Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Atabal tabernak Santi izeneko anfitrioi aparta du

Atabal tabernak Santi izeneko anfitrioi aparta du

Mikel Iturria 2005/05/18 07:30

Bada taberna bat Amara Berrin Atabal izena duena. Sartzen zara eta zulo puta bat dirudi. Eskailera meheak jaitsi eta ke artean ibiliko zara. Hala ere, barraren alde bietan aurkituko duzu Santi eibartarra. 30 urte egingo ditu tabernari Donostian, bere hitzetan "rock & rollaren katedralean".

Maiatzaren 12an hasi egin zen Poltsiko Antzerkiaren XIV. jaialdia. Donostia Kulturak, kultur etxeek antolatzen duten programa honen bidez, formatu txikiko antzezlan eta kontzertuak hiriko tabernetara eramaten ditu.

Egun horretan abiatu zen zikloa Amaran Antzerkiola Imaginarioa talde bilbotarraren Kaputen Kanta musikalarekin. Antzerkiola, gainera, 13tik 15era izan da Egiako kultur etxean estreinatu berri duen Au revoir, triunfadoreak antzezlanarekin.

Ikusi behar zen Lipus ostegun gauean Santiren tabernarekin enamoratuta. Lotu dute gainera Ardoaz antzezlanaren emanaldi bat taberna horretan. Seguruenik ekainaren 2an egingo da. Espero dut inor ez haserretzea data hemen jartzeagatik. Martxa honetan Bilbotik Donostiara etorri beharko dute antzerkiolakoek.

Norbaitek esan zuen aurrekoan anfitrioi aparta dela Santi eta gustatu zitzaidan definizio hori. Guri kristoren erraztasunak ematen dizkigu lan egiteko orduan, ez du inolako pegarik jartzen, dena dago ondo, eskertzen du berataz akordatzea, taldeei esaten die etxean bezala daudela, ez dizu uzten trago bat pagatzen ("nire gorpuaren gainetik pasa beharko duzu"), ohiko bezeroei esaten die sartzeko barran eta ateratzeko 3 kaña aktoreentzako edo ez-dakit-norentzako, bera antzezlana ikusten edo beste batekin hitz egiten ari baita...

Horrelakoa da Santi. "Ni Ipuruakoa naiz eta aurten Eibar igoko da lehen mailara eta igotzen ez bagara ere, berdin du". Punk-rock talde piloaren afitxak daude eskegita haren tabernaren paretetan. Realaren eta Coruñako Deportivoren bi bandera ere bai, eta ez galdetu zergatik. Egunkarietako musika-agendak begiratuz gero, ikusiko duzu nola ostiral eta larunbatetan normalean emanaldiak dauden.

Iaz kontatu zidan bere ama hil egin zela eta hark utzitako diruarekin tabernan zenbait berrikuntza egingo zituela. Eta egin ditu zenbait gauza, bai. Hala ere, tabernak ez du galdu betiko toke hori, taberna bereziaren tokea.

Musika, bereziki, eta artea maite dituen pertsona bat dago zulo horretan. Beste donostiarrak egon badaude eta batzuk eibartarrak dira.

Gari
Gari dio:
2005/05/18 10:39

Zehazki zein tokitan dagoen esatea falta zaizu Iturri, Donostiara egiten dugun hurrengo bueltan bisita egin dezagun.

Gari
Gari dio:
2005/05/18 11:43

Ibili naiz PaginasAmarillas eta PaginasBlancas-en bila baina ezer ere ez!

Azkenean Googlen

eta gero b5m

Iturri
Iturri dio:
2005/05/18 21:03

Kaixo Gari:

Bai, ahaztu egin zait jartzea: Eustasio Amilibia, 6 kalean dago. ARCCO inguruan, erreferentzia bat emateko. Uste dut arratsalde-gaueko ordutegia duela.

Portzierto Gari: galdera bat: nola lortu duzu testu egituratua sartzea erantzunean?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter