Catalunya (V) Oleguer Presas
Futbola jarraitzen ez duzuenok ez duzue jakingo nor den. Futbola jarraitzen dugunok, badakigu Oleguer izeneko atzelaria dagoela Bartzelonaren plantillan. Bera da gaur aipatu nahi dudana. Zergatik? Jokalari gutxik hitz egiten dutelako berak bezain argi eta garbi.
Atzo jokatu zen Athletic-Betis norgehiagoka. Kopako finalaren atarian bueltako partida jokatu zen San Mamesen atzo. Sentitzen dut athleticzaleengatik, baina gaur enteratu naiz penaltietan geratu direla kanpoan. Betis bidegurutzean beste behin.
Futbolari gehienek "partidak 90 minutu irauten ditu", "beste taldeak ere jokatzen du", "oso kontrario arriskutsua da"... Jarrai dezakegu ez dakit zenbat esaldi osatzen. Hori bai, beti dago batere graziarik ez duten txorakeriak esateko prest dagoen norbait. Adibidez, Roberto Carlos.
Oleguer Presas Bartzelona futbol taldearen harrobiko jokalaria da. Apirilaren 24an sartutako golari esker atera zuen aurrera norgehiagoka talde katalanak. Ondoren emaniko prentsaurrekoan gol hori Sabadell herriko 14 urteko mutil bati eskaini zion. Gazte hau atxilotu eta salatu zuen Udalak alkatearen kontrako pegatina batzuk jartzeagatik.
Ordint la trama aldizkariak apirilaren 27an jaso zuen jokalariari eginiko elkarrizketa bat.
Parrafo bakarra aterako dut:
"És una mostra més de la política seguida pel consistori en els últims anys, una política de circ, més que de ciutat. No és la primera vegada que el regidor assumeix el paper de víctima quan realment les víctimes som els ciutadans que patim la seva incompetència a l’hora de gestionar la policia municipal. L’últim exemple és el d’aquest nano de 14 anys".
Atzoko El Mundok, berriz, NBAn jokalari onenaren saria jaso duen beste jokalari baten izena aipatzen zuen: Steve Nash Manifestu komunista irakurtzen ari omen zen berriki Che Guevararen bizitza hobeto ulertzeko.
Ametsetan ari ote naiz?
Bai, nik ere sarri entzun izan dut SER katean horrelako aipamenen bat. Bai, elkarrizketa egin nahi diotela, baina ez ona delako, ez liga irabazi behar duelako, ez ligako atzelaririk gazte eta onentsuenetakoa delako. Ez. Dirudienez, norbaitek entzun omen duelako, beste norbaitek ez-dakit-nori entzun diola, noizbait Oleguerrek esan zuela, ez duela Espainiako selekzioarekin jokatzeko gogo berezirik. "Y parece ser que es afín a ERC." Sacrilegio!!! Horrelakoak entzun behar...
Eta bai, Nash-ek arazoak izan zituen Bush-en lurretan, Texasen, Irakeko gerraren aurka egiteagatik, eta "zas", egun batetik bestera, ligako jokalaririk onena, saldu egin dute. Argigarria.