Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Realaren hurrengo presidentea Miguel...

Realaren hurrengo presidentea Miguel...

Mikel Iturria 2005/05/24 07:30

Loturak taldeak zer egingo duen ikusteko badago ere, ez da izan behar oso abila hurrengo presidentearen izena Miguel izango dela jakiteko. Pasa den ostiralean aurkeztu zuen hautagaitza Miguel Santos agente ezagunak. Lehenago egin zuen agerraldia Denonerreala hautagaitzak, Miguel Fuentes jokalari ohia buru dela.

Fuentes buru dela esatea, gehitxo esatea da, aurkezpenean talde-lana aipatu baitzuen eibartarrak. Ez dirudi bera denik liderra, askoz hobeto moldatzen da paper horretan Iñaki Alaba, adibidez. Atzo esan zutenez, Jesus Mari Zamora arduratuko da kirol arloaz.

Orain arte aurkeztu direnen artean konfiantza gehien ematen didan taldea da Denonerreala (nahiz izena horrela idatzita ez zaidan batere gustatzen). Harritzen nau DVk hauen alde egiteak. Edo hori iruditu zait Santosen aurkezpenaren berri ematen duen notizia irakurri eta argazkiari erreparatuz gero: «Ser representante no es un inconveniente, es una suerte que la Real tenga mis conocimientos». Harroputz samarra horrelako adierazpenekin ateratzea. Argazkian, berriz, dantzarako prest ageri da Santos. Gipuzkoa Basket proiektua, bertako presidente da, Realean integratu nahi du

Taldekideen artean Karpin da esanguratsuena, nahiz eta oraindik errusiarrak ez duen baietzik eman. Gainera, Mardaras, Eibarreko presidente ohia; Juan Luis Larrea, Gipuzkoako Futbol Federazioaren presidentea; Bruesa enpresako kontseilari delegatua den Fernando Ramírez.

Garak kontatzen duena askoz ere neutroagoa da. Eta Berria ere berdintsu

Izen ikusgarriak botako ditu kanpainan zehar. Ilusioa piztuko dutenak. Nirea, ez.

Portzierto, euskarak jai du bi hauekin.

Sinadura: bost akzio dituen realzaleetako bat.

etiketak: Kirol harrikadak
newton
newton dio:
2005/05/24 15:25

Ea errealak aldaketa honekin burua altxatzen duen ;)

Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/05/27 16:00

Hala da, Iturri. Jai deukogu. Euskaldunak ez izanda euren burua aurkeztearren bakarrik eredu ederra emon dabe hautagaiek. Astiazaranek, herrenka, baina euskaraz egiten dau.

Betiko galdera, zer nahiago dogu: erdipurdikoa eta euskalduna, edo bikain marabilosoa eta erdalduna?

Erantzuna: Bikain marabilosoa eta euskalduna.

PD Zorionak Xabi Alonsori. Bikain marabilosoa eta euskalduna izatea bateragarriak diren adibide bat.

erral
erral dio:
2005/05/24 10:16

Lehengoan Tito Irazustaren Teledonostiko programa ikusten ari zen aita etxean (bai, hemen ere jausi gara Teledonostiren hatzaparretan ;)), eta Tito Irazustak gauza bat garbi esan zien Fuentes, Alaba eta mahaian eurekin zegoen beste bati: "Aquí no votan los aficionados, lo hacen los accionistas".

Badirudi talde hau jendearen gustoko dela, baina akziodun txikiarena, botere "gutxi" duen jendearen gustoko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter