Hemen zaude: Hasiera Blogak Izan eta Esan Artxiboa 2010

Artxiboa 2010

Olentzero

Olentzero

 

 

Zakuan topatu nahi ditugunak: irriak, algarak, lagunak, maiteak, gogoa, kemena, malaletxea, argitasuna, zalantzak, askatasuna, menpekotasunak, harridura, kuriositatea, ekimena, osasuna, arinkeria, sakontasuna, hunkidura, humorea, musu pila, ironia, elkartasuna, plazerra. Guztiontzat. Gutxiagorik ez. 

 

 

 

Elena Laka 2010/12/23

Udala, datuen babesa eta zoru pelbikoa

 

udaleko zerrenda

Badaude internet bidezko sare sozialen kontra epelak eta bi botatzen dituztenak, pertsonei buruzko informazioa kontrol barik eta baimen barik zabaltzen dutelakoan. Askotan, baina, jendea ez da konturatzen informazioa toki guztietatik barreiatzen dela, hain beste gauza eta hain arautuak egiten ditugula, gure izena nonahi ager daitekela guk horren kontrolik izan gabe.

Joan zen astean Eibarko udaletxera joan nintzen, herritarra atenditzeko zerbitzura. Handik herritar guztiak pasatzen dira, ziurtagiri txikiena ere bertan eskatzen baita. Zain nengoen bitartean, iragarkien kortxoa irakurtzen pasa nuen denbora.  Bi paper eskegita: bata makailau lehiaketan parte hartzen zuten herritarren zerrenda, bigarrena zoru pelbikoa indartzeko gimnasian onartu dituzten emakumeen zerrenda, tartean nire ezagun bi. Makailau zein zoru pelbiko, izen eta bi abizen.

Esan dezakegu: makailau lehiaketan parte hartzearena, tira, baina zoru pelbikoa, zergaitik jakin behar dugu eibartar guztiok zein emakume eibartar ari den zoru pelbikoa indartzeko gimnasia egiten? Badakite zerrendako emakume horiek eibartar guztiek dakigula zoru pelbikoa indartzen dihardutela?

Ez dakit kasu honetan Eibarko Udalak Datuen Babeserako Legea bete duen, alegia, bere ikastaroetan izenematea jasotzerakoan, parte hartzaileen izena argitaratzeko baimena ere jaso ote duen. Jaso badu, legea betetzen ariko da. Eta bestela, parte hartzaileek euren izena oholtzan eskegitzeko baimenik eman ez badute, ba Udalak arazo bat dauka datuen babesarekin. Bi kasuotan, gimnasian apuntatuta dauden guztiak nortzuk diren dakizkigu.

Baimenarekin ala baimenik gabe, intimitateari buruzkoz datuak zabaltzen dira oholtzaren bitartez. Eta bitartean, sare sozialetako informazioak sortzen du kezka.

Elena Laka 2010/11/30

Hotzetik epelera

Asteleheneko Goiena

Hasi da neguko hotza. Oraingo hotzak ez dira baina lehengoak bezalakoak, ondo dakite zaharrek hori. Etxeetan, lantokietan, espazio itxi guztietan udaberriko tenperatura bizi dugu urte osoan. Hotzik gabeko une historikoa da gurea, krisiak eragindako eskasian bizi direnentzat salbu. Hala ere gizateria sekula ez da horrelako epeltasunean bizi. Ur beroa, izara beroak, ospelik eza,  XX. mendearen azkenaldiko konkista dira gure gizartean. Etxeko berotasuna zein inportantea den ondo zekien gerra zibila irabazi zuen aldeak: “su bariko etxerik ez, ogirik gabeko espainolik ez”. Lelo horrekin zabaldu zen frankismoaren ongizatearen promesa. Gerra osteak ekarritako miserian, oinarrizko beroa eta ogia leku guztietara iritxiko zenaren itxaropena elikatu zuen diktadoreak.

Joan zen astean, Markel Olano Gipuzkoako diputatuak kexu kutsuz esan zuen, herritarrak epel badaude, ez pentsatzeko autodeterminazio eskubidea errespetatuko digutenik. Olano ez zen, noski, etxebarruko berogailuak dakarren epeltasunaz ari. Baina behar bada gurea baino hotz handiagoa pasa beharra dago gizartean jarrera beroago bat lortu ahal izateko. 

Gehiago:

Hotza pasatzea beti iruditu izan zait pobreziaren ikurrik nabarmenena. Aldiz berotasuna, oparotasunarena.

Burua berotu ahal izateko pasa beharreko hotza, ez dago, halabeharrez, hotzberoarekin lotuta.

Lehen ospela agertu da nire eskumako hatz erakuslean.

Elena Laka 2010/11/29

Ikastolara berandu

XXI mendeko kumea goizeko 8,30ak aldera.

"Ama, gaur berandu ailegatzen banaiz ikastolara Berriakoen errua izango da. Ze, ez badute periodikua 8etako ekartzen, ba, nik ezin ditut kiroletako emaitzak ikusi, eta orduan interneten begiratu behar dut, Marcan begiratzen ditut, eta partiduetako bideoak ikusten ditut. Eta ordenagailuan banago, ba, gero ez daukat denborarik jolasteko, eta orduan gero jolasten badut, berandu ailegatzen naiz ikastolara. Ama, bidali mezu bat Berriakoei periodikua 8etako ekartzeko, bestela beti berandu ailegatuko naiz ikastolara".

Elena Laka 2010/11/05

Epaitegian euskaraz

Bizi garen Erkidego honetan euskara hizkuntza ofiziala da administrazio orotan, baita epaitegietan ere.

Bi hizkuntza dira ofizialak, baina Justizia Administrazioak EAEn gazteleraz funtzionatzen du. Lan guztia gazteleraz egiten da. Langileren batzuk badakite euskaraz, hizkuntz perfila ere badute; idazkariren bat edo beste ere euskalduna da, eta epaileak, baten bat. Baina idazkari eta epaileek ez daukate euskaraz jakiteko obligaziorik, euskara meritua baino ez da.

Euskaraz dakigun abokatuok oso gutxi erabiltzen dugu euskara aurkezten ditugun idatzietan. Arrazoiak: gazteleraz ere badakigulako, guztia itzuli beharra dagoelako, eta praktikoagoa delako bestela ere asko moteltzen diren prozeduretan gaztelera erabiltzea. 

Eguneroko jardun praktikoak ordea, hizkuntz eskubideak eta erreibindikazioak ahaztera garamatzate sarritan. Ondorioz, euskaraz erraz egin daitezken gauza asko ere gazteleraz egiten ditu sarritan abokatu euskaldunak: bezero bati edo aurkari bati eskutitz bat bidali, bilera-aktak, kontratuak etab.

Gure bulegoan lana bi hizkuntzetan eskaintzen dugu, eta bezeroarekiko arreta eta tramite guztiak euskaraz egiteaz gain, takian potian epaitegiari ere euskaraz zuzentzan gatzaizkio. Bele zuria iruditzen zaie epaitegian euskarazko demanda bat ikusten dutenean, adibidez, gaur goizean sartu duguna bezalakoa (izenak aldatuta daude).

demanda

 

 

Militantzia, eskubideak, erreibindikazioa, praktikotasuna eta eguneroko ogia nahasten dituen eztabaida, norbere esku.

Elena Laka 2010/10/25

Galdera berriak belaundaldi berrientzat

Asteleheneko Goienkaria

“Protesta egiten dugu ez dugula gure gurasoak baino gaizkiago bizi nahi”.- Estudiante frantsesek arrazoi hau ematen dute erretiroen legearen aldaketaren aurka kalera zergatik ateratzen diren azaltzeko. Pentsioen aldaketaren aurkako beste protesta egun jendetsu batek Sarkozy itotzen hasi da. El País, 2010-10-16

Amaren amak harrizko garbitegi batean garbitzen zituen arropak, etxetik laurehun bat metrora, uda eta negu ur hotzarekin. Amak garbigailu batean, xaboiarekin garbitu bai, baina eskuz aklaratzea eskatzen zuena. Nik arropak makinan sartzen ditut, eta lanean nagoen bitartean arropak bakarrik garbitzen dira. Historia emakumeen aurrepausoetatik idatziko balitz, garbigailu automatikoa testuliburu guztietan agertuko litzateke aurrerakuntza guztien ikur. Horri eta beste txikikeria batzuri esker, gure belaunaldiak gutxienez aurreko biak baino hobeto bizi izatea lortu du.

Amonari  sekulako aurrerakuntzak begitantzen zitzaizkion emakumeentzako prakak janztea, estudiatzea eta autoak gidatzea. Eta bikinia. Eta hori ez genuela antisorgailuez hitz egiteko aukerarik izan! (hamar seme-alaba erditu zituen). Ostera, erretiratu ostean pentsio bat jasotzea, hori ez zitzaion bitxia iruditzen, nahiz eta berak bizitza guztian kotizatu bariko lanetan ibilita, sekula ez zuen bere pentsiorik izan.

Bitxia da, gaur egun ezagutzen dugun erretiro-sistemak ehun urte bainoa gehixeago dauka, eta hala ere ez zaigu iruditzen berrikuntza bat denik gure bizitza aldatu duena, gaztetakoa zein zahartzarokoa. XX. mende hasieran ezarri zen sistema iraultzailea: lanean dabilen bitartean soldataren kopuru bat kentzen zaio langileari, eta horrekin zahar garaian pentsio bat bermatuta dauka. Mekanismo sinple bezain eraginkorra. Izan ere XX. mendeko kontua da belaunaldi bakoitza aurrekoa baino hobeto bizi izatea (gerra garaiak kentzen baditugu), eta honez gero denok barneratu dugu ongi-izatean egiten den aurrerakuntza gauza naturala dela, ez dagoela atzerapausurik.

Horrela izan da orain arte, arropa garbiketaren adibidean moduan. Baina krisi garaiak galdera berriak ekarri dizkigu. Behar bada ez da axioma unibertsal bat belaunaldi berriek bere gurasoak eta aiton-amonak baino hobeto bizi behar dutenik. Agian belaunaldi berri bakoitzak ezin ditu gurasoen eskubideak oinordetzan hartu eta gainera hobetu, horretarako lanik egin ez badu. Gure aiton-amonek umezaro gordina izan zuten, eta zahartzaroa berriz, goxoa. Kotoietan hazitako belaunaldiei, zer udazken egokituko zaie, setazkoa?

Elena Laka 2010/10/16

Eskarmentuaren paperetan

Ohore handiz adierazten dut Anjel Lertxundiren "Eskarmentuaren paperak" liburu gozagarrian blog apal honen aipamen txikia agertzen dela, hain zuzen post honena: http://eibar.org/blogak/elena/archive/2009/02/12/nagusitako-izena .

Hunkigarria da nola idazle honen gogoeta ez datorren bakarrik gauza kultu eta jasoetatik, baizik eta baita ere interneten irakurritako anekdota xumeetatik.

Zorionak, Anjel!

Zinera goazen emakumeak: gauza sinpleagorik...!

Berriak gaur "Eat Pray Love" zekarren zine kritikari buruz

Umeek goizen egunkaria begiratzeko laga didaten tartetxoan, Julia Robertsen azken filmearen kritika irakurri dut azkar-azkar, Gontzal Agotek egindakoa. Lehen irakurketan iruditu zait ulertu dudala filmea eskasa zela, simpleegia, emakumeentzako moduko filme bat zelako. Gero pentsatu dut okerreko ondorioa aterako nuela, zehatz-mehatz ez zuela hori esango. Gauean berriro hartu dut egunkaria eta kritika berrirakurri dut.

Dio Agote jaunak ekoizleek badakitela zine-aretoak emakumezkoak betetzen dituztela, eta beraz horientzako moduko produktu klonikoak fabrikatzen dituztela.Horretarako, ikusle mota (ez nekien emakumeak ikusle mota bat ginenik) horren konplizitatea lortzeko, ez dute burua asko estutu behar, ez da beharrezkoa istorioa asko konplikatzea.

Ondo ulertu dut. Zinera gehien joaten direnak emakumeak dira, eta hauei atsegina emateko egin behar den filmak, gauzatxo sinple bat izan behar du, beraiekin identifikatuko dena, zailtasun handirik barikoa. Eman diezaiegun Julia Roberts ondo jantzita eta istorio ganorabako bat, gauen ohera poz-pozik joan daitezen. Sinpletasuna erakusten du batek horrelako sinplekeriatan erorita.

Ni izan nintzen Akma-Reul bo-at-da (I Saw the Devil edo Deabrua ikusi nuen) Zinemaldiko filmean aretotik lehenago atera nintzenetariko bat, nire aurrean aretoa utzi zuten guztiak emakumeak zirela. Ez nuen irakurri biharamuneko kritikan barruan geratu zirenen artean gehienak gizonak zirenez, eurentzako apropos egindako produktu bat zenik,  indarkeriaz, krudelkeria gordinez eta odolez betetako pelikula bat.
Elena Laka 2010/09/21

Hiru triku, hiru truku

Donostiara joan eta ipuina erosi genion umeari.

Geltokian, bueltako trenaren zain geundela hasi zen irakurtzen.

irakurketa

 

Trenera sartu eta Errekalde aldean geundela itxi zuen liburua.

- Ya está. Irakurri dot. Orain gustora irakurriko nuke bigarren eta hirugarren partea.

Ez da meritu txikia,  haranzkoan Debatik Zarautza bitartean Marca adi-adi irakurtzen joan zenarentzako.

X. Mendiguren, ekin lanari.

 

Elena Laka 2010/07/19

Gorria

Semeak futbol partida ikusten daude telebistaren aurrean. Arineketa batean afalarazi didatenez, ordenagailura erbesteratu naiz.

Gorritu barik dihardute Espainia animatzen. Arrazoia, Marx gorriak esandako herriaren opioaren hori: Espainia kanporatuz gero, ez da mundial gehiago izango ordainbariko telebistan. Ergo futbol barik larrugorritan ez geratzeko dohaineko telebistan, hobe Espainiako Gorriak irabazten badu. Bestela ume gajoek futbol barik gorriak ikusiko lituzkete. Miseria gorria gure aitarena, horren beste urtetan Espainiako futbol ekipoaren kontra egonda, ilobak Espainiaren aldeko irten.

Gorriak erbesteratu nauela, duela hilabete batzuk irabazi genuen errekurtso bat etorri zait gogora. Jar dezagun bezeroak Mohamed zuela izena. Espainiak espainiar nazionalitatea ukatu zion, nahiz eta berak behin eta berriro espainiartasuna eskatu. Errekurtso landu bati eta bere peorako bizilagun guztiek auzoko ona zela egiaztatzen zuten sinadurei esker, Espainiar nazionalitatea lortu genuen. "Badaukat nahi nuena, Laka", esaten zidan meloi zatiaren pareko irribarreaz, "amesten nuen pasaporte gorria, honekin munduan libre ibili ahal izango naiz".

Elena Laka 2010/06/21

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.

Azken erantzunak
datuen babesa Koldo Los Arcos, 2011/03/10
Benetan! Jaione, 2011/03/09
Oso ona! leire, 2011/03/08
Berme TRUST MAILEGUA PLC Tony Belly, 2011/02/06
Bai horixe! Gari Araolaza, 2010/12/01
Azken sarrerak
Normal moduan 2011/05/08
Etxeko lanak 2011/04/04
Etiketa lainoa
"Los abrazos rotos" 1/2004 Lege Organikoa Almodovar Anjel Lertxundi Antzararen bidea Athletic Azpeitia Bergara Berria Bilbo Bizkaia irratia Calatrava Callao Deba Debagoiena Donostia Durangoko azoka EA EB Egunkaria Elgeta Eskarmentuaren paperak Espainia Euskadi Euskal Herria Gizarte-Segurantza Goiena Goiena.org Goienkaria Ibarretxe Jabetza Erregistro Jaimito Katalunia Kate Winslet Kode Penal Kode Penala Kode Zibil Kode Zibila Leonardo Di Caprio López Madariaga Memorias de Africa Merkatal Epaitegia Meryl Streep Mezularia Ministeritza Fiskala Mundumira Nagel Oier Patata Patxi Lopez Patxi López Penelope Redford Revolutionary road Robert Redford Ronaldo Samarago San Martzial Streep Sustatu Veleia Victoria Zubi Zuri abokatu abuela adarra jo adina adiskidetsu agintari agiri ahotsak aht aisia aita aitatasun-baja aktualitate alarguntasun-saria albiste aldatu alderdi alderdi kontratugilearen lehen alderdia aldiri aldizkaria algodoi alkatea alkohol altzoa ama amama ametsa amona anaia andere andereño apatrida aranzadi argazki argitaletxe argitalpen kontratu argitarapen kontratu eredua argitaratzaile argudioak arriskua aseguru-etxe astelehena aukera aurkezpen auto autobusa autopista auzia auzitegi azalea aztarna bahitura bakarra balio banaketa bandera bateratu begi belaunaldi beltz berba berdintasun bergara bergara-eibar bero besarkada bi bialeku bidegabekeria bigunak biharamona bihotzez bikotea bilaketa biotekide bizi bizikidetza bizitza bost botu bueltatu burka burua cd dantza datuen babesa debagoiena demanda demandatu demokratiko demokrazia denda derrigortutako aurrejubilatu dibortzio diputatua dirua dogma domeka eco edertasuna edukinak egile eskubidea egunerokotasuna egunkari egutegia eibar eibartar elastina elegantzia elkarbizitza elkarrizketa elkarte emakume emakumearen aurkako indarkeria emakumeen aurkako indarkeria entzunaldia epai epaia epaiketa epaile epaitegi epaitegia epel erabiltzaile erakunde eraman erantzukizun zibila eraso eraso biktima erderaz erditu eredu ergatibo erlijioa ermua erreferendum erreklamazio erretiratu erretiro-sistema errlomantizismo errua ertzain esku eskubide eskubidea españa estali etxeko lan etxeko lanak etzan euskaldunak euskaltegi euskara ezinegona ezkondu ezkontide ezkontza ezkontzaren erregimen ekonomikoa ezpain ezpainak fado faltsu familia feminista filma funtzionario futbol futbol kamiseta futbola galdeketa galdera galdu garesti garestitu garraio gastu gazte gizarte gizartea gizon gogorrak goibel goienkaria gora gorri gorria gotzain guardia guraso gurasoak halako batean hankaz gora harakina hatxis haurdunaldia haurrak hauteskunde hauteskundeak hauteslego heldu heriotza herri herrigintza herritar hezkuntza higuina hilketa hiria hitz hizkuntza hotz hutsune idazkun idazle idazle elkarte ihesbide ikasketak ikaskide ikastaro ikastola ikur ilunga ilusioa indarkeria inguratuta inkesta interes interes publikoa internet ipuin irain irakasle iraksle irakurri iraultza irazpideen sozietatea irratia irteera-operazioa itzulpen izatezko izena jai jaia jaiak jasan jerga jokalari jolas jubilatu kalbinista kale kalteordain kanpaina kanpoko kargu kargua kartela kastellano kaudimengabe kaxero kiebra kilometroak kitxua kobratu kolpe komunikabide konkurtso konstituzio konstituzioa kontratu kontrola kontsulta kontsumitu kosta kostu kotizazio kpi krisi kudeatzaile kultura lan lana lanbide landare lasai lau aste legea legedi legedia lehendakari lehor lepoko mina lertxundi liburu liburua liburutegia limoiondo loditasuna lojika lotara loteria nazionala lurraldea magia mailegua manifestazio manifestazioa martxoak 8 mary poppins masturbatu matxismo meme memorias de Africa merkatal merkatalgune merkatua mesede migraña ministroa moda monzó muga murrizketa musika musu musulman nagusi nahasketa nazionalitatea negar negu nerabe nerbio neska neskatila obra oinetako okularista olentzero ondasun banaketa opor oporrak organu osasun sistema ospelak ospitalea pazientzia pentsio pentsioa pintatzekoa pipa-poltsa pirata pirritx plazerra polisemia politika politiko porrotx portero portu pottolo preso pribatu printze printzesa produktu protesi publiko publikoa publizitate salatu saltzaile sanblasak saskia segurantza sehaska selección selekzioa seme seme-alaba semea sexu-aldaketa sharon sinco sindikatu stone stormy monday tabakoa telebista terrorismoaren gorazarrea tertulia tertuliakide testu topikoa tostoiak tradizio tratu trena txartel txikia txinatar txiste uda udaberri udaberria udala ume umeak untxia urdina uztartu volvone webgune xalotasun zabaldu zahar zaintza partekatu zaintza partekatua zakila zapatu zapatu ingelesa zapi ze zerbitzu publiko zigor zikina zine zinea zoragarri zorion zoriona zoru pelbiko zuzenbide zuzenbide politiko zuzenbidea