Dylan gustuko duzu?
Denok dakizuen moduan, atzo egon zen aukera Donostian Bob Dylan ikusteko. Bakearen aldeko kontzertua. Ni ez nintzen joan, izorratuta nagoelako, besteak beste; baina, egia aitortzeko, ez nuen joateko asmorik.
Kontzertua zela-eta, Bob Dylani buruzko solasaldia egin zen uztailaren 4an Okendo Kultur Etxean.
Zenbat jende joan zen atzoko ekitaldira? 10.000 lagun? 30.000 lagun? 50.000 lagun? Berdin zait. Asko.
Badakizue zenbat jende joan zen pasa den asteko ekitaldira? 60 lagun juxtu-juxtu. Interesatzen zaigu Dylan? Edo atzoko jarduerak kontzertua ez den beste kategoria hartu du? Ez erantzun.
Badakit denok oso lanpetuta gaudela, ez dugula denborarik gauza guztietara iristeko, baina hiruzpalau musikari kenduta, apenas zegoen Donostiako musikaririk aretoan.
Besteak beste, Rodrigo Fresán idazlearen ezagutza entziklopedikorik gabe geratu zineten. Udazkenean aterako baitu Dylanen kantzionero guztia gazteleraz, 1200 orrialde inguruko liburutzarra, kantak itzultzeaz aparte, garaia jorratuko duten oharrekin.
Esango didazue gustuko duzuela Dylan. Barkatu, barretxoa aterako zait.
Nik ere ez nuen ikusi/entzun, ezta asmorik ere!! Giltzaperatuko al ditu kontzertuko artistak Garzonek? Ez dut uste. Joe Strummer balitz akaso...Know your rights!!