Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Medikuak eta igurtzilariak

Medikuak eta igurtzilariak

Mikel Iturria 2006/07/16 20:08

En castellano

Dena ondo bidean, astelehenean lanean egongo naiz. Oporrak hartu aurretik, astebete pasa dut etxean lunbalgiarekin (bizkarreko minez nahi baduzue) eta orain bost egun ditut beharrean. Ez dut jakin nahi nola egongo den bihar nire korreoa…

Pasa den astelehenean joan nintzen medikuarengana. Ez zidan bajarik eman. 24-48 orduz egoteko geldirik, deskantsuan. Horrela egon nintzen, baina ez zen mina sendatu. Berriro joan nintzen medikuarengana asteazkenean eta, orduan bai, baja eman zidan. Astelehenean ziatika nuela izan zen bere diagnostikoa. Inflamazioari aurre egiteko pilulak hartzeko egunean hirutan.

Diagnostikoak ez ninduen asebete. Inoiz ez naiz pasa den igandean bezain gaizki egon, baina ez da lehenengo aldia antzeko koadroarekin egon naizena.

Denok dugu konfiantzazko igurtzilariren bat gertu eta hari hots egin nion astelehen arratsaldean. Pintzamientoa izango zela honek telefonoz, baina ostegunera arte ezin zuela ni hartzeko tarterik egin. Beroa jartzeko mindutako zonaldean. Medikuaren esanak baztertu eta kasu egin nion igurtzilariari. Nola edo hala pasa dut astea eta ostegunean jaso nituen masajeak.

Baga

Igurtzilariak zuen arrazoi.

Biga

Nola bota ditzakete zenbait medikuk hain erraz diagnostikoa?

Higa

Zergatik Osakidetzan ez dago igurtzilaririk?

Laga

Nola pasa dezakete batzuek hainbeste denbora bajan edo zer egin behar da medikuak baja-agiria luzatzeko, emateko? Nire medikuarekin zaila dago kontua.

etiketak: Harrikadak
Patxi
Patxi dio:
2006/07/17 12:47

Hobe Mikel, baja luzerik hartzeko motiburik ez izatea.

Zurea bezelakoak mesedegarri ere izaten dira, langilearentzat. Geldi geldi ohean, manta elektrikoa jarrita, familia egun guztian zure gainean... Lanera bueltatzeko desiatzen azkenean ;-)

Sarri ematen badizu, onen onena, igerilekuko bonoa eskuratu, eta astean bi aldiz orduerditxo bat egitea.

Nik asmo sendoa badaukat horretarako... duela 20 urte! Oraindik ez det gauzatu baina.

Zaindu asko.

iturri
iturri dio:
2006/07/17 13:18

Aupa Trapero:

Ongi etorria oporretatik.

Urtarriletik ekainera egon naiz astean hirutan igerilekura joaten. Astebete utzi eta kraketekoa bizkarrean.

Hau paraderua!

oier g
oier g dio:
2006/07/18 00:17

Erantzun profesionala emongouat Iturri: Ezin nere iritzirik emon, kasua ondo aztertu barik... O.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter