behean gertatzen dena jakitea".

(…)

"Momentu egokia dela iritzita galdera egin diogu: Sekula ez al zenuen bidezkoa iruditu ez zitzaizun agindurik bete behar izan? «Jakina. Askotan egin behar izan nuen. Frontea marra bat besterik ez zen eta inguruko herriak ez ziren frontea baina... aginduak betetzen genituen guk; geu eraitsi ez gintzaten. Biziraupen kontua. Soldaduon artean ez zegoen eztabaidarik, denok geunden ados eta denok desiratzen zerbitzuak egiteko». Eta Gernika? «Ni ez nintzen han izan eta ez nuen horri buruz alemaniarrekin hitz egin. Momentuan zerbait izan zela jakin genuen; zehatz-mehatz zer pasatu zen ordea ez. Gaur ere ez dakit. Pedroak, nireak, Heinkel 111 bonbarderoak, han izan zirela badakit».

Ez da argazki oso ona, baina Partenon-arekin bukatuko dut apuntea. Eraikin honek bereak eta bi ikusi baititu mendeetan zehar. Calparsorok baino gehiago. Eta honek baino argiago ditu zenbait gauza. Itxuraz.

Patxi
Patxi dio:
2006/08/17 11:25

Aupa Mikel. Eskerrikasko elkarrizketa hori ezaguterazteagatik. Kazetariaren meritu galanta iruditzen zait, gizon honi esan zituenak ateraraztea. Adina kontutan hartuta ere, gizon honek burua argia du, antzematen da esaten dituenak bereak dituela betidanik, eta neri sartu zaidan tristura gorputzean, ez dakit nik noiz aterako zaidan.

Zuk ere meritua, oporretan ere holako gauzak gogoan izateagatik, eta kontatzeagatik noski.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter